Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza isuri bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

isuri1, isur, isurtzen
1 du ad. Ontzi batetik, barruan daukan isurkaria atera. Pegarretik ura isuri. Ardoa ontzi batetik beste batera isuri. Ura umearen burura isuriz.
2 du ad. Norbaitek bere barnetik zerbait kanporatu, bereziki malkoak edo odola. Negar malkoak isuri. Bere odola isuri zuen gizon guztien onerako. Isur ezazu zeure bihotza, ura bezala, Jainkoaren aitzinean.
3 du ad. (odola isuri esapidean, gerretan eta borroketan isurarazten den odola adierazteko). Ik. odol isurtze. Koitadua ni, egiazko krimen baten egilea, odola isuri dudana! Orduan soilik egongo litzateke prest negoziatzeko, baina inola ere ez soldaduen odola isuri dutenekin. Are atsekabe handiagoa hartu zuen, aurkitu zenean, ez etsaien, ezpada israeldarren odola isuri beharrean.
4 da ad. (Errekez edo ibaiez mintzatuz). Urumea ibaira isurtzen diren errekak.
5 -ra lerratua, -ra makurtua. (Partizipio burutuan, dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Ik. erori1 10. Gizonaren gogoa gaizkira isuria da. Emazteetarik begiratzeko, haietara ez hain isuria eta eroria egoteko. || (Izenondo gisa). Adimendu eder bat, memorio handi bat eta borondate onera, ohorera eta prestutasunera erori bat, isuri bat.
isuri2
1 iz. Isuri den gauza; isurtzea. Ik. isurtze; isurketa. Zeruetako isuria. Idiak gaitz hori duenean, ezagutuko duzue haren isurietan. Inoizko petrolio isuririk larriena izan da Filipinetan.
2 iz. Jaidura, joera. Ez dut oraingoxea euskaraganako isuria. Nik, berriz, literaturara nuen isuria. Oraingo isuriak bestera garamatza. Euskal foruen erlijio-isuria.
3 iz. Isurialdea (teilatu edo kidekoetan). Isuri biko teilatua.
4 iz. Gorputzeko barrunbe batean likido bat ohiz kanpoko neurrian pilatzea edo bertatik isurtzea. Mexikon hil zen, buruko isuri baten ondorioz, ekainaren 25ean.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.