Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza gaitz bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

gaitz1
1 iz. Kaltea edo mina ekartzen edo sortzen duen gauza; kaltea, mina. Eta begira gaitzazu gaitzetik. Gure hizkuntzaren batasuna dela soinean daramatzan gaitz guztien erremedioa. Hutsak bete, gaitzak senda eta urratuak konpon daitezkeela. Kritikak egin dezakeen gaitza ere ez da gehiegizkoa izango. Gaitzerako bide ematen duenak.
2 iz. Gaizkia (ideia edo izaki abstraktua). Onaren eta gaitzaren ezaguera iritsiz gero.
3 iz. Eritasuna. Legena da gaitz ikaragarrienetako bat. Ordurako gaitzak gorputzaren erdia hartua zion. Gaitz handi batek hartu eta, korde gabe, hilotza bezala erori zen. Mahastia gaitzak joa dago.

Esaera zaharrak

Ez da gaitzik aldiak ez daroanik. Ez egik gaitzik eta ez euk beldurrik. Gaitz hartua, irakasgarri. Gaitz txikiak nau ikaratzen eta handiak nau biguntzen.
gaitz2
1 adj. Erraza ez dena, zaila, nekeza. Gauza errazean ez zara fidatzen, eta bai gaitzean. Berba gaitz honek behar zuen azalpen luze bat. Horko bidea gaitza da, ez da kamio zabala. Deusik bada enetzat gaitz denik?
2 (Predikatu-osagarri gisa, subjektuak -tzea edo -tzen hartzen duela). Latz eta gaitz dela Jainkoa zerbitzatzea. Euskalkien arteko batasuna egitea gaitz bada ere. Gaitzago zait sarritan oraingo idazki franko barrentzea hamabosgarren mendeko kanta zaharrak baino. Sinestea gaitz egingo bazaizu ere. Ez da gaitz antzematen zer gertatu zaion. Hiltzea gaitz da, gaitzago baina maite ukan eta ez maite izana.
3 (Predikatu-osagarri gisa, dagokion aditzak -tzen edo -tzeko hartzen duela). Idazlearen eginkizuna erraz da adierazten, gaitz betetzen. Euskara oso gaitza dela ikasteko.
4 adj. Oso handia. Haserre gaitza. Larramendiren astinaldi gaitzak zabaldu zuen lurrikara. Begiramen gaitza zioten eskribauari, apaiz eta fraideei bezalakoa. Neurri gaitzekoa zuen sudurra (Ik. gaitzeko).
5 adj. Oso ona, bikaina. Gure jokalariak fleitean ditugu aurten, denboraldi bat gaitza daramate. Donibaneko elizan eman du kontzertu bat gaitza, zuzenean grabatua izan dena.
6 adj. Txarra. Ordu gaitzean. Hori, esango du norbaitek, gaitzaren ordez gaitzagoa sartzea da. Neguko loreak dira horiek, denbora gaitzekoak, sasoitik kanpokoak. Izate hori on den ala gaitz, ez dut nik esango.
7 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Ez dago lanaren gaitza goraipatu beharrik.

Esaera zaharrak

Aldi joana bihurtzen gaitz da. Arotzaren etxea zotzez, zotzez ere gaitzez. Bere onak ez dituena urrikari, gomenda bedi urte gaitzari. Egurra dagienak leku gaitzean, ekarri beharko du soinean. Nehork bere barrena du ezagutzeko gaitzena. Oren gaitz bati itzur dadina, ehuni.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.