Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza hainbestez bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

hainbestez
adb. g. er. Horrekin, era horretan. Iruditzen zaizu ezen baldin aitor ematen baduzu, hainbestez konplitzen duzula.
Loturak

Aztergaia: hainbestez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hainbertzez IE 4, denak ap. Ax: "Kartago ere hartu zutela, eta hainbertzez, bere ustez, aitzinerat segurean iarri zirela", "...baldin behin zeure desira desordenatua konpli bazeneza, hainbertzez sosega zindezkeiela, enganatzen zara", "bihurtu zen alegerarik bere diruekin etxerat, iduriturik ezen hainbertzez kito zela", "... baldin, haren manamenduak konplitzen baditugu, kontentatzen baita hainbertzez"; (h)ainbestez 6: B 1 (Añ GGero: "artu ebala Kartago erri famatua eta, ainbestez, bere ustez aurrerako seguru gelditu ziriala"), G 4 (Xe: "ainbestez etzan ase Kaifasen gogua"; Bv AsL 2: "Etzan atzeratu ainbestez Bernardon", "etzuten ezagutu nai an Jaungoikuaren eskua ainbestez"; Or Eus: "Esker onez artzen dut zure ele beroa, ainbestez alki balitz nire gurasoa"); EB 1 (MEIG IV: "Hainbestez horko erdaldunek bazuten laguntza bat horko euskaldunek ez zutena"); cf. gainera beste ainbestez G 2: Ldi IL: "noiz-nai luzatzen zaio bost zentimetroz, noiz-nai beste ainbestez moztu"; Berron Kijote: "beste ainbestez erantzun zion Santxori").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hainbestez EB 4: J.M. Lasagabaster ("Hainbestez, textu horiek Eukaristi-ospaketan sartzeko eta erritoaren osagai bihurtzeko irakurketa dugu nahitaezko bitartekotasuna"), EEM HizkLiter ("Hainbestez, elorriar semeak bereak eta bi ikusi behar izan zituen"), PAlt ("...eta hainbestez ritmo eta doinu bera belarrian somatzera"), I. Garmendia ("Lur setati maritxukun honi dantza egitea otu zaiola eta hainbestez!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hainbestez : HiztEn (hainbestenarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hainbertzez : DRA (en tanto, con ello); hainbestez : ElhHizt (AS: entonces, en ese momento) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hainbeste sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Heg.

Maiztasuna

g.er.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.