Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza itzal bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

itzal1
1 iz. Gorputz batek sortzen duen gune iluna, argi iturri bateko izpien aurrean jartzen denean. Ik. itzalpe; geriza; gerizpe. Intxaurrondo handi batzuen itzalean. Artaldeek itzala bilatzen duten garai honetan. Argi eta itzal zenbait.
2 iz. Gainazal batean eratzen den itzalgunea, argi izpiak igarotzea galarazten duen gorputzaren ingurua nolabait irudikatzen duena. Ik. errainu 2. Arratsaldean, zuhaitzen itzala luzatzen denean. Gorputzari itzala darraion bezala. Itzala bezain isila.
3 iz. Babesa. Zure itzalaren azpian bizi dira. Hor dauzkagu Bonaparteren itzalean lanari ekin zioten langile apalak. Senideen itzaletik alde egin zuenean.
4 iz. (Lekuzko atzizkiekin, ‘leku ezkutua edo iluna’ adierazteko). Geroztik hona erdi itzalean egon da. Hor egon direla badakigu, eta itzaletik argira ateratzeko lana geurea dugu. Itzaletik mundua gobernatzen ari den jende botereduna.
5 iz. adkor. Espetxea, presondegia. Itzalean egona da bi urte. San Kristobalgo itzaletik atera nintzenean.
6 iz. Itxura, irudia, bereziki ahula edo hutsala. Hark ematen zuen bataioa ez zen Jesu Kristok ematen zuenaren itzala baizen. Gizonaren bizia itzala bezala suntsitzen da. Bi itzal besterik ez ginen lilurazko gau hartan. Eleberrigileak sortutako itzal horien biziak ez dio batere zorrik hezur eta mamizkoen biziari. || Otsoaren itzalik ere ez da han gelditzen. Gezurra egiaren itzala da.
7 iz. Begirunea. Haren izen santuari zor zaion itzala eta lotsa. Itzal handia zion aitari.
8 iz. Begirunea sortzen duen gauza. Ik. itzalgarri 2; itzaltsu 2. Nondik ote datorkio jakintzari bere itzal eta lilura harrigarri hori? Ikerlan horri noraezeko deritzat, Euskaltzaindiak izena eta itzala gordeko baldin baditu.
9 iz. Norbaitek beste norbaitengan eragiteko duen indarra. Ik. eragin2. Badirudi erakutsi nahi izan duela une honetan bere boterearen itzala noraino iristen den. Gaur egun ere, AEBren itzala nabarmena da uharteen gatazkaren auzian. Menderatzailearen itzala.
10 iz. Alde goibela, okerra edo badaezpadakoa. Itzal bat izan zuen egun argitsu hark, orori alaitasuna nolabait goibeldu zigun itzala. Mintzaira guztiek bezala, baditu euskarak ere zenbait itzal.

Esaera zaharrak

Kaparrak itzala begitsu, bera iduritsu.
itzal2
adj. Itzaltsua; iluna. Baso itzala. Mendiak gorri, zokoak itzal. Eguraldia, bidaztien kopeta bezala, itzal ageri da. Bakardaderik itzalena.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.