Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza eman bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

eman1, eman, ematen
1 du ad. Norbait zerbaiten edukitzaile egin; zerbait norbaiten esku ezarri. Bere soineko bat eman zion behartsuari. Lehen saria eman zioten. Ez zioten afaririk eman. Musu bat ematen badio. Emango zidala esan zidan, baina saldu egin zidan. Ematekorik ez du. Zerbait beste zerbaiten truke eman. Ordainetan eman. Erdi prezioan eman.
2 du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ik. aditzera eman. Agintaritza eman zioten. Jainkoari aintza emanaz. Baimena izkribuz eman ziezaiola. Zertarako eman zigun Jainkoak adimena? Askatasuna eman. (Astinaldi, masaileko...) ederrak eman zizkioten. Lanbide horrek ez dio bizitzeko adina ematen. Azkaindarrekin emateko dugu Orreaga pastorala.
3 da/du ad. Jarri. (Modua adieraziz). Haren oinetan ahuspez emanik, hasi zitzaion otoizka. Zurubia eman zuen murruari kontra. Hamaika gai, esaera, ipuin eta gertakari hartu zituen eta euskaraz eman.
4 du ad. (Lurraz, diruaz eta kidekoez mintzatuz). Ik. ekoitzi. Fruitua eman. Gutxi ematen duen lurra. Ezarri zuen diruak ehuneko hamar eman dio.
5 du ad. Denboraz mintzatuz, igaro. Zenbat ordu eman dituzu lan horretan? Hiru egun eman zituen Bordelera heltzeko.
6 du/da ad. Ekin; lotu. (Dagokion osagarriak -i edo -ra atzizkiak hartzen dituela). Hori ikusirik, ihesari eman zion. Ia denek negarrari eman zioten erruki eta gupidaz. Jokoari eta tabernari eman dio. Jende guztia tzarkeriari eman zen. Jainko gezurrezkoetara eman ziren. Eman zaitezte gauza umilak egitera.
7 Zalea, atxikia. (Izenondo gisa, dagokion osagarriak -i edo -ra atzizkiak hartzen dituela). Ardoari emana. Irakurtzeari oso emana da. Emakumeetara oso emana. Armetara emanagoak letretara baino.
8 du ad. Irudi izan. Horrela jantzita gizona ematen duzu. Den baino azkarragoa ematen du. Tontoa ematen du. Erortzera zihoala ematen zuen. Ezjakin batek gaizki ematen du, gauzak nolanahi esaten. Gizonak ez du ondo ematen, mozkortuz gero. Beste soineko batekin gazteago emango luke. Margotzen dutenean, berria emango du.
9 du/dio ad. Zerbait (ondo edo gaizki) egokitu, joan, norbaiti edo zerbaiti; norbaitek edo zerbaitek egoera jakin bati (ongi edo gaizki) doakion itxura edo irudia izan. (nor osagarririk gabe). Gona beltzak oso gaizki ematen din blusa horrekin. Pisua galtzeak ez zion ongi ematen. Oso ondo emango zenuke kamera aurrean. Gizona ohartu zen zerbaitek ez zuela ongi ematen mutilaren kontakizunean.
10 du ad. Soinekoez, sokez eta kidekoez mintzatuz, nasaitu, luzatu. (nor osagarririk gabe). Ik. amore eman 2. Oinetakoek, erabiltzeaz, eman egiten dute.
11 du ad. Itzuli. Latinetik euskarara eman.
12 du ad. Adierazten dena uste izan, iritzi. (Dagokion izen sintagmak -tzat atzizkia hartzen duela). Hau guztia gezurtzat ematen dut.
13 du ad. Eraikinez eta kidekoez mintzatuz, norabait begira egon. Etxeak mendialdera ematen du.
14 (eman dezagun, demagun esapideetan, perpaus osagarri bat ondoren duela, argudio edo gogoeta baten abiapuntu gisa). Eman dezagun horrela dela. Demagun atezaina dela erailea. Demagun bi esfera diametro berekoak ditugula.
[Oharra: Euskaltzaindiak, neska-mutikoen artean ematen diren liskarrak esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, neska-mutikoen artean gertatzen diren liskarrak eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du].
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Berandutzen zaionari ematen agindua, dago aginduaz damutua eta garbaitua. Dakienak hartzen, dakike ematen. Egiok egileari eta emaiok emaileari. Emaiozu arloteari egositik, eskatuko dizu errekitik. Emak burutik [=mukuru], dukek arrada. Ematea handizuren, hartzea mingarri. Ez zaio eman oin orori oski gorri. Fereka ezak astoa, emanen dik uztar. Zelarik nahi ez duenari eman bekio basta.
eman2
1 iz. Kopuru handia; euriaz eta kidekoez mintzatuz, erauntsia. (-en atzizkiaren eskuinean). Hau da euriaren emana! Euriaren etengabeko emana. Hauxe da sagarraren emana!
2 iz. Jendeaz mintzatuz, kopuru handian etortzea. (-en atzizkiaren eskuinean). Jendearen etorria eta emana mende honetakoak ditugu, Errenteria hazten eta zabaltzen hasi zitzaigunez gerozkoak.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.