Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza gaixo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gaixo
1 iz./adj. Eria, gaixotasunen bat duena. Gaixo aurkitzen direnak. Gaixo jarri zenean. Gaixo dagoenari ogia ere nekagarri zaio. Ez dio sendagileak utzi nahi gaixo bati ura edaten, epelduta ez bada. || (Gorputzaz edo gorputzeko organoez mintzatuz). Giharretako zelulak erabiliz, bihotz gaixo bat indartzen saiatu dira. On egingo dizu oinez joateak, hezur gaixo horiek pixka bat berotzen hasteko. Baina zerk eman ziezaiokeen gozamena ia hilik zegoen gorputz gaixo hari?
2 adj. Bere zorigaitz edo dohakabetasunagatik errukarri gertatzen dena. Gaixo bekataria. Gaixo Piarres! A, Kattalin gaixoa! munduko berri oraindik ez dakizu. Langile gaixo edanak beretuak. Hasten da jendea neska gaixo hark zer oker egin duen galdezka. Eri gaixoa. Gure euskara gaixo hau. Nora zoaz, gaixo hori? Ez nekien ongi, gaixo honek, non sartzen nintzen! Gaixoak gu eta gaixoak gure liburuak!
[Oharra: bigarren adieran, Iparraldean, izenaren ezkerrean nahiz eskuinean erabil daiteke].

Aztergaia: gaixo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-07
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Bizkaiera / Besteak banaketa

gaixo da forma nagusia bai guztira, bai euskalkika, 330 ager.ekin (gainera horiei, 16 gaixu, 127 gaxo, 18 gaxu); gaiso 172 aldiz agertu da (B 16, G 20, IE ø, EB-EgAs 136); gaizo 43 aldiz (30etan IE); -e- dunak B dira ia bakarrik (gexo, geixo, geiso,... 51 ager. guztira)

Jatorrizko forma

gaixo, gaizo

Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. eta izond. 'eria'. 2 izond. 'errukarria'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gaixorik .

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

"gaizo. Ipar. ik. gaixo"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Egia da testuinguruak laguntzen duela gai x o hitzaren esanahi zehatza ulertzen, hots, 'gaisorik dagoena' eta 'koitadua dena'. Edozelan ere, grafiaz bereizteko aukera ontzat emango genuke askok. Beraz: gai s o 'gaisorik dagoena', gai x o 'koitadua, gajoa'. Nik uste, gainera, idazkera bateko eta besteko agerpen kopuruek zilegi egingo luketela erabilera bereizia" (1995-04-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: alderantziz eskatzen dut: 1 eria; 2 errukarria.

 - [E409]: Nire ustez gaixorik aditzondoak sarrera apartekoa eskatzen du. Baditu bere aditz lokuzioak ere: gaixorik egon, izan… Baita: gaixorik txarto, ‘gravemente enfermo’.

 - Erabakia: BAgiria (1997-04-25): 'Gaixo-ri buruz eskatzen dena jadanik jasoa dago zerrendan'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena (hau da, bere soilean aipatuko da oraingoz lantaldeak proposatu duen azpisarrera).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.