Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza gazte bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gazte
1 adj./iz. Gaztaroan dagoena. Neskatxa gazte eder bat. Lau gizon gazte. Alargun gaztea. Jende gaztea. Granadako gazte batek. Zaharrak eta gazteak. Gazte aberats bat. Gazte kontentagaitzenak. Gazte nintzela. Bere seme Salomon oraindik gaztea zela. Gazte talde batek. Bere gazte lagunekin dibertitu. || Bi dama igaro dira gure aurretik putzurako bidean: bata adinekoa, bestea gazte-gaztea. 30 bat pertsona egon ginen bazkari hartan, bi belaunaldi-edo bai; ez ginen gazte-gazteak.
2 adj. (Animaliez eta gauzez mintzatuz). Idisko gazte hezigabea. Zumar gazte, sasoiko eta zaharrak. Urtez goitiko egurrak indar handiagoa du gazteagoak baino.
3 adj. Urte gutxiago edo gutxien duena. (-ago edo -en atzizkia hartzen duela). Gazteagoa banintz. Mikel baino bi urte gazteagoa. Senide gazteago bat jaio zitzaion filosofiari. Etxean Fernando da gazteena.
4 adj. Senideen artean, urte gutxien duena. Gure anaia gaztea.
5 adj. Deitura bera dutenez mintzatuz, gazteena. Plinio gaztea, Plinio zaharraren iloba.
6 adj. Izaki gaztez osatua. Belaunaldi gaztea.
7 adj. Gaztetasunaren ezaugarriak dituena. Bihotz gaztea zuen agure hark. Gorputza gazte mantendu.
8 adb. Gazterik. Gazte hasi zen lanean. Gazte joan ohi zineten apaiz seminariora. Oso gazte joan zitzaigun artista, disko bakarra argitaratuta. Gure ama ere oso gazte ezkondu zen. || Panpinentzako arropatxoak egiten hasi zen gazte-gazte. Ilusio handiarekin debutatu nuen, gazte-gazte, eta gaur izango balitz bezala gogoratzen dut.

Esaera zaharrak

Amoratzea, gazteentzat loratzea, zaharrentzat zoratzea. Haritzak azala ametzak bezala, zaharrak ezin dagike gazteak bezala.

Aztergaia: gazte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gaztean Ipar., gazterik, gaztetan Heg.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gaztedanik , gazte-denbora , gazte-jende , gazteko , gaztetako , gaztetandik , gaztetango , gaztetatik , gaztetik .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gazterik, gazte(t)an

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "iz. / izond." (1993-02)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.