Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza galdu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

galdu, gal, galtzen
1 du ad. Zerbaitez gabetua gertatu. (Berreskura edo bila daitekeen zerbaitez). Anton. aurkitu. Giltzak galdu ditu. Mila pezetakoa galdu dut eta ez dut inon aurkitzen. Etxean edo bortuan ardiak galtzeko beldurra.
2 du ad. (Ezin bila edo berez ezin berreskura daitekeen zerbaitez). Ondasunak eta osasuna galdu. Ezkondu eta berehala galdu zuen senarra. Elkarri leialtasuna galdu dioten senar-emazteak. Begi bat galdu. Besoa galdu. Haur batek erabat gal dezakeela bere lehen hizkuntza, bestetan hazi dutelako gero. Goizik galdu zuen aita; geroztik ez zuen ama baizik ikusten. Hogei kilo galdu ditu hiru hilabetean. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Paradisu galduen bila.
3 du ad. Zerbaitez ez baliatu. Ik. alferrik galdu. Astirik galdu gabe. Auzi hura unerik galtzeke zuritu behar zuela.
4 du ad. Lehiaketa, apustu eta kidekoetan, garaitua izan edo lortu beharrekoa ez lortu. Anton. irabazi1 3. Apustua galdu zuen. Milaka pezeta galdu ditu jokoan. Hiru eta huts galdu dute. Ez zaik komeni joko hau; galtzen aterako haiz (Ik. galduan). Badakite agerian geldituko direla eta galtzen irtengo.
5 da ad. Bidetik at, hura ezin aurkituz gertatu. Gauez oihanean galdu ginen. Galduak goazela ikusirik. Labirintoan galdua. Ez gaitezen gal amets bideetan barna.
6 da/du ad. Zerbait edo norbait guztiz hondatu, suntsitu, gaiztotu. Gaizki hil eta betiko gal ez gaitezen. Kristautasuna hondatzeko, itotzeko, galtzeko zorian zegoenean (Ik. galzorian). Hain estu eta galtzeko bidean aurkitu zirenean. Ez dela egundaino Jauna baitan fidatu denik galdu. Galdua naiz betiko. Ardoak gaitu galdu. Lagun hurkoaren izen ona galtzen duena. Behartua zaude galdu diozun ohorea bihurtzera. Azeriak sei arkume galdu ditu bart bordan. Baratze guztiak galdu ditu ekaitzak. Beroaz haragia eta esnea galdu egiten dira. Emakume asko galdu ditu edertasunak, eta gizon asko handiusteak. Zu galtzeko eta hiltzeko bideak asmatzen ari ziren. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Gazte galdua izan zinelako. Mundu galdu honetan. Haren asmo galduei igarrita.
7 da ad. Desagertu, ezereztu. Aztarrenik gabe galdu diren hainbat agiri zahar. Gure arraza ez dadin gal. Galtzeko zorian dauden espezieak babestearen alde egon izan naiz beti. Endogamiak galtzeko bidean jartzen ditu animalia asko. Haren oroitzapena gal ez dadin. Batasuna eginik ere, euskara gal daiteke; batasunik gabe, galdua dago aldez aurretik. Begien bistatik zeharo galdu zen arte.
8 da/du ad. Osasunez edo itxuraz mintzatuz, okerrera jo, itxuratxartu. Gurasoak lurperatu zituztenetik, Martin egunetik egunera galtzen hasi zen. Oso galdua ikusi dut Maria.
9 Gauzez mintzatuz, bereziki tokiez eta eraikinez mintzatuz, oso ezkutuan dagoena, gordea edo bakartua bezala dagoena. (Partizipio burutua izenondo gisa). Zoko galduren batean baizik, diotenez, erabiltzen ez diren hitzak. Euskaldunik gehienek erabiltzen zituzten osagaiei eman zien Altubek lehentasuna, ez Euskal Herriko bazter galduren bateko txokokeriei. Mendiko borda galduren batean lagunartean ardoa edanez.

Esaera zaharrak

Aise izana aise galtzen. Belar gaiztoa, galtzen gaiztoa. Ez har besterena, ez galtzera utz hihaurena. Gal bedi gizona eta ez haren ospe ona. Gosaldu, bazkaldu, askaldu eta afaldu, eta ogasuna galdu. Hiri galduan auzia eskuan. Non fida, han gal. Oiloa irabazi eta kapoia galdu. Ontzia galduz gero, guztiok pilotu. Urak esnea galtzen du, eske soberak adiskidea. Ur meheetan galtzen dena, ur handietan ito. Zakutik bihia gal, edo zorrotik irina, da galtze berdina.

Aztergaia: galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

hondoratu, galdu

Euskaltzaindiaren Arauak

galdu, gal, galtzen. da/du ad. / AS: galdu-gordean 1 'galtzeko zorian'. 2 'noraezean, helbururik gabe'

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: galduan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

galdu-gordean

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

galdu, gal, galtzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Azpi-sarreratzat onar daiteke: galdu-irabaziak. / Galdu-behar ere azpisarreratzat onartuko nuke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Lehen itzulikoaz eta lantaldeak proposatuaz gain, onartu egin da galdu-irabazi azpisarrera: «galdu-irabazi iz. pl. Zuz. eta Merkat.»

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.