Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza itzuli bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

itzuli1, itzul, itzultzen
1 da ad. Atera den edo lehenago zegoen tokira berriro joan. Bere etxera itzuli nahi du. Landatik itzuli zenean. Bide txarretik sartu gara eta ezin orain bestetara itzul, azken bururaino hel gaitezen arte. Gibelerat itzuli. Bere hiru ikasleetara itzuli zen eta lo aurkitu zituen. || Egiazko federa itzul daitezen. Soldadutzatik itzuli berria zela.
2 da ad. Norbaitek edo zerbaitek lehenago zuen egoera edo itxura berriro hartu. Errautsa haiz eta errautsera haiz itzuliko.
3 da ad. Norbaitek bere burua beste norabide batera zuzendu. Ez dakit zer esan, ez dakit nora itzul. Bizkarrez itzulirik, badoa ingelesa. || Itzultzen dira beste aldera. Gero itzuliko da eskuineko alderantz, begiratuko die gozoro, eta esango die: (...).
4 da ad. Birak egin. Atea bere erroetan bezala itzultzen da nagia bere ohean.
5 da ad. Bihurtu, bildu. Hamar agindu horiek bitara itzul daitezke.
6 du ad. Zerbait beste norabide batera zuzendu. Beste inora begiak itzuli gabe. Beude gaiztoak diren bezalakorik, ez haietara bururik itzul, ez haiei beha, ez haietaz konturik egin. Ez ezazu itzul enegandik zeure begitartea. Zeure haserre guztia itzul ezazu zeure grina nagusien kontra.
7 du ad. Beste egoera batera eraman; beste itxura bat eman. Gaiztotik onera itzul baitezakezu. Ura ardotara itzuli zuen.
8 du ad. Zegoen tokira berriro eraman; lehenago zegoen egoerara edo zuen itxurara berriro eraman. Lur honetara itzuliko zaitut gero. Itzul ezak heure ezpata bere lekura. || Elas, itzul ahal baneza iragan den denbora.
9 du ad. Norbaiti hartu edo kendu zaiona berriro eman. Ebatsi duena itzuli arte ez zaio bekatua barkatzen. Senarrari bere emaztea itzul iezaiozu, bada. Benjamin iguzu, eta nik itzuliko dizut. || Esker mila; Jainko onak itzul diezazula. Eguzkia Zuk itzultzen diguzu goizetan.
10 du ad. Hizkuntza batean esan edo idatzi dena beste hizkuntza batean esan edo idatzi. Oihenarten neurtitzak frantsesera itzuli zituena. Gaztelaniatik itzulia. Zatitxo batek badirudi ez dagoela ongi itzulia. Hitzez hitz itzuli.
11 du ad. Irauli. Ongarria itzuli.
12 du ad. Beste aldera eraman. Orrialdea itzuli.
itzuli2
1 iz. Zerbaiten inguruan, edo zenbait lekutatik igaroz, abiapuntura bihurtu arte dagoen ibilbidea edo egiten den higidura. Ik. bira1. Hiriaren itzuli guztia eginarazi zion. Frantziako Itzulia. Berrogeita bost itzuli minutuan.
2 iz. Toki batetik beste batera, zuzenenaz bestelako ibilbide bati jarraituz egiten den higidura. Ik. itzulinguru. Venezuelatik Perura urez joan nahi bazenuen, itzuli gaitza egin behar zenuen.
3 iz. Itzultzea. Joan-itzulia egin. Handik itzulian, ahal zuen bidez, etorria da horra.
4 iz. Txirrindularitzan eta kidekoetan, lurralde batean zehar egiten den etapakako norgehiagoka. Mallorcako Itzuliko bigarren etapa irabazi du esprintean. Petacchik 24 garaipen lortu zituen iaz, horietatik 15, itzuli handietako etapak.
5 iz. Hainbat epetan gauzatzen den prozesu baten zatia. Presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulia. Bertsolari txapelketako bigarren itzuliko bi saio jokatu dira iragan asteburuan.
6 iz. Ibilaldi edo ostera laburra. Joan zen pentzeetan itzuli bat egitera. Zuhaizti itzaltsuan itzuli bat eginez.
7 iz. Esapidea, esamoldea. Berrogeita hamar mintzaira, bere itzuli bereziekin.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.