Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=jagole 4 sarreratan aurkitu da.

jagole

adj./iz. Zaintzailea. Goi-beheetako Erregina eta gure jagole Zu zara. Jagoletzat herrizain bakar bat zuela. Espetxe-jagoleak. Aingeru jagolea.

aingeru

1 iz. Izaki espirituala, Jainkoaren eta gizakiaren arteko arartekoa. Aingeru mendekatzailea. Gabriel aingerua. Aingeru aurpegia zuen.

2 iz. Bihotz oneko pertsona tolesgabea. Ni ere ez naiz sortu aingeru umila.

aingeru begirale Kristau erlijioan, gizaki bakoitzarentzat Jainkoak izendatua duen aingerua, haren laguntzaile eta begirale berezi izango dena. Miren aingeru bat zen, ene aingeru begiralea eta ongi egilea.

aingeru belar, aingeru-belar Lore zuriko landare ginbailduna, sendagintzan erabilia (Angelica officinalis edo A. archangelica). Aingeru-belarraren sustraiak zaporea eta kolore berdea ematen zizkion edariari.

aingeruen ogi (Eukaristiako ogia adierazteko). O, aingeruen ogi zuri ederra!

aingeru gaizto Deabrua. Iruzurrez azalduko gara, aingeru gaiztoen eta ezkutuko ehiztarien modura.

aingeru guardako Aingeru begiralea.

aingeru jagole Bizk. Aingeru begiralea.

aingeru kanpai, aingeru-kanpai 1 Angelus-aren kanpai deia. Eguerdiko nahiz iluntzeko aingeru-kanpaiak hots egiten badu.

2 Eliz dorreko kanpai txikiena, haur bat hil dela adierazteko jotzen dena.

aingeru lore, aingeru-lore Aingeru-belarraren lorea.

aingeru zaindari [Oharra: Euskaltzaindiak, aingeru zaindari-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aingeru zaintzaile].

aingeru zaintzaile Aingeru begiralea.

gau

1 iz. Eguzkiaren sarreratik irteerara hedatzen den denbora-bitartea; ilun dagoen egunaren zatia. Eguna eta gaua. Berrogei gau eta egun atertu gabe. Gauaren iluntasuna. Neguko gau luzeetan. San Joan gaua. Gaua etorri zenean. Gau aldera. Gauaren babesean. Gau bat igaro zuen han. Otoitzean egon zen gau guztia. Gau guztian lo egin gabe. Gau osoan lanean. Igande gau batean. Gau hartan bertan. Gau hartako hamaiketan. Gauaren erdian. Gaueko hamabiak. Gau argia. Gau iluna. Izarrik gabeko gau beltza. Hiru egunez eta hiru gauez. Gau oroz. Gau guztiez (Ik. gauero). Eztei gaua. Ezerezaren gau beltzean. Uda-gau bateko ametsa.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Gau loa. Gau amets bat izan da bakarrik. Ilargipeko gau-ibili ezkutuan. Gau jaietako jolasetan. Gau lapurra bezala.

gau(a) egin 1 du ad. Gaua igaro (toki batean). Donostian gaua eginda. Askotan egin izan dut gaua ardandegi hartan.

2 da ad. Gautu, ilundu. Gaua egin zenean, lotara erretiratu zen.

gau afari, gau-afari Gauerdiko afaria.

gaua galdu Gaua lo egin gabe igaro. Zer da gauzarik onena logalea ekartzeko? gaua galtzea.

gauak egun egin Gauaz lan egin. Gauak egun eginez, igandeak astelegun, zuhurtziaz bilduko dute haurrak hazteko doia.

gauak gauari adb. Ipar. Gau betean, gau beranduan. Ik. gauez gau. Anitz gizon gazte, maiz, gauak gauari, amoros dabiltza, neska batzuen leihoetara harrixkak botatzen, haiekin amultsuki mintzatzeko.

gauaz adb. Gaueko orduetan. Gauaz kandela argitan irakurtzen. Gauaz ibiltzen dena.

gauazko adj. Gauekoa. Gauazko ohoina.

gau bele, gau-bele Zataren familiako gau hegaztia, lumadi ilunekoa, airean harrapatzen dituen intsektuez elikatzen dena (Caprimulgus europaeus).

gau berandu Gaueko lehen orduez gerozko garaia. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da). Gau beranduan etxeratzen zen. Gau berandura arte —gauerdira arte ere, ez gutxitan— jo eta jo aritzen dira.

gauean berandu adb. Gau beranduan. Gauean berandu etorri zen.

gaueko 1 adj. Gauari dagokiona; gauaz egiten dena. Ik. gau 2; gautar; gauazko. Gaueko iluntasunaz gazteak baliatzea gaiztakerietarako. Gaueko lanak, egunaz lotsa. Gaueko ibilerak.

2 adj. Animaliez mintzatuz, gaueko bizitzara egokitua dena, bizimodu gautarra duena. Pistola txikiak azaldu zirenean, ezkutatu ziren gaueko piztiak. Gaueko animaliek, mapatxeek eta arrabioek, adibidez, zuri-beltzean ikusten dute.

gau eskola, gau-eskola Arratsaldea bukatu ondoan ematen den eskola; eskola horiek antolatzen dituen elkartea. Gau eskolen Elkartea.

gau eta egun adb. Etengabe. Gau eta egun negar eginez. Gau eta egun kontu berarekin.

gau eta gauerdi adb. Gau beranduan; gau berandua arte. Gau eta gauerdi taberna-zulo horretan sartuta egoten da. Parrandan dabilena gau eta gauerdi.

gauetik goizera adb. Bat-batean, denbora-bitarte laburrean. Ik. goizetik gauera 2. Ez da, horratik, gauetik goizera ikasten den lana. Egun batez, gauetik goizera, hilotzik aurkitu zuten ohean.

gauez adb. Gauaz, gaueko orduetan. Ate horiek beti daude irekiak, hala gauez nola egunez.

gauez gau Gau betean. San Josef jaiki zen ordu berean eta gauez gau eman zen bidean.

gau hontz, gau-hontz Bizk. Hontza.

gau jagole, gau-jagole Bizk. Gauzaina.

gau lore, gau-lore Lurralde epeletako landarea, kolore askotako eta usain sarkorreko loreak, eguzkia sartu ondoren irekitzen direnak, ematen dituena (Mirabilis jalapa).

gau mahai, gau-mahai Ohearen burualdean kokatzen den altzari txikia, gauean behar diren gauzak gordetzeko edo jartzeko erabiltzen dena. Ik. mesanotxe. Gau mahaiko lanpara.

gau min Gau betea. Sartu zen, gau minean, emazte haren etxean. Gau minean, ilunpetan egiten duguna.

gau on interj. Gabon. Jainkoak dizula gau on. —Gau on. —Bai zuri ere.

gau-pasa adb. Gaua igarotzen. Ik. gaupasa. Barkoxen gelditu zen gau-pasa.

[Oharra: deklinabide berezia du: gauk, gauri, gauren, gauez mugagabean, eta gauean, gaueko, gauetik, gauera singularrean].

txori1

iz. Tamaina txikiko hegaztia. Txori kantaria. Txorien kantua basoan. Txorien antzera txorrotxioka aritzeko. Txori saldoak. Txori aldra iskanbilatsuak. Txoria kaiolan zeukala. Txori habia. Txoriak ihes egin ziolako. Txori lumak, ez arrano lumak.

txori denda, txori-denda Txoriak saltzen diren denda.

txori-izugarri Txorimaloa. Ik. izugarri 4.

txori jagole, txori-jagole Bizk. Txorimaloa.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper