Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=heldu den sarrera bakarrean aurkitu da.

heldu1, hel, heltzen

1 da ad. Toki batean izan, beste toki batetik bertaratu eta gero. Ik. iritsi; ailegatu. Donostiara heldu zen. Etxera heldu. Hel nadin zeruko atera. Azkenean heldu gara. Ez dakit nondik heldu diren eta nora doazen. Autobusa heldu zeneko, aspertuak ginen. Oinez, hegazkinez heldu. Zuzen heldu zen eskutitza bere xedera. Garaiz, berandu heldu. Ustekabean heldu ziren. || (Gauza abstraktuez mintzatuz). Gure oihua zuregana hel bedi. Joan zen uda eta negua heldu da. Heriotzako ordua heldu zitzaionean.

2 da ad. Denbora, maila edo egoera jakin batean egotera igaro. Udazkenera heldu gara. Zahartzarora heldu da. Adimenera helduz gero. Horrenbestetara heldu gabe. Ministro izatera heldu.

3 da ad. Garaiera edo maila jakin bat iritsi. Ura gerriraino heltzen zitzaion.

4 da ad. (heldu forma, era burutugabearen balioaz). Ipar. eta Naf. Etorri. Menditik heldu dira: menditik datoz. Puntu honetara ez da gaizki heldu, doktore batek kontatzen duena: puntu honetara ez dator gaizki, doktore batek kontatzen duena. Ez luke jakin behar nondik heldu zaion ondasun hura: nondik datorkion.

5 da ad. (heldu forma, era burutugabearen balioaz, gaizki, ongi eta kideko adizlagunekin). Ipar. eta Naf. Zerbait edo norbait aipatzen denari egokitzen zaiona izan. Ik. egon1 7; joan 10. Azeriari ez zaio ongi heldu otsoa bezala mintzatzea: azeriari ez dagokio otsoa bezala mintzatzea.

6 da ad. (heldu forma, era burutugabearen balioaz, gaizki, ongi eta kideko adizlagunekin). Harremanetan (gaizki, ongi) konpondu. Ik. etorri1 7. Gaizki heldu dira elkarrekin.

7 da ad. Ipar. Gertatu. Gertakari txarraz inor gutxi ohartzen da, heltzen den arte. Zer hel ere.

8 zaio ad. Premia, arrisku edo estutasun larriren batean dagoenari lagundu. Hel zakizkie, eror ez daitezen. Badaki Zerurako bidean abiatzen denak Jainkoa helduko zaiola.

9 da/du ad. Fruituez mintzatuz, betetasuna iritsi edo iritsarazi. Ik. umotu; ondu 3; zoritu; heldu3. Heldu da garia. Berandu helduko dira aurten sagarrak. Helduak ote daude? Denborak mahatsak helduko ditu. || Zaldarrak ez dira heldu baino lehen lehertu behar. Haurrak helduak ditu. Zortzi haur zituzten, zazpi ongi helduak eta bat heldu gabe jaioa.

10 dio ad. (nor osagarririk gabe). Norbait edo zerbait eskuarekin tinkatu, ihes egin ez dezan edo higi ez dadin. Ik. oratu1; eutsi1. Heldu zion lepotik eta lurrera bota zuen. Eta emazteari besotik helduta, bagoaz etxe aldera. Sugeari heldu dio, beldurrik gabe. Elkarri helduta. || Irud. Edozein lani heltzen diotenak. Gerrari utzi eta bakeari heldu.

11 dio ad. (nor osagarririk gabe). Sugeez edo intsektuez mintzatuz, ausiki, ziztatu. Suge batek heldu ziolako moztu zioten hanka. Eltxoek heltzen badizute.

heldu den (Denbora adierazten duen izen baten ezkerrean). Datorren. Heldu den astean ekarriko dugu hori: datorren astean ekarriko dugu hori. Heldu den igandetik beretik hasiko dira. Heldu den urtean eginen ditu ehun urte hil zela. || Zer izanen da, beraz, nitaz, heldu diren mendeetan?

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper