Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza eragin bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

eragin1, eragin, eragiten
1 dio ad. Zerbait egitera bultzatu. (nor osagarririk gabe). Aberriaganako maitasunak eragiten dio bere lanean. Gorrotoaren oldarrak eraginda.
2 dio ad. Zerbaitek edo norbaitek beste zerbaitetan edo norbaitengan ondore bat izan. (nor osagarririk gabe). Platonek ere sakonki eragin zion Frai Luisen gogamenari. Gure gizona edan samar edo gaitzak eragina datorrenean, kolpeka hasiko da.
3 dio ad. Mugitu, mugiarazi. (nor osagarririk gabe). (Batez ere atzera-aurrerako edo birakako mugimenduez mintzatuz erabiltzen da). Motorrak eragiten dio ardatzari. Hegoei eraginda. Intsentsu ontziari eragitea. Eragiok, mutil, aurreko danbolin horri. Pedalei apurtxo bat eragitea.
4 dio ad. Mugiarazi. (nor osagarririk gabe; pertsonez eta animaliez mintzatuz). Zenbat eta biziago eragin zaldiari, hainbat gutxiago mugiarazten zuen. Mandoari eraginaz, aurrera abiatu zen. Han nagiei eragiten zaie ezten zorrotzez.
5 du ad. Eginarazi. Eginez eta eraginez. Arropa berriak eragin. Jauregi bat eragin zuen hiri hartan. Festa lotsagarriak eragiten dituena.
6 dio ad. (egin-en bidezko aditz elkarteen aditz arazlea eratzeko erabilia). Negar eragin zidan. Ez dezadan hartan huts egin, ez huts eragin. Jesusi nahi diote kantuz lo eragin. Azpeitiko hiztunari erdaraz Lasarten hitz eragin. Lagunei barre eraginaz. Etsaiari ihes eragin. Guregandik haragiari ezin alde eragin diogu. Erregu eta balakuekin eragin zidan bekatu. Gogait eragin artean. Dantzan eragiteko txistu bat lortu behar zuela.
7 dio ad. -tzera behartu. (Partizipio burutuaren eskuinean, aditz arazleak eratuz). Zerk etorri eragin dizu nigana? Sei bolandera ekarri eragin nizkion. Gehiegizko lanetan sartu eraginez.
8 du ad. Gertarazi, halako ondorioa ekarri. Hotzak dardara eragiten du. Gizon batengan eragin nahi izan zuen ezbehar eta okerragatik. Tabakoak eragindako gaixotasunak. Musika horrek eragin zion bihotz zirrara.

Esaera zaharrak

Beharra, beharrak eragin.
eragin2
iz. Zerbaitek edo norbaitek beste zerbaitetan edo norbaitengan ondore bat eragitea. Sendagai baten eragina. Larramendiren eragina euskal literaturan. Euskarak jasaten duen erdararen eragina. Eragin handiko gizona. Zerbaiten eragin eremua. Nahi hutsa, eragin indarrik gabekoa. || Edari bizien eraginpean egina. Erromatarren eraginpeko lurraldeetan, gerora, Erdi Aroan, feudalismoa agertu zen.
Ohiko lexiak
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.