Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza hori bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

hori1
1 Entzuten ari denaren inguruko pertsonei eta gauzei ezartzen zaien erakuslea. Ik. hau; hura. Liburu hori. Biziko ahal da luzaroan behinola ugaria zen familia zahar batetik gelditzen zaigun haur bakar hori! Zu zauden hiri horretan. Leku horretan (Ik. hor). Ni, damurik, ez nauzue euskaldun horietakoa. Ez zen berez hiztun trebe horietakoa. Gauza horiez gainera. Auzi hori berori bizirik dago beste aldeetan. Miren eder hori zen nire bizi-pozgarria. Arrazoi horregatik (Ik. horregatik). Begiak itxita gogoratzen du etxe horretarainoko bidea.
2 (Izenordain gisa). Hori da, agian, Orixek esan nahi diguna. Horrek ez daki ezer. Ez da hori, ordea, okerrena. Bada, hori zure eskuan dago. Hori bera gertatzen da gizartean ere. Nork esan dizu hori? Zer da hori? Hori horrela bada. Hizkuntza idatzia, ez hau edo hori, baizik edozein hizkuntza idatzi. Ez du horrek esan nahi gai horiek euskaraz erabili behar ez direnik. Horri eskerrak gaude hemen. Kontuz horiekin! Horretaz ere badut zer esanik. || (Hizketaldi batean, aipatu berri den pertsona edo gauza adierazteko). Ik. hau 2. Kale-garbitzaile izatea eskaini zidaten; baina hori ez zen nire gustukoa.
3 (guzti-rekin). Hori guztia. Arazo horiekin guztiekin. Urte horiek guztiak igaro zirenean.
4 (Bigarren pertsonaren indargarri gisa). Agur, lagun maite hori. Hi ere ederrak ikusia haiz, gizagaixo hori! Hik, asto horrek! Hainbeste bider nire alde azaldu zaren horrek, oraingoan ere lagunduko ahal didazu.
5 (Harridurazko esaldien hasiera gisa). Hori duk sasoia, mutil! || (bai-ren ezkerrean). Hori bai neska ederra! Hori bai hori gizona, eta ez hi! Gure arteko bereizkuntzak sakontzen ibiltzea, hori bai dela denontzat kaltegarria!

Esaera zaharrak

Bakoitzari berea, hori da legea. Egun guztiak balira jai, alferrak hori nahi. Hi arraza handiko, ni seme jauregiko; egur hori nork digu hautsiko?. Paziak ziotson pertzari, ken hadi, ipurbeltz hori!. Zartagin zaharrak pertzari: utikan, beltz hori!.
hori2
1 adj. Sufrearen edo limoiaren kolorekoa, ostadarraren hirugarren kolorekoa. Ik. beilegi; laru. Sufrea baino horiagoa. Galburu horiak. Zuhaitz hosto horiduna. Uzta horia idorrik behar baita barnean ezarri. || Andre ile-horia (Ik. horail). || Vatikanoko bandera hori-zuria. Eta hor, udako eguzki hori-gorria.
2 iz. Kolore horia. Ostadarraren hirugarren kolorea horia da. Soineko hori argia. Horiz jantzia.
3 adj. Kazetaritzaz mintzatuz, sentsazionalista. Kazetaritza mota hori sentsazionalista da, horia, populista, manipulatzailea, gezurtia, aldrebeskerian oinarritua. Hemen agertzen da kazetaritza horia, Beizamako jendea nola bizi den eta baserritarren arteko harremanak edo amodio kontuak ere aireratuko dituena.
Azpisarrerak
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.