Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza gabean bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gabean
postpos. Gabe. (Batez ere aditzaren partizipio burutuarekin erabiltzen da). Edan gabean ez du gauzak esateko hainbat kemen. Dena aurretik planifikatua zen, gu ohartu gabean. Honela atsedeten du arimak arrazoiketa gabean. Jakin gabean pasatzen dira gauza batzuk, itsuan.
Loturak

Aztergaia: gabean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GABEAN a) Sin. (Precedido de part.). v. GABETAN. [Gauza ebatsia] ezta enplegatu behar, lekhat iaberik nor duen iakin gabean baizen. Harb 183. Artuten bagaitu eriotziak uste bagaan. Mg CO 102. [Artzak] leoi yaunari lotsa yagon bagan / ardi gaixoari esetsi lenago deutso. Zav Fab RIEV 1907, 542. Kolpatu izan dute / Pensatu gabian. LuzKant 62. Nai gabian uts-aldiren bat joan bazaigu. Sor Bar 109. Ez othe nuenez ere ohartu-gabean apur bat apaldu egun hartako bazkaria. JE Ber 36. Elur ta elur: elurra, eten-gabean. Ldi BB 36. Utzi zion begitartea estali gabean. Mde Pr 119. Itz jainkozko oriek ola kantatu gabean baiño kantaturik, gure barrenai Iainkoagana suarkiago daragiotela nago. "Quam si non ita cantarentur". Or Aitork 284. Zer animalea, zion beste batek, iduri gabean. JEtchep 106. Ene jakin gabean funtsez ezagutzen ez nituen lagun batzuetarik baztertu [nu]. "À mon insu". Ardoy SFran 121. Eran gabian ez baidu gauzak esateko ainbat kemen. Uzt Sas 232. v. tbn. (Casi todos son ejs. de uste gabean): Zab Gabon 67. Ox 73. Gabian: Bp I 21. PE 138. Bagean: Gco II 54. CatBus 31. AB AmaE 47. Bagian: Mg CO 257. BEnb NereA 121. (Precedido de sintagma nominal indet.). Usain eztitsuetan atseden gabian / zoriontasun danak eukazan aldian. AB AmaE 351. Herriminez, ezin-minez / erdiratzen zait bihotza / arrats luzetik goizera, / lo-gabean. Mde Po 38. Bildur gabean oroi dut, noizbait bildur nintzala ta irrits gabean lengo irritsa dut gogora. "Sine timore". Or Aitork 261. (Precedido de sust. + -(r)ik). A maite eztabenak / bere biotzean / zer maitatu daike / damurik bagean? A CPV 1024. --Bizi da oraino, beraz ezin erran dezakegu ametsa egia biurtuko denetz --erran zuen ezkongabeak axolik gabean. Mde Pr 90. (urruti gabean). Ireak egin diñ aurki, ta nik ere urruti-gabean diñat onezkero nere atzena. "Pronto". Mok 21. Lengo piñudi orrengandik urruti-gabean beste piñudi gazte bat zegon oso ederra. Munita 26. (Precedido de gen.). Nork zekien noiz gertatuko zitzaien horrelako beste goiz bat, elkarrekin izateko jakile baten gabean... Mde HaurB 26. b) (Precedido de gen.). A falta de. Beste giltzen gabean, protagonisten psikologia [...] kontuan hartu dut. Mde Pr 172

adib: gabe 1 postpos. Gabetasuna adierazten duen hitza. (Izen sintagma mugatuek edo mugagabeek har dezakete. Mugagabeek -ik atzizkia hartzeko joera dute). […] || Duda(rik) gabeko kontua. Amairik gabeko bideetan. Ondore gabeko nahia, eragin indarrik gabekoa, ez dela aski izango. Honela atsedeten du arimak arrazoiketa gabean. 2 postpos. (Aditzari dagokiola, haren eskuinean ezartzen da. Aditzak era burutua hartu behar du; era burutu hori izan-en bidez gauzatzen denean, izan hori ezabatu egiten da gehienetan). […] || Gizonekin ibili gabeko emakumea. Iraungi berrian, oraino hoztu gabea denean. Eta sei maindire, batere erabili gabeak. Lur goldatu gabean barna.

gabean : Deia (“Hartara senar ohiak jakin gabean, Fundacion Ideas erakundera jo omen zuen Amy Martin izenpean lan eske”), Consumer (“Azukre kontsumoaren eta diabetesaren sorreraren arteko loturaren arteko froga argirik ez dagoen arren, frogatuta dago obesitateak, azukrea ere kontrolatu gabean kontsumitzearen ondorioetako bat, intsulina ez mendeko diabetesaren garapen aukera areagotu egin duela”), Berria (“Auzitegi Nazionalean talde terroristako kide izan edo elkarlanean aritzea egozten denean, «modu arrazoitu gabean» adierazpen eskubidea urratu litekeela uste du batzordeak”), EiTB (“Erretiroa hartu berri zuen eta herenegun, espero gabean, kirola egiten ari zela ondoezik sentitu ondoren zendu zen”), Euskaltzaindia (“Agidanez, euskalgintzak badu bertute soziogenikorik, alegia, harreman eta elkartasun loturak sortzeko gaitasunik, zeren eta euskaldunak batzeko ahaleginetan dabilenak nahita edo nahi gabean harremanak sortu, landu eta ugaldu egiten baititu”), Karmel (“hasten denak kontu egin dezala belar oso txarrak dituen lur onura gabean baratze bat egiten hasten dela, Jaunak bertan atsegin har dezan”), Argia (“Eta nago, beltzek idatziko dioten bere memorien liburua saltzen hasia dela, best-sellerra izango duen kontakizunari hastapena eman diola errebolberrik gabeko kartutxera agerian. Hizkuntza aldatu gabean noski, horretan du bere balioa”), Erlea (“Nik jakin gabean egin dute, baimenik gabe”), DiarioVasco (“Egun horretan, uste gabean sortutako sute batek kalte handiak eragin zituen baserrian”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gabean : Herria (“Garai batean, zenbaki batek garrantzi haundiagoa hartu zuen, uste gabean, nere bizian”), Berria (“Gure artean da, gurekin egon gabean ere”), Patxi Zubizarreta (“Ongi ulertu zuen, berak nahi gabean, beste auzi-mauzi batean sarrarazi zutela”), Janbattitt Dirassar (“Zuhaurek, eta menturaz zuhaur ohartu gabean, eraikia baituzu presondegi bat”), Aingeru Epaltza (“Arestiko galtza kirastuen ordez, galtzontzilo luze batzuk jantzi nituen, maleta beti hustu gabean arakatu ondoan”), Daniel Landart (“Eta horra non, ohartu gabean, aitaren zigarro bat harturik, ari nintzela tira eta tira, kea biriken zolaraino igorriz!”), Ramuntxo Etxeberri (“Dongek seinalea eman zuenean, nahi gabean neska begiratu zuen eta hor... amets gaiztoetan bezala... Mayola ezagutu zuen.”), Piarres Aintziart (“Bideetan, sasietan ikusten ditudan animaleen izenak ez dazkit, loreak ez dezazket deitu eta honela oroitu naiz gauzek eta izakiek izaterik ez dutela izendatu gabean”)…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikak argitzekoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea gehitu daiteke: nik jakin gabean egin dute modukoren bat.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gabe sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.