Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza cancer bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

cancer
1 iz. astron. Zodiakoko konstelazioa. (C larriz). Ik. karramarro 4. Cancer konstelazioak ez du izar distiratsurik.
2 iz. astron., astrol. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako laugarrena, eguzkia Cancer konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (ekainaren 21etik uztailaren 22 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. karramarro 5.
3 iz. astrol. Aldi horretan jaiotako pertsona. Cancer: une egokia izango da zintzilik geratu diren zenbait gauza eta egoera konpontzeko.

Aztergaia: cancer

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-11-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-08-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan kantzer (Lç Cal: "Iguzkia Kanzerean"); karramarro 2. adierakoa (Ur PoBasc: "Karramarruaen bidetik / leoi bat dator atzetik: / zeñaen illian / izerdipian / batuten dira garijak / eta abustu madarijak"); karramarroaga ("Neol. creado por Arana Goiri en 1896 de karramarro ‘cangrejo’ y –aga"; “Karramarroagan ilbetia”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Cancer: Baietz/2 (“Cancer Ekainaren 22-tik Uztailaren 22-ra. Konfidantzarik gabe zaude ikasgelan”), Habe 1988 (“Cancer / Ekainaren 22tik Uztailaren 22ra.”), U. Agirre (“Cancer / ekainak 21 - uztailak 21“), M.E. Ituarte (“Libra eta Cancer-ek eklipsea sortu zuten unea”), Egunk 1996 (“Cancer / ekainak 21 - uztailak 20”); ez dugu aurkitu kantzer, karramarro formakorik.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Cancer: HiztEn, HiruMila, LurE; Karramarro, Kantzer: Zehazki.

Sektore jakin bateko informazioa

Berria 2005-08-25: Aries / Taurus / Gemini / Cancer / Leo / Virgo / Libra / Scorpius / Sagitarius / Capricornus / Aquarius / Piscis.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Cancer EPG: Berria (“Cancer konstelazioan dago”, “Cancer konstelazioan izar multzo ugari dago”). // ZTC: Eduardo Artamendi (adib.: “Geministik Cancerrera”, “Cancerrik behera jaisten hasten denean”, “Cancerren zeinuan solstizioaren orduak eratuz”, “Cancer zeinuaren irudia izango dugu”), Iñaki Iñurrieta (“Jupiter planeta Cancer zeinuan”), Jesus Arregi Bengoa (“Eguzkia Cancer-en sartzen da”), Alfontso Martinez Lizarduikoa (“1969. urtean Cancer [karramarro] nebulosan antzematen oso zaila zen 16. magnitudeko izar bat teleskopio bitartez detektatu zen”); Kantzer EPG: Berria (“Kantzerren konstelazioan”). // ZTC: Ana Galarraga (“Kantzer tropikotik gora”); karramarro: ZTC (Alfontso Martinez Lizarduikoa 2: “Are gehiago, 1969. urtean Cancer [karramarro] nebulosan antzematen oso zaila zen 16. magnitudeko izar bat teleskopio bitartez detektatu zen”) // Ez dugu aurkitu ap. EPG zodiakoko zeinua adierako karramarro formarik.

Erdaretako formak

es (RAE): Cáncer; fr (Larousse): Cancer; en (Collins): Cancer; de (Langenscheidts): Krebs.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Onartzekoa da Cancer forma horoskopokoa aipatzeko (ez dago latinezkoa zertan egokitu, besteak egokitzen ez direnez); karramarro ere egokia izan liteke konstelazioa edo zodiakoko zeinua izendatzeko, nahiz gutxitan erabili izan den.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zodiakoari dagozkionak batera berrikustekoak dira.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

c/k.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: cancer iz. Sin. karramarro

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.