Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza etorri bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

etorri1, etor, etortzen
1 da ad. Hitz egiten duena dagoen tokira joan. Ik. jin. Nigana etor zaitezen. Gure etxera etortzeko. Aitarekin dator. Bi emakume etorri zitzaizkion ikustera. Ea zertara etorri zaren. Bazkaltzera etorri zirenak. Urrundik zetorren. Trenez etorri ziren. Goizeko trenean etorri ziren.
2 da ad. Iritsi, heldu. Gaua etorri artean. Etorri da gauzak aldatzeko garaia.
3 da ad. Nonbait jatorria izan. (Dagokion osagarriak -tik atzizkia hartzen duela). Mahatsaren orpotik dator mama gozoa. Latinetik datozen hitzak. Hortik datorrela euskarazko libururik inork irakurri nahi ez izatea.
4 da ad. Landareez mintzatuz, sortu, hazi. Kanela eta azukrea toki beroetan etortzen dira. Garoa egon den tokian berriz ere garoa dator. On omen dute landareek bi bider aldatzea, indartsuago etor daitezen.
5 da ad. Norbaiten iritzi, ohitura edo bizimodua onartu edo haietara egokitu. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Ez nator haren esanetara. Zuen kontu arinetara ni etorri?
6 da/zaio ad. Zerbaitentzat edo norbaitentzat (egokia, desegokia...) izan. (ongi, gaizki eta kidekoekin). Gehiegi luzatuko nintzateke hemen ongi letorkeen guztia esan beharko banu. Bakoitzari ipini zion ondo zetorkion izena. Zuzentzen ibili zenari ere atsedena ondo etorriko zitzaion. Bostehun laurleko... ez litzaizkidake, bada, txarto etorriko! Zuri ere ez litzaizuke gaizki etorriko lanera itzultzea.
7 da ad. Elkar aditu. (Dagokion osagarriak -kin atzizkia hartzen duela). Ik. konpondu 2. Gizon jakintsuekin hitz egiten ez dakit nik; zuekin bai, nekazariok, ondo etortzen naiz. Ez al dira elkarrekin ongi etortzen? Nekez kenduko zaizkie grina horiek, zeren beren izatearekin datozkienak diren.
8 da ad. (Karta jokoetan). Zertatik dator? Ezpatatik dator, ez urretik.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Urrutirean [=urrutitik] bolura dator ura.
etorri2
1 iz. Hitz egiteko edo bertsoak moldatzeko erraztasuna. Etorri handiko bertsolaria. Laburra dut etorria.
2 iz. Ibaiez edo ur-lasterrez mintzatuz, ur kantitatea. Ik. emari 2. Etorri txikiko ur-lasterra.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.