Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza gelditu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gelditu, geldi/gelditu, gelditzen
1 da/du ad. Higitzeari edo jarduteari utzi edo uztera behartu. Ik. geratu; geldiarazi. Esan zion itsasoari: isil hadi eta geldi hadi. Mandoa gelditu egin zen. Trena gelditu zuten. Gelditu egin zait erlojua. Batetik bestera zebilen gelditu gabe. Geldituko ez den mugimenduaren bila dabiltzanak. Gerla gelditu. Badoa arin-arin, gelditzeke, lurreko bizitza labur hau.
2 da ad. Dagoen tokian edo egoeran jarraitu. Hik ere hobe dun hemen gelditu, zer gerta ere. Geldi zaitez gurekin. Ipuin sorta bat idatzi zuen, baina ez zuen horretan gelditzeko asmorik. Ez zen inor bizirik gelditu. Gau beranduraino kanpoan gelditzea. Lan hori ere eginkizun geldituko da, zeuek ekiten ez badiozue. Bazkaltzera gelditu.
3 da ad. Gertaera edo galeraren baten ondorioz, aipatzen den egoeran gertatu. Bakarrik gelditu zen. Hilda gelditu zen bazter batean. Estatuaren eskuetan gelditu zen irakaskuntza. Lasai gelditu ginen. Joan den urtean gelditu zen alargun. Mutilzahar gelditzeko asmoa. Baserria seme zaharrenarentzat gelditzen da. Galesen ingelesa gelditu da jaun eta jabe. Bigarren gelditu zen. Eta geldi bedi hau argi eta garbi.
4 da ad. Zati bat kendu ondoren oraindik egon edo iraun. Ik. soberatu. Ez da liburuaren alerik gelditu. Gelditzen zaizkidan orduak. Oraindik beste bat gelditzen zait. Gaina kendu ondoren gelditzen dena. Horren arrastorik gelditzen al da? Iraultzean, hala behar eta, zenbait gauza gelditu dira ontzian.
5 da ad. Hitzordu bat berbatu, ados jarri. (Osagarritzat duen aditz-izenak -ko edo -kotan atzizkiak hartzen dituela). Biharamunean ikusteko gelditu ziren. Museora joateko gelditu ginen. Gaur eramatekotan gelditu nintzen.
6 da ad. Batez ere Ipar. eta naf. Zerbait egiteari utzi. (Osagarritzat duen aditz-izenak edo izenak -tik atzizkia hartzen duela). Ez zen irakurtzetik gelditzen. Hauspoak haize ematetik gelditu dira. Nork esan du saindu bilakatzeko behar dela gizon izatetik gelditu? Lanetik gelditu gabe.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Orratzak mundu oro du beztitzen, eta da bera biluz gelditzen.

Aztergaia: gelditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gelditu, geldi, gelditzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

AS gisa gehituz: - (e)tik gelditu .

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gelditu, geldi, gelditzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "izena ere bai. Geldiketa bezain egokia, edo egokiagoa esango nuke nik. "Gelditu bikaina egin du atezainak"" (2006-03-03)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.