igurtzi2
1 iz. Gauza bati, bere gainean behin eta berriz halako indarrez igaroarazten den beste zerbaitez eragitea. Igurtzi beroen bitartez lortu zuten bere senera ekartzea. Balakuak eta ile-igurtziak egiten zizkion.
2 iz. Kutsua, itxura, airea. Euskarak aurrekoen ahoan eta lumetan hartu zuen igurtzia, gantzua, arnasa eta lurrina.
3 iz. Idazlan, artelan eta kidekoez mintzatuz, txukunketa, ukitua. Zenbait igurtzi eta ukituren premian da liburua. Bere igurtziak gidoirik eskasena ere film eder bihurtzeko gaitasuna zuen.
4 iz. lgart. Pasada, jipoia. Gripeak igurtzi ederra eman dio aitari.