Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza foro bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

foro
1 iz. hist. Antzinako Erroman, herritarrak elkartzen ziren plaza, herriko gaiak eztabaidatzeko eta epaiketak egiteko gune zena. Tenplu sakratuak, foroa eta gainerako leku publikoak.
2 iz. Eztabaidagunea. Foroak onartutako manifestuak eragile gehiagoren atxikimendua jasoko duela iragarri dute. Foroan parte hartzera gonbidatu zuten.

Aztergaia: foro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:014 2002-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

foro 15: M. Onaindia ("Gudaloste, Unibertsitate, Eliza, Foro, Akademia eta Prentsako dignatari haundiak, nahiz neurri ezberdinez, alor biotan banatzen ziren"), L. Uruburu ("nire asmoa ez da foro honetan Erreformea goitik behera jorratzea"), Aretxagazeta 1996 ("Udal honek parte hartu dezala horretarako diseinatutako foroetan"), ELAO 1997 ("Esaniko foroan adostutako testuak erabateko debekua ezarri zuen pertsonen aurkako edonolako minentzat eta daitezkeen zirkunstantzia guztietan"), AE Ituna ("foro guztietan ETAren aurkako dekalogo bezala bataiatua izan zen, aldarrikapena"), I. Galarraga ("Hiriarentzako foro berri bat garatu behar zen"), Koalizio-akordioa ("Erakundearteko izaera izango duen foro berri honek gai jakin batek erakunde publiko guztien partehartze aktiboa eskatzen duen kasuetan jardungo du"), Ararteko 1998 ("gosaldu ondoren erabiltzaileek eta koordinatzaileak bilerak egiten dituzte, eta foro modukoak dira"), Egunk 1998-1999 4 (adib.: "Ipar Euskal Herriko gaiak uki ditzakeen eztabaidagune edo foro bat sortu berri da Interneten [...] Euskal Herria hartuko lukeen pays-basque izeneko foro bat", "Laneko Arriskuen Prebentziorako Foroa egin zen herenegun Gasteizen"), P. Urzelai ("Bilera ez da oso luzea izan, eta gehienbat foroaren barne antolaketari buruz jardun dute"), DV 1999 ("Lizarra-Garazi foroko kide den Egizan taldeak deituta"), SM ("bidezkoa ikusten da organo misto bat eratzea Administrazioaren eta gizarte nafarraren artean elkarretaratu, parte hartu eta elkarrizketatzeko foro modura").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

foro : AB38 3, AB50 1, HiztEn (1 Antzinako Erroman, herritarrak elkartzen ziren plaza, hiriko gune komertzial, erlijioso eta judiridikoa zena; 2 hed. arazo edo negozio publikoak tratatzen diren lekua), Euskalterm 6 (hauetan foro-oihal, foro-kontratu, informazio-foro, proposamenak eztabaidatzeko foro); forotxo : Euskalterm 1 (forillo) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

foro : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta adiera argituz onartzekoa

beharrezkotzat dauka lantaldeak, Hist. arlokoa eta gaurko eztabaidaguneak izendatzeko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Lantaldearekin ados, betiere Hist. markarekin jasota. Egia esan, zuzenbidean badira "foro" izeneko eskubide erreal batzuk (zentsuen antzekoak, hain zuzen), baina oso gutxi erabiltzen dira eta ez du ematen aipamen hori egiteko modukoa denik halako hiztegi batean.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): «foro 1 iz. Hist. 2 iz. 'eztabaidagunea'».

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.