Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza garbi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

garbi
1 adj. Orbanik edo inolako zikintasunik ez duena. Ik. xahu; aratz. Anton. zikin. Alkandora garbia. Ur garbia. Esku garbiez.
2 adj. Berez ez dagokion edo oztopo gertatzen zaion gauzarik ez duena. Aitortza garbi, estalki eta gezur gabea. Egia argi eta garbia. Gezur garbia horixe! Ez ditu asmo garbiak. Ez ziren bideak aski segur eta garbi.
3 adj. Zeruaz, eguraldiaz eta kidekoez mintzatuz, hodeirik edo lainorik gabea. Zeru garbia. Bihar zerua garbi izango da. Arratsalde garbia. Egun garbi ederra. Eguraldi garbia bazen, bazegoen zer ikusia.
4 adj. Nahasketarik edo arrotz zaion gauzarik ez duena. Ik. euskaldun garbi. Odol garbikoa. Euskal hitz garbiak. Gari ale garbia erein zuen.
5 adj. Soldatez, irabaziez eta kidekoez mintzatuz, zergak, kenketak eta bestelakoak kendu eta gero gelditzen dena. Hileko soldata garbia 660 eurokoa zen.
6 adj. Pisuez mintzatuz, azal-estalkiak eta baliagarri ez direnak kenduz gerozkoa. Pisu garbia 300 g.
7 adj. Argia. Erantzun garbia eman zion. Adibide garbia. Atera dezagun bekatuen kontu garbia.
8 adj. Bekaturik, bereziki haragizkorik, ez duena. Maitasun garbia. Bihotz garbia. Ohitura garbiak. Neskatilatan garbi izan dena, gero ere garbi izan ohi da. Bizimodu garbia. Izan gaitezela garbi gogoetetan, hitz eta egiteetan. Andre Mariaren sabel garbi-garbian.
9 adj. Janariez mintzatuz, koipe eta ongailu gutxirekin prestatua dena; osasungarria. Egia da ama Bittorik ahalik eta janari garbienak prestatzen dituela, gantza kenduta. Drogak uzteko indarra ateratzen zuenean, ohitura osasuntsuei gogor ekiten zien: yoga, janari garbia (...).
10 adb. Garbiki, garbiro. Garbi azaldu digu auzia. Garbi dago zer nahi duen. Ez dut kontu hori garbi ikusten. Mintza hadi garbi. Garbi ageri zen arriskua. Mendi hauetan euskal arrazak beti garbi iraun du.

Aztergaia: garbi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. eta adlag.: garbi azaldu digu auzia. / AS: argi eta garbi, garbi-ikuzi iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: garbirik .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

argi eta garbi

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. / adlag. ("garbi azaldu digu auzia")

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]:  Garbikuzi dena batera idaztea proposatzen dut. Darabiltenentzat hitz bakarra, guztiz lexikalizatua dago hor; irribarre bezalatsu.

 - [E210]: Azpisarrera (berria): garbirik hara (‘garbitu berri’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Bere hartan utziko dira lehen itzulian arautuak eta lantaldeak proposatu duen azpisarrera; gainera, sarrera honetan jasoko da, azpisarrera gisa, garbi-garbi egin esapidea; baina ez da orain forma berririk erantsiko. Honela: garbi izond. eta adlag.: garbi azaldu digu auzia. argi eta garbi; garbi-garbi egin; garbi-ikuzi iz.; garbirik adlag.: garbia nintzen, garbirik nago.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.