Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza haizatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

haizatu, haiza, haizatzen
1 du ad. Uxatu, aienatu. Eguzkiak lainoak haizatzen dituen bezala. Abrahamek hegaztiak haizatu zituen. Euskal Herrian etxeetarik haizatua ikusten dugu euskara.
2 du ad. Zerbait airera bota, bereziki garia eta antzeko laboreak, lastoa eta alea bereizteko. Santuak, lastoa haizatu, eta lasto hutsetik gari asko atera zuen. Garagarra larrainean haizatu. Errautsa haizatu.
3 du ad. Zerbait, bereziki isilean gorde nahiko litzatekeen zerbait, argira atera eta jendartean zabaldu. Ik. airatu 3. Sekretu militarrak haizatzeagatik atxilotu zuten. Sare sozialek mezua haizatu zuten. Nondik ateratzen duzue batzuek jendearen miseriak haizatzeko abilezia? Nazionalismoaren kontrakoek gizartea zatikatzeko arriskua aipatzen eta haizatzen dute nazionalismoaren helburu politikoak indargabetzeko. Ez du merezi garai bateko trapu zikin haiek berriz haizatzen hastea.
4 da/du ad. Haizez puztu. Haize bigunak oihala haizatzen du. Sabela haizatu zitzaion. Basoan jandako belarrak haizatu zizkion hesteak astoari. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Maskuri haizatua.
5 da/du ad. Harrotu, hantustez bete. Txaloek haizatu egin zaituzte.
6 du ad. Zirikatu. Ik. xaxatu. Txakurra behin eta berriro haizatu.
7 da ad. Airean dagoenaz mintzatuz, trinkotasuna galduz joan desagertu arte. Kea bezala haizatua. Gogoan zerabilen guztia haizatuko da eta galduko.
8 du ad. Egurastu, haizetan ezarri.

Aztergaia: haizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

haizatu, haiza, haizatzen. da eta du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

haizatu, haiza, haizatzen

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e/-a-.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Atsotitza erants liteke: "Txoriak nik haizatu, besteak hil"'.

 - Erabakia: EArau (1997-06-27): ez da ontzat eman.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.