Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza damuz bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

damuz
1 adb. Atsekabez; damuturik. Ahula izan nintzen orduan, eta damuz bizi naiz orain. Eskua eman diote elkarri txirrindulariek, damuz, lotsaz, esker onez. || Damu minez eta bihotzeko negarrez. Damuaren damuz ez du ezeren atseginik hartzen. Huts horren damuz gelditzen gara. Sartu zinelako damuaz aterako zara.
2 adb. Gogoz kontra. Damuz eta ezinbestean, ez borondate onez. Egiten dituzte jaunaren esanak damuz bezala.
3 Norbaiten nahia edo zerbaiten eragozpena aintzat hartu gabe edo are horien aurka ere. (-en atzizkiaren eskuinean). Horren guztiaren damuz ere (...). Barka, irakurle, horrelako nahasi-mahasietan nire damuz sartzen banaiz.
Loturak

Aztergaia: damuz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2018-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: DAMUZ (Lar, Añ, Dv, H). a) (Precedido de gen.). A pesar (de). Cf. Dv: "Ez du deus eginen bertzeren damuz, il ne fera rien de peur d'affecter les autres". "Nere damuz, à mon dam" H. Bere galgarri eta oitura galduen damuz ere Maria txit santari debozio uxi bat ziolako. Arr May 52. Bada guzi orren damuz ere [...]. Ib. 65. Katua an egoan kutxa-barruan ernai beti. Ez nire damuz. Eneban bear bazi andirik yateko, baiño alan bere pozten nintzan saguteitik atarariko azalakaz. Or Tormes 53. Parkatu, irakurle, orrelako naasi-maasietan nere damuz sartzen banaiz. Vill Jaink 92. b) (V-ger ap. A; H). "Damuz ta ezin bestez, ez borondate onez (Mg), à regret, et par nécessité, non de bon gré" H. "Sin ganas" A. Esklaboak geienez egiten dituzte Jaunaren esanak ezin bestez, damuz bezela. Mg CC 39 (CO 50 damuz legez). Berdinduxe giñalarik, eta naikoa yardunik, etxerako asmoa, damuz baderik, artu genizun ta antxe azkendu zan gure eguna. Ldi IL 50. c) "(V, G), por desgracia" A. v. damurik.

adib: bular 2 iz. Bularraren aurreko aldea. Ik. papar. Bekokitik bularrera. Hirugarrena bularrean. Beso biak bular azpian gurutzatuta. Bularraren kontra estutu. Bular gainean eskua jarrita. Damuz bularra joaz. Gibel ekaitzari, bular aldi onari (esr. zah.). || damu 1 iz. Hobenak errudunarengan edo ezbeharrak pairatzen dituenarengan eragiten duen atsekabea. Ik. damutasun; garbai. Bihotzeko damua. Bekatuen damua bi eratakoa izan daiteke: maite damua eta beldur damua. Damuz beterik bere hutsegiteaz. Damu gabeko aitortzak. Sartu zinelako damuaz aterako zara. Damuz eta ezinbestean, ez borondate onez. Jainkoa iraindu duelako damuz beterik. Damuaren damuz ez du ezeren atseginik hartzen. Damu minez eta bihotzeko negarrez. Huts horren damuz gelditzen gara. Bihotz damua agertu. Damu negarra. Damurik eza. || ito, ito, itotzen 1 da/du ad. Arnasa hartu ezinik hil; arnasa hartzea eragotzirik erail. Uretan ito. Ez zekien igerian eta ito egin zen. Zintzurra tinkatuz ito. Lepoa estututa ito zuen. Haragi puska bat eztarrian trabatuta ito zen. Urkatuak itota hiltzen dira. Itotzeko zorian. Itoko ahal haiz! || Gizon gaixoak ito behar zuen negarrez bere bekatuen damuz. Barrez ito beharrean. Egarriz ito beharrez. Presaka eta muturka, ito beharrez (Ik. itobehar). || nahasi-mahasi iz. Nahaspila, nahas-mahasa. Barka, irakurle, horrelako nahasi-mahasietan nire damuz sartzen banaiz.

damuz 7: Berria 4 (“horren damuz itzuli nintzen etxera”), Jakin (“orain damuz garbitzeko”), Argia 2 (“Ziriak ziri, maite nautenen damuz, galdu nahi ez dudan denbora”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

damuz 43: Berria (“Horrek neska gaztea gero damuz beteko duen erabaki bat hartzera bultza dezake, edota abortuak egiteko zentro ez-ofizial batera», ohartarazi dute epaileek”), Asisko Frantzizko 12 (“Zerbitzari leial eta zentzuduna da, huts egiten duen bakoitzean, bere burua luzaro gabe zigortzen duena, barrutik damuz eta kanpotik aitortzaz eta ordaina betez”), Jon Muñoz 5 (“Nire ohea, hain zuzen behar-beharrezkoa zitzaidana, iruditzen zitzaidan, orduan, bertze nehorena baino desiragarriagoa, eta damuz baizik ez nintzen handik aldaratua”), Elizen arteko Biblia (“Nire ohea, hain zuzen behar-beharrezkoa zitzaidana, iruditzen zitzaidan, orduan, bertze nehorena baino desiragarriagoa, eta damuz baizik ez nintzen handik aldaratua”), Aingeru Epaltza 2 (“Ez, nik ez diat emakumerik marrazten - neure damuz, ez nuen eragotzi ahal izan haserre aire bat”), Karlos Linazasoro (2HP, krok, bala bakar bat bala zuhur bat, eta belaunak tolestu zituen, aurrerantz bota zuen gorputz-enborra, besoak luzatu zituen izartegirantz, euri basatirantz, ez erruki edo barkamen eske, damuz baizik, oker jokatu izanaren damuz”), Xabier Montoia, Josu Zabaleta, Itxaro Borda, Koldo Izagirre, Antton Olano, Iñaki Mendiguren, Joxerra Garzia, Itziar Otegi, Aitor Arana, Xabier Olarra, Anton Garikano, Patziku Perurena, Anjel Lertxundi 2, Juan Garzia, Txiliku, Jose Angel Irigaray, Matias Mugica, Joxe Azurmendi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa damu sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.