Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza irabazi bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

irabazi1, irabaz, irabazten
1 du ad. Egin den lanaren, aurrezkiaren edo inbertsioaren ondorioz, diru sari bat eskuratu. Zenbat irabazten duzu hilabetean? Ikazkintzan irabazten zituen sos apurrak. Bost talentu zituenak beste bost irabazi zituen. Lan asko egiten du, eta gutxi irabazten. Salmentan irabazi zuenarekin. Nekearen nekez irabazitako txanponak. Eguneroko ogia irabazteko. Jateko adina irabazi.
2 du ad. Jokoan garaile gertatuta sari bat eskuratu. Anton. galdu 4. Dirutzak irabazi zituen musean. Jokoan irabazia omen zuen zeukan guztia.
3 du ad. Onura edo abantaila bat lortu. Itzul-lanetan irabazi duen entzutea. Guztion aitormenez irabazia zuen gidaritza ukatu dio oraintsu batek baino gehiagok. Barkamen osoa irabazteko. Betiko bizitza irabaz dezagun. Ongi irabazia du gaur egiten zaion omenaldia.
4 du ad. (Onurak edo abantailak ez diren gauzez mintzatuz). Ik. garagarrak irabazi; zaldaleak irabazi. Gure mutiko bihurriak zigorra irabazita zuen. Bekatuaz egin naiz bere arerio; irabazi dut infernua eta galdua naiz betiko.
5 du ad. Lehiaketa edo txapelketa batean saria eskuratu, garaile gertatu. (Objektu bakarra duenean eta objektu hori pertsona bat denean, dio ad.). Cannesko urrezko palma irabazi duen filma. Aurkeztu den lehiaketa guztiak irabazi ditu. Hauteskundeak irabazi zituenean. Gerra irabazi zutenak. Gure hizkuntzaren borroka irabazi arte. Ea nolatan irabazi zuen hainbeste garaitia. Beti irabazten dio pilotan. Alde handiz irabazi digu.
6 du ad. Konkistatu. Gizonak hilaz eta lurra odolduaz erreinu asko irabazi zituen. Geroztik, irlanderak ezin irabazi du lehen galdu zuen eremua. Bere arma guztiez baino hiri gehiago irabazi, garaitu eta erdietsi zituen hitz onez eta arrazoi gozoz. Irabazten zituzten herriei beren hizkuntza harrarazten zien. || Zer balio du gizonak mundua irabaz dezan, arima galtzen baldin badu? Balaku eta losintxekin israeldarren gogoa irabazi eta beretu zuen. Jainkoaren legearentzat arimak irabazi.
7 du ad. (Pertsona, animalia edo landare bat) hazi, sendotu. (nor osagarririk gabe). Arbolak aski irabazi duela iruditzen zaizunean. Joan den urtetik hona anitz irabazi du gure semeak.
8 du ad. Zerbaitetan hobetu. (nor osagarririk gabe). Batek baino gehiagok esan dio bere lanak asko irabaziko lukeela hitzaurre bat balu.

Esaera zaharrak

Oiloa irabazi eta kapoia galdu.
irabazi2
1 iz. Egin den lanaren, aurrezkiaren edo inbertsioaren ondorioz irabazten den gauza. (Pluralean nahiz singularrean). Ik. irabazkin; etekin; mozkin. Zure lanaren irabazia egunero hartzen duzu. Urteko irabaziak. Irabazi garbia, gordina. Irabaziak eta galerak kontuan harturik. Irabaziak eta zorrak. Niretzat lana, zuretzat irabaziak. Irabazien erdia emango ziola. Ez du ezerk irabazi handiagorik ematen aziendak baino. Lur haiek urteko mila euroren irabazia emango diote beren jabeari. Liburuen irabaziak behartsuen artean banatzen zituen. Irabazi motza, laburra. Irabazi urriak lortu. Jokalariak azkenean irabazi gutxi. Bakoitzaren irabazien arabera. Damurik, ez da dena irabazi hutsa izango.
2 iz. Merezimendua. Zerurako irabazirik egin gabe. Zoriontasuna izango da handiagoa edo txikiagoa, bakoitzaren irabazi eta merezimenduen neurrian.

Esaera zaharrak

Irabaziak oinak arin.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.