Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza egoki bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

egoki1
1 adj. Helburuari dagokiona, aukeran datorrena, nahi edo behar denaren araberakoa. Ik. erako; gisako 1; erazko; eratsu. Gizaseme egokia benetan. Neurri egokiak hartuz. Lan horretarako egokia zara. Umeentzat egokiak diren liburuak. Egun egokia heldu zenean. Hori lortzeko biderik egokiena. Egoki eta bidezko da. Apaiz batek gezurra esatea ez da egoki.
2 adb. Helburuari dagokiola, nahi edo behar denaren arabera. Ik. egokiro; eraz. Egoki egin du dantzan. Txit egoki adierazia. Ondo egoki datorkion jantzia. Egoki dagokio. Esatekoak bizi, zorrotz, egoki eta dotore esaten bazekiela.

Aztergaia: egoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

izond. eta adlag. kategoriak emanez (izen-banaketakoak zahar-baztertuak dira; eta aditz-izenkia, berriz, ez da hiztegi-kontua).

egoki2
1 Esaldi hanpatuetan, egon partizipio burutuaren ordez erabil daitekeen forma, partizipio burutuak balio puntukaria duenean. Ezkondu nahi, baina mutxurdin egoki. Jakina, kimika atzeratuxea egoki artean, eta ezin atera bere gaiak gaurkoek bezain garbi eta aratz.
2 Ipar. (Aditz laguntzailea hartzen duela, adizki trinkoen pareko balio puntukariarekin). Aita santua Erroman egoki da: aita santua Erroman dago.
3 adb. Egonean, egonik. Jauregiko atean, Ellanderen beha egoki, hantxe ziren errege jauna bera eta haren alaba. Batek igandeetako meza erdietan ez entzunez, besteak Pazkorik ez egiten, edo han doi-doia baitezpadako hein hartan egoki.

Aztergaia: egoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau63
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-02-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

izond. eta adlag. kategoriak emanez (izen-banaketakoak zahar-baztertuak dira; eta aditz-izenkia, berriz, ez da hiztegi-kontua).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.