Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza hainbeste bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

hainbeste
1 zenbtz. Halako kopuruan. (Erkaketaren oinarria agerian azaltzen ez denean erabiltzen da; dagokion izenaren ezkerrean ezartzen da eta izen hori mugagabean erabiltzen da; berez, hirugarren graduko erakusleari dagokio, baina honenbeste eta horrenbeste-ren ordez ere erabil daiteke). Ez zuen uste hainbeste diru zuenik. Lotsatzen dira hainbeste gauza lohi eginaz. Hainbeste gorroto badio bere anaiari. Hainbeste urteko etxe zaharra. Kasu horrek zapuztu egiten du hainbeste aldiz entzun dena. Hainbeste bider irakurria dugun hitzaurrea (Ik. hainbestetan). Denbora bateko hainbeste eta hainbeste "argitu" hartzen ditut lekuko. || (Berez honenbeste edo horrenbeste erabiltzen den testuinguruetan). Ik. honenbeste; horrenbeste. Zu, hainbeste bekatu eta hain handiak egin dituzuna!
2 zenbtz. (Izena ezabaturik, mugagabean). Baldin hoben bakar bat ikara eragiteko aski bada, zer izango dira hainbeste eta hain dorpeak? Hainbesteren artean bat hautatzeko. Bertatik hil zezaketen, berak bere aldian hainbesterekin egin izan zuen bezala.
3 zenbtz. (Kopuru edo zenbaki ezezaguna edo ezin zehaztuzkoa adieraziz). Eman dezagun hainbeste balio duela.
4 adb. (Aditzaren osagarri gisa soilik). Ez zuen uste hainbeste balio zuenik. Ni bederen, ez naiz hainbeste harritu. Zertarako hainbeste nekatu ondasunak biltzen?

Esaera zaharrak

Zenbat sendagile, hainbeste erremedio.

Aztergaia: hainbeste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hainbestean: orduko hainbestean lan egiten dute; #mdash#zer moduz? #mdash#hainbestean!, hainbesteko izlag., hainbestetan, hainbeste(ta)raino.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hainbeste(ta)rainoko , hainbestez .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hainbestean, hainbestetan, hainbeste(ta)raino.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  hainbestean. 1- Bi esanahiak bereizi: 1) 'horrenbestean' 2) 'hainbatean, erdipurdi'. || 1- Adibideek erakusten duten bezala, semantikoki arras desberdinak dira esanahi biok.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-08): Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulikoa (H1.1 lantaldea ari baita adierak bereizten eta zehazten, zeini bere adibideak erantsiz); esan gabe doa, jaso egingo direla bigarren itzuliko forma onartuen artean lantaldeak proposatu eta oharrik egin ez zaien bestelakoak.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.