Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza egin bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

egin1, egin, egiten
1 du ad. Zerbait sortu, ez izatetik izatera iraganarazi. Etxe bat egin. Txoriak habia egin. Jainkoak bere irudira egin zuen gizona. Zeru-lurrak egin zituen. Neuk egin nuen mundua, neuk desegingo dut. Aberatsak bezala, pobreak ere Jainkoak eginak dira. Eskuz egina. Ezdeusetik egin. Lege bat egin. Egin zituen mirariengatik. Olerkiak egiten. Egina dinat horrezaz liburu bat. Umea egin. Euskal sintaxi osoa, edo ia osoa, egiteke daukagu.
2 du ad. Gauzatu; prestatu. Lan ederra egin duzu. Martiri guztiak aipatzea ezin eginezko lana litzateke. Baionan egin zen biltzarraren erabakiak. Tratua egin. Zauri bat egin zion. Bidea egin. Zer ere baitagizue, gogotik egizue.
3 du ad. Janariez mintzatuz, (gutxi, asko...) erre, egosi edo frijitu. (Batez ere gutxi, ondo eta kideko adberbioekin). Haragia gutxi egiten denean, odola eta bestelako zukuak isurtzen ditu, eta jende askori ez zaio gustatzen. Gehienetan, nahikoa da elikagaiak ondo egitea, izan ditzaketen patogenoak suntsitzeko.
4 du ad. Otorduez mintzatuz, otordu horretarako prestaturikoa jan. Presaka prestatutako bazkaria egin ondoren, erosketak egitera atera ginen. Baraua da jatordu bat baino ez egitea, eta jatordu hori egin behar da bazkaria egiten den orduan. Ekar ezazu ostatutik laurden bat ardo, opil bat eta lukainka bat, hamarretakoa egin dezagun. Eta gero, afaria egin dute Bonnet plazako ostatuan.
5 du ad. Adinaz mintzatuz, bete. Hogei urte egin ditu.
6 du ad. Denboraz mintzatuz, igaro. Egun gutxi egin ditu gurekin. Bi urte egin ditut erietxean.
7 da ad. Bilakatu, bihurtu. Zergatik Jainkoaren semea egin da gizon? Haren arerio egin naiz. Ur hura, Jesusen esanera, ardo egin zen. || Ipar. (zer egin zen halako? eta kideko galderetan, 'zer gertatu zen halakorekin', 'zer egoeratan da halako?' adierarekin). Zer egin dira urre eta perleria haiek? Usaiako konplimenduen ondotik, galdegin genuen zer egin zen Bordes jaun apeza.
8 du ad. (Eguraldiari buruzko zenbait gertakari adierazteko, singularreko hirugarren pertsonan). Hotz, bero egin. Gaur arratsaldean bero egin du. Hotzik egiten ez duen egunetan. Euria egin zuen. Elurra egin izan balu bezala.
9 du ad. Jokatu. (Dagokion osagarriak -n atzizkia hartzen duela). Musean egin. Pilotan egin dugu. Futbolean egingo diagu bihar.
10 du ad. Apustu egin. Burua egingo nuke ez direla garaiz helduko. Baietz egingo nuke. Ezetz egiten diat. Hutsik nabarmenenak ere, egingo nuke, ez dituzte behar den lekuan bilatzen.
11 du ad. Hizkuntzez mintzatuz, hitz egin. Ingelesez egiten entzun zionean.
12 du ad. (Pluraleko 1. pertsonan, aginteran (egin dezagun), perpaus osagarri bat ondoren duela, argudio edo gogoeta baten abiapuntu gisa). Ik. eman1 16. Egin dezagun hil dutela mutil prestu bat. Egin dezagun nire kontra esan dituzun gauzak egiak direla.
13 du ad. (-ena egin esapidean, 'aipatzen denaren itxura egin' adierarekin). Zoroarena egin. Gaztearena egiten duten zaharrak. Ez ikusiarena egin nuen. Antzerki horretan zaldun maiteminduarena egin zuen. Uretan etzan eta hilarena egin zuen gero, gora begira, zeru hondargabe garbiari begira.
14 du ad. Tokiren baterantz edo batetik jo. Ezkerrera egin du. Nora eginen dut, Jauna, ez bada zugana? Etxe alderantz egin zuen. Egizu hemendik.
15 zaio ad. Iruditu. (Osagarritzat izenondo bat hartzen duela). Astun egiten zaizu eskari hau? Ezaguna egiten zitzaion aurpegi hura.
16 du ad. Erein; landatu. Artoa egiten duenak artoa jaten du. Egun batean egin ditugu gari guztiak. Babarruna, ilarra, patata eta beste gauza asko egin eta biltzen dira Gipuzkoako lurretan.
17 da ad. Egoera berrira ohitu. Txomin ez zen leku hartara egiten. Lanera azkenean egin zara. Oso egina zegoen mendi oihartzun guztietara. Eginda gaude etxe berrira.
18 Heg. (Ezkerrean ezartzen den aditzaren indargarri gisa, edo hura esaldiaren galdegaia dela adierazteko; delako aditza partizipio burutuan ezartzen da, eta aspektuaren marka egin-ek hartzen du). Gure iritzien desberdintasuna gutxitu egin du denborak. Lehena berriz entzuteak luzaroan aspertu egiten du. Nahigabetzen nauenak, ordea, poztu egiten nau biziro beste alde batetik. Beste guztiak itsutu egin al ditu Jainkoak? —Zer esan du? —Etorri egingo dela esan du.
19 Pertsonez mintzatuz, heldua. (Partizipio burutua izenondo gisa). Etxeguren gizon egina da. Gizonezkoak, umeak eta andre eginak.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Adiskideaz egik urreaz bezala, ikertu gabe har ez dezaala. Alfer egon eta alferlana egin, biak berdin. Apaiza eta odolkia, egiten diren bezalakoak izaten dira. Dagigun ongi, eta ez dezagula beha nori. Egiok egileari eta emaiok emaileari. Egurra dagienak leku gaitzean, ekarri beharko du soinean. Ez dagiala zimiko, nahi ez baduk zarramiko. Ez egik gaitzik eta ez euk beldurrik. Ez egin bakarrean eder ez denik kalean. Habia egin deneko, txoria hil. Otarre egiten duenak saskia egin dezake. Ura joanda presa egin. Zalduna, egik semea duke, ez hazaguke.
egin2
1 iz. Egitea, egintza. Apostoluen Eginak. Zure eginak dira zure epaile. Ez dut bekaturik ikusten nire eginetan, ezta biraorik ere nire esanetan. Bakoitzari bere eginen arabera. Niri sinetsi nahi ez badidazue, nire eginei sinets iezaiezue. Gure eginek erakutsiko dute gure hitzek baino garbiroago. Eginak egin, eta hor konpon.
2 (Adizlagun batekin). Hona ene gaizki eginen ordaina! Ongi eginen saria, sarritan da mingarria.

Esaera zaharrak

Atsegina bikun da, denean laster egina. Eginak ez du eginkizunik. Nekez denean egina, atsekabetzen da atsegina.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.