Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza erreka bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

erreka
1 iz. Etorri txikiko ur-lasterra. Ik. ibai. Ubiaga eta Anziain errekak. Arnegiko errekan. Erreka aldeko zuhaitzak. Errekak eta ibaiak. Zuzenean itsasora doan erreka. Erreka garbiak. Goroldio lizuna erreka agorretan. Ez edan errekan, ahal baduk iturrian.
2 iz. Erretena, lubakia. Gatza lurpean dagoen lekuetan, egiten dituzte zuloak eta eramaten dute erreka bat urez betetzeko. Lats agortu baten errekan.
3 iz. Arroa, sakana. Erreka zola.
4 iz. Arrakala, ildoa. Ileko erreka.

Aztergaia: erreka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-05-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: erreka-lanproi: Lampetra planeri; errekatxindor: Cettia cetti.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: erreka jo

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: erreka-txori , errekan , errekara , errekatik atera, erreka-zola, erreka-zulo .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

erreka jo

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E101]: ""erreka jo" bezala, "errekan eman" sartu beharko Hiribarrenen "erreketan eman" hori bada" (1994-11-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]:  erreka(-)zintzur `arroila' (gaztelaniazko `foz'). Baztan eta Malerrekan ezaguna.

 - [E208]:  Erreka-txori: txori honen izena Bizkaialdean ipurtikara (epertikara) da; gehitu.

 - [E116]: Forma "berria" edo lantaldeak aztertu gabea da I202k aipatu duen erreka(-)zintzur, baina egia da aski erabilia dela. Nik sartuko nuke. Bestetik, sinonimorik aipatu gabe eman genuen lehen itzulian buztanikara, eta bere hartan utzi dugu bigarren honetan ("buztanikara iz. Motacilla sp."); E208k gehitu nahi duen ipurtikara, berriz, ipurdikara forman proposatu du lantaldeak beherago, 'buztanikara' definitzaile duela (eta han erabaki beharko dugu forma, ez hemen). Ongi ulertu badut, buztanikara da hiztegi batuko forma nagusia edo markatu gabea, eta gainerakoak, izatekotan, bigarren mailakoak izango dira, eta ez parekoak edo sinonimoak: horregatik, 'buztanikara' definitzaile duela eman beharko genuke hemengoa (geroago ipurdikara proposatu den bezala, alegia), hau da: "erreka(-)txori 'buztanikara'".

 - Erabakia: (2008-04-25) ok baina erreka zintzur horri Naf. marka gehitu; AS: errekan (errekan egon, ezarri, gelditu, izan... gisa erabilia; eta Iparraldean maiz peko errekan moduan); errekara (errekara jausi, joan, ari, egin, eraman... gisa erabilia; eta Iparraldean maiz peko errekara moduan); errekatik atera 'hondamenditik atera'; erreka(-)txori 'buztanikara'; erreka(-)zintzur Naf.; erreka(-)zola; erreka(-)zulo.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.