handitu1, handi/handitu, handitzen
1 da/du ad. Handi edo handiago bihurtu. Lehenik bihitegiak handituko ditut. Luze-zabalean handitu ez ezik, loditu ere egin omen dira. Haizeak sua handitzen duen bezala. Eta gero, haren semeak handitu zirenean (Ik. hazi1). Utz itzazue bihi biak, ona eta txarra, haztera, handitzera. Bertute sortu berria handitzen, fedea bortizten. Bien arteko aldea handitu nahiz. Irudiak handitzeko tresna. Zergak handituz. || Eta etorri zen uholdea berrogei egunez eta urak handitu ziren. 2 da/du ad. Gorputzaren alderdiren batean, eritasun edo kolperen baten ondorioz, handitu bat izan. Ur gehiegi edanez handitzen hasi den eria. Oinak handiturik zituela. Hartu duen kolpeak belauna handitu dio. Zauria gehiago handi ez dadin.
3 da/du ad. Harrotu. Aberastu den arren, ez da batere handitu.
4 da/du ad. Itsasoaz mintzatuz, haserretu. Haizea bortiztu zen eta itsasoa handitu.