Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza gutxi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gutxi
1 zenbtz. Kopuru txiki zehaztugabea adierazten duen hitza. (Izen sintagmaren eskuinean doa eta mugagabean erabiltzen da; dagokion izena zenbakarria denean, aditzarekiko komunztadura singularrean nahiz pluralean egin daiteke). Anton. asko; anitz. Liburu gutxi erosi genituen. Duela urte gutxi gertatua. Egun gutxi barru. Ogi gutxi jaten du. Lotsa gutxi dute. Eskola gutxi ikasia. Egur gutxi den tokietan. Janari gutxi da hori lau lagunentzat. Euskaldun gutxi da horren berri ez dakiena. Berri on gutxi. Buruhausterik asko eta nahigabe ez gutxi. Zabaldu omen dira munduan ohitura gaizto ez gutxi. Edale on gutxi langile on. Oso gauza gutxi. Mihi gutxik dute hain dohain ederra. Sineste gutxiko gizona. Indar gutxirekin. Aste gutxiren buruan. Hitz gutxitan esateko. Denbora gutxian. Bertute hori gauza gutxitzat daukate. Denbora gutxiz egiten du anitz. || Eta sudurrak ere ez zion arazo gutxi-gutxi ematen.
2 (Izenordain gisa). Horrelakorik gutxi ageri da gure artean. Anitz dira deituak, baina gutxi hautatuak. Benetako nekazariak gutxi dira han. Esnea ere gutxi izaten zen. Ez da gutxi. Giza eredu jatorra dugu, gutxi bezalakoa. Gutxik ezagutzen duten hizkuntza. Gutxiri gustatzen zaiona. Gutxiren gose dena gutxik asetzen omen du.
3 (Adizlagun gisa). Gutxi edaten du. Gutxi landutako idazlana. Gutxi balio duten liburuak. Gutxi axola dio. Haietako askok pairatu beharko dute ez gutxi. Oso gutxi daki horretaz. Hain gutxi maite badugu. Ahal bezain gutxi.
4 (Orduak adierazteko). Hamarrak hamar gutxi. Hamarrak hamar gutxitan. Hamarrak hamar gutxiago. Hamarrak hamar gutxiagotan.
5 (Izen gisa). Ikaskizun gutxi utzi digute aurrekoek, eta utzi diguten gutxia ere aise zuzen dezakegu. Gutxi baduzu, eman ezazu gutxi hartatik zerbait.
6 (Izenondo gisa). Jateko laburra eta lo gutxia. Zuen sineste gutxiagatik.

Esaera zaharrak

Aditzaile onari, hitz gutxi. Ahuntzaren buztanpean geriza gutxi. Edale on gutxi irule on, irule on gutxi edale on. Edertasuna, iraute gutxiko ondasuna. Eguzki haizeak beroki gutxi, gizon behartsuak adiskide gutxi. Eli doilorrean ez da zer hautu, eta bizar-gorritan gutxi zer sinistu. Ulertzaile onari, hitz gutxi.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.