Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza guzti bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

guzti
1 zenbtz. Osoa. Egun guztia igaro dut burutik ezin kenduz atzoko gertakizuna. Frantzia guztiaren jabea. Gau guztian. Liburu guztia irakurri zuen. Familiaren diru guzti-guztia xahutu zuen. Pitxerreko ur guztia. Biltegiko ardo zuri guztia. Lortu zuen zur guztia erabili zuen. Nire ahal guztiaz. Urte guztiko meza-bezperak. Beste guztiarekin. Euskal Herri guztikoa. || (Denbora adierazten duen izen baten eskuinean, egon, ibili eta kideko aditzekin). Urte guztian egotea jai eta dantzetara joan gabe. Egun guztian hara eta hona ibili ginen. Egon zen gau guztia otoitzean.
2 zenbtz. (Izenordain gisa, mugatua). Ik. dena; oro 4. Guztia daki. Ez du erdia nahi, guztia baizik. Guztirako Jaunarengana jo behar dugu. Bere maisuari guztian obeditzen zion. || Gainerako guztia. Aitak agindutako guztia. Egin dugun guztiaren berri daki.
3 zenbtz. Multzo osoa, inongo salbuespenik gabe. (Artikulu mugatzaile pluralarekin, izen sintagma bati dagokiola). Gauza guztiak. Haren ardi guztiak zuriak ziren. Han izan ziren euskaldun guztiek ikusi zuten. Munduko hizkuntza guztietan. Lurralde guztietako ordezkariak. Alde guztietatik. Sasi guztien gainetik. Beste guztientzat. Herri guzti-guztietan. || Adamen seme guztiok.
4 zenbtz. (Izena ezabaturik). Ik. dena. Ez dute guztiek lortzen maila hau. Oso trikitizalea naiz, baina, guztien gainetik, Kepa Junkera eta Joseba Tapia dira niretzat nagusiak (Ik. guztien gainetik). Guztietan lehena da Antso Azkarra. || Gainerako guztiak. Ikusi zituen guztiei esan zien. || Guztiok dakigunez. Guztioi doakigun auzi larri honetan.
5 zenbtz. (Dagokion izen sintagmaren mugatzailea erakusle bat dela; guzti-k erakusle bera har dezake artikuluaren ordez, eta erakusleak kasu markaren bat daramanean, guzti-k atzizki bera hartzen du). Beretua zutela mundu hau guztia. Bide hartan guztian. Aurrerapen galant horiek guztiek ez dute asko balio. Gizon haiei guztiei. Hau guztia. Hau guztiau. Hori guztia. Hori guztiori. Horiekin guztiekin. || Hauek guztiok. Horien guztion ama.
6 zenbtz. (Gu eta zuek izenordainekin). Gu guztion ama. Zuek guztiok. Bakea dela zuekin guztiokin. Gu guztiak errebelatuak ginen.

Esaera zaharrak

Aho itxian ez doa sartu eulia, eta aldi guztietan ez da eder egia. Aurki guztiak du bere ifrentzua. Betiko itoginak harria zulatu, eta aldi luzeak guztia ahaztu. Bihia peitu den etxeko gauza guztiak saltzeko dira. Dontsuaren etxean guztiok barrez, dongearenean negarrez. Egun guztiak balira jai, alferrak hori nahi. Itsusi guztiak ederzale. Lotsa denari malda guztiak otso. Ontzia galduz gero, guztiok pilotu. Pago erorira egurkari guztiak laster ari dira. Urre gakoaz ate guztiak ireki doaz. Zuri guztiak ez dira irin.

Aztergaia: guzti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

EEBSko corpusean, guzti- 6.594 aldiz jaso da, eta guzi- 2.685 aldiz, ondoko formetan: guz(t)i, guz(t)iahalmen, guz(t)iahaltsu, guz(t)ian, guz(t)iarekin, guz(t)ira, guz(t)iro, guz(t)itan, guz(t)itara, guz(t)itsu, guz(t)iz, guz(t)izko, guz(t)izkotasun.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

guz(t)i

Euskaltzaindiaren Arauak

hau guztia; bide hartan guztian; horiekin guztiekin; hau guztiau; hori guztiori. / AS: eta guzti, guztian, guztiarekin ere, guztira, guztiz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: guztiaz ere, guztietan, guztiz ere .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

guztian; guztiarekin ere; eta guzti; guztira; guztiz

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Beste lokuzio batzuk: Guztia beharrean. Hura eta guzti ere.

 - [E210]: Azpisarrera (berria): guztiz garbi (‘orbangabea’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-01-25): Forma berririk ez da orain erantsiko, eta jaso egingo dira lantaldearen proposamenak. Honela: guzti: hau guztia; bide hartan guztian; horiekin guztiekin; hau guztiau; hori guztiori; eta guzti; guztian; guztiarekin ere; guztiaz ere Zah. 'guztiarekin ere'; guztietan; guztira; guztiz adlag. 1 'erabat, zeharo'. 2 Ipar. 'batez ere'; guztiz ere 'batez ere'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.