Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza eraman bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

eraman1, eraman, eramaten
1 du ad. Zerbait edo norbait aldean hartuta joan. Ik. eroan. Fardeltxo bat eskuan eraman. Zauritua besoetan eraman. Bizigaiak eramateko saskia. Sakelan liburu bat zeraman. Lepoan daraman katea. Soineko urratuak zeramatzan. Gauzarik beharrezkoenak soilik eramanaz abiatu zen.
2 du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ik. hartu 7. Geuregan daramagu heriotza. Bizimodu gaiztoa eramatea. Daramaten bide gaiztoa ezagutzen balute. Hargatik Salomon Baketsuaren izena zeraman. Luze daramat solasa.
3 du ad. (Sentipenez edo sentimenez mintzatuz). Bihotzondoko ederra eraman dute batzuen batzuek. Ez du poz makala eraman.
4 du ad. Zerbait aldean hartuta joan, nonbait uzteko, norbaiti emateko; zerbait edo norbait norabait edo norbaitengana helarazi. Ekarri zituen gauza guztiak eraman ditu berriro. Abereak azokara eraman. Norbait epailearen aurrera eraman. Mutu bat eraman zioten, senda zezan. Alkateari eraman dio sega kirtenik gabea. Nire anaiak eramango ditu eskutitzak.
5 du ad. Bideez-eta mintzatuz, halako helmuga izan. Hara daraman bide zuzena. Hondamendira eramango gaituen bidea.
6 du ad. Zerbaitek ondorio bat izan. Arazo hark noraino eramango zituen pentsatu gabe. Baliabide gehiagok ez digute garaipena ziurtatuko, baina gabeziak gerra galtzera eramango gaitu, ziur.
7 du ad. Bortxaz bereizi edo kendu. Uholdeak zubia eraman zuen. Haizeak eraman ditu haren asmo onak. Hau ere aspaldi eraman zigun herioak. Deabruak eraman ditzala. Ene bizia eraman nahiz, ondotik darrait etsaia.
8 du ad. Lapurtu. Etxean neuzkan gazta eta lukainka guztiak eraman dizkit.
9 du ad. Pilotan, erasotzeko adinako indarrik gabe pilota frontiseraino bidali. Goizuetakoak lanak izan zituen zabaletik pilotak eramateko.
10 du ad. Sari, garaipen edo kidekoez mintzatuz, lortu, iritsi. Garaitia eraman. Orduko sariketan lehen saria eraman zuten idazlanak. Kanporaketan bigarren izan zen Azurmendi, eta Nazabalek huts eginez gero, txapela eraman dezake.
11 du ad. Etxe bat, negozio bat edo kideko bat gobernatu. Oso ondo darama bere negozioa. || Kontuak eraman.
12 du ad. Jasan, pairatu. Ik. nozitu; irozo. Zugatik hainbeste neke eraman dituena. Estutasun ederrak eraman eta gero. Nekeak eraman baditu, uzta goria ere bildu du. Bere anaiaren harrokeria ezin eramanik.
13 dio ad. Gainditu, irabazi. (nor osagarririk gabe). Gauza isilak asmatzen niri eramaten didanik inor ez dela. Gutxik eramango dio euskaldunari jaten eta edaten.
14 du ad. Batez ere Ipar. Bizitzaz edo denbora-bitarte batez mintzatuz, igaro, eman. Izarrei begira darama denbora. Gau eta egun zutaz pentsatzen daramat ene bizia.

Esaera zaharrak

Ataunen eta Zegaman egunez ikusi eta gauez eraman. Urak dakarrena urak darama.
eraman2
iz. Eroapena. Ik. egonarri; pazientzia. Eraman handiko emakumea.

Esaera zaharrak

Urak ez daramana, uharrak.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.