Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza igo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

igo, igo, igotzen
1 da ad. Toki batetik, gorago dagoen beste batera joan. Ik. goratu. Anton. jaitsi. Zeruetara igo zen. Zerura igotzeko hau da bide handia. Mendi gora batera igo nintzen. Enborraren gainera igo da. Zuhaitz gainera igo behar zuen. Asto gainera igota. Trenera igotzeko. Azkaratera igotzerakoan ostatu bat dago. Apaiza aldarera igotzean. Suaren garra igotzen ikusi zuenean. Eskaileretan gora igo zen (Ik. igo 3). Ardoa burura igo zaio. Odola igo zitzaion ile muturretaraino. Hegan igo. Zure otoitzak Jainkoaren aurrera igo dira.
2 da ad. Hierarkia batean edo balio sistema batean gora egin. Apaizen mailara igo nahi dutenak. Euskal prosaren erpin garaietara igotzeko gauza ez garelako. Zenbat eta gorago igo bertutean, hainbat eta bortitzago izan ohi da kontzientziaren ausikia.
3 du ad. Toki batean zehar gorantz joan. Eskailerak lasterka igo zituen mutilak. Elkarri helduta igo genuen maldatxoa.
4 du ad. Zerbait edo norbait, gorago dagoen lekuren batera eraman edo jaso. Eta ni, lurreko har hau, ondra horretaraino igo nahi nauzu. Larre goitituetara igo behar izaten zituzten etxeko artaldeak.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Tximinoa gora igoago eta uzkia ageriago.

Aztergaia: igo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-03-09
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharra, s.u. igan.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

igo, igan

Euskaltzaindiaren Arauak

igo, igotzen. da ad.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

igo berretsi du batzordeak, igon (Bko B) lehiakidearen kaltetan: Gko B, G (eta GN) denez, hedatuagoa da eta maizago erabilia (Bko idazleren batzuek ere bai); eta horren gain egingo dira eratorriak.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

igo, igo, igotzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "nire ustez igon behar du, nik neuk dakidanez, Gipuzkoako bizkaieraz hala egiten delako, eta forma zaharragoa izateaz gain, gehiago erabilia beraz, oharretan esaten denaren kontrara: igongailu / igonaldi / igonarazi e.a" (1996-06-12)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.