Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza buru bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

buru
1 iz. Gizakiaren edo animalien gorputzaren goiko edo aurreko zatia, ahoa eta zentzumenak kokaturik daudena; bereziki, zati horren goiko eta atzeko aldea, aurpegia ez beste guztia. Zezen burua. Burua estaltzeko. Adarrak, zenbait gizasemeren buru-kopetak zinetan eta benetan apaintzen dituzten edergarri horiek. Burua (apustu) egingo nuke berandu heltzen dela. Buru gaina. Burt Lancaster buru-urdinak. Gizon buru-luzea. Gizon iletsu buru-beltza. Pentsatze hutsak buruko ile guztiak lazten zizkidan. Haizeak buruko kapela eraman zion.
2 iz. Burua adimenaren eta oroimenaren iturburutzat hartua. Bihotz euskaldunaren eta buru erdaldunaren arteko borroka amaigabea. Haizea buruan eta ibili munduan. Buru gogorra duen gizona (Ik. burugogor). Gaizki egin dudala ezagutzeko adina buru badut. Norbaitek buru argia izan. Urrestarazu jaunaren adorea, kemena, buru jantzia eta bihotz kartsua. Buruak huts egiten ez badit. Filologoarentzat zail eta buru-nekagarri izan ohi diren hitzak. Buru-berotzaileak.
3 iz. Gauzaki baten mutur zabala edo biribila. (punta-ren aurrez aurre). Ik. buru orratz. Iltze, torloju baten burua. Orratz buru-zuria.
4 iz. Hainbat gauzaren muturra. Mahaiaren buruan zeudenak (Ik. mahaiburu). Titiaren burua (Ik. titiburu). Zoazte bide buruetara. Haritzaren buru orritsuan.
5 iz. Zerbait bukatzen den gunea. Errotik bururaino ezagutu. Buru batetik bestera, dena da ongi aukeratua eta egoki euskaraz emana. Etxe bat gaitza, ordoki baten buru-buruan. Urtearen bururaino.
6 iz. Buruzagia. Elizaren burua. Leinu santu haren buru egin zuen. Provenzano 1933an jaio zen Sizilian, eta mafiako buru nagusietako bat izan da.
7 iz. Buruxka. Ik. galburu; artaburu. Bihiak ereiten eta buru beteak biltzen.
8 iz. Hainbat landareren hosto zabalek osatzen duten bilduma biribil antzekoa. Ik. azaburu.
9 iz. Zerbait hasten den gunea. Ik. izenburu. Hitz buruan maiz aurkitzen da b-, d-, g-/p-, t-, k- aldaera.
10 iz. Kapitulua. Liburuaren laugarren burua. Legearen lehen burua, zazpigarren atala.
11 iz. Aziendaz edo jendeaz mintzatuz, banakoa. Bi mila, bi mila eta bostehun buru izaten ditu artalde bakoitzak.
12 iz. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean, aditzaren era bihurkaria gauzatzeko erabilia). Jonek bere burua hil du. Bere burua bota du zubitik behera. Erantzi soinekoa eta han bota nuen neure burua uretara. Zeuen buruak salduz. Bere burua eta Barthes aipatzen ditu liburu horretan. Geure buruen kaltean egin dugu hori. Zeure burua zeure eskuko zenuenean. Zeure burua erakusteagatik egin ohi duzun hainbat gauza.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Burua gurinez duenari ez dagokio izatea labekari. Buru bezainbat aburu. Bururik ez duenak txapelik behar ez. Bururik ez eta txapela nahi. Urrun doana aldatzen da lekuz, baina ez buruz.

Aztergaia: buru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

errepublika buru, errepublika lehendakari; geltoki-buru; pinaburu; polo, lurburu; tuberkulo, buru

Jatorrizko forma

proportzio baten erdikariak eta buruak; zirkulu nagusi baten buruak; zuzenki (baten) buruak, segmentu (baten) buruak; zuzenki baten abiaburu eta helburu, segmentu baten abiaburu eta helburu

Jatorrizko forma

bankuburu

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: -en buruan: bost urteren buruan, -i buruz, -i buruzko, burua berotu, (bere,...) burua bota, burua galdu, buruak eman, burua makurtu, buruan eduki, burua nekatu, buruan hartu, buruan izan, buruan pasa(tu), buruaren jabe, (bere,...) buruaz beste egin, buru-belarri, buru egin, buru eman, buru-has, buru(-)hausgarri, buru(-)hezur h. burezur, buru hutsik, buruko, buruko min, buru(-)lan, buru(-)langile, buru(-)orratz, bururen buru, burutan atera, burutik beherako iz., burutik burura, burutik egin, burutik egon, burutik nahasi, buruz ari izan, buruz behera, buruz buru, buruz esan, buruz gain, buruz gora, buruz ikasi.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: burua agertu / erakutsi , burua altxatu / jaso , burua apaldu / beheratu , burua arindu , burua bat egin , burua gora , burua hautsi / urratu , burua joan , burua nahasi , buruan erabili , buruan jarri / ipini , buruan sartu , (neure , zeure, ...) buruarekin egin / egon / esan , buruari eman , buru atxiki , buru-babes(ki) , buru-bihotz , buru-buztan , buru-buztanka , buru-estalki , buru-jantzi , buru-kasko , buru-kolpe , buru-oskol , burura ekarri , burura eman , burura etorri , burura igo , bururako , buru(ta)tik , burutik aldaratu , burutik behera , burutik buru , burutik izan , burutik jauzi , burutik jo , burutik joan , burutik kendu , burutik oine(ta)ra(ino) , buruz aurrera , buruz beheiti , buruz buru egin , buruz buruka , buruz buruko , buruz jakin .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

-ren buruan ("bost urteren buruan"), burua berotu, (bere,...) burua bota, burua galdu, buruak eman, burua makurtu, buruan eduki, burua nekatu, buruan hartu, buruan izan, buruan pasa(tu), buruaren jabe, (bere,...) buruaz beste egin, buru-belarri, buru egin, buru eman, buru hutsik, buruko, buruko min, bururen buru, burutan atera, burutik beherako, burutik burura, burutik egin, burutik egon, burutik nahasi, buruz behera, buruz buru, buruz gain, buruz gora

Idazkera hedatuena da

buru- + izond. osaerazkoen lexikalizazio-maila erabakitzeko irizpidetzat aipatu dira: a) laburrak izanik, lotuta emateko arazorik ez dutenak; b) batez ere, -tasun/-keria atzizkiak hartzen dituztenak. Ondokook (nahiz ez hauek bakarrik) emango lirateke lexikalizatutzat: buruargi, buruarin, burubero, burugogor, buruhandi, buruharro

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'AS gisa gehitzeko eskatuz: burua agertu / erakutsi (neure, bere... izenordainekin nahiz gabe erabilia), burua altxatu / jaso, burua apaldu / beheratu, burua arindu, burua bat egin Bizk. 'norbera inorekin alderatu', burua gora adlag.: burua gora itzuli zen bere herrira, burua hautsi / urratu, burua joan, burua nahasi, buruan erabili, buruan jarri / ipini, buruan sartu, (neure, zeure,...) buruarekin egin / egon / esan g.er. (neure, bere... izenordainekin erabiliak): Neure buruarekin egin dut, zuregana behar nuela etorri, buruari eman Ipar.: emaiozu buruari eguzkia argizko itsaso bat dela, buru atxiki 'buru egin, aurre egin', buru-babes(ki), buru-bihotz, buru-buztan g.er. 1 'zentzua': kantu horietako hitzek ez dute buru-buztanik. 2 'gorabehera guztiak', buru-buztanka adlag. 'atzekoz aurrera, alderantziz', buru-estalki, buru-jantzi izond. 'ikasia', buru-kasko 'burezurra', buru-kolpe iz. 'burukada; burutazioa', buru-oskol g.er. 'buru-estalkia, kaskoa', burura ekarri, burura eman Ipar. 'bururatu, burura ekarri', burura etorri, burura igo, bururako: ez da hori zure bururako egiten den gauza, buru(ta)tik: heure burutatik (edo burutik) hoa, ala aginduta?, burutik aldaratu da ad. 'burutik egin', burutik behera: burutik behera jantzi behar den soinekoa; burutik behera(ino) bustia agertu zen, burutik buru 'bururen buru', burutik izan du ad. Ipar.: badu burutik; baduka burutik?, burutik jauzi da ad. 'burutik egin', burutik jo [ia beti burutik jota (egon) esapidean erabiltzen da], burutik joan da ad. 1 'burutik egin'. 2 'ahantzi', burutik kendu: burutik ezin kendu dut haren agur tristea; burutik ez zitzaion kentzen herriko norbaiten jukutria zela, burutik oine(ta)ra(ino), buruz aurrera g.er.: buruz aurrera erori da, buruz beheiti Ipar. 'buruz behera', buruz buru egin 'topo egin; talka egin', buruz buruka adlag. 'aurrez aurre', buruz buruko, buruz jakin. Oharra: AS hauetan maiz gertatzen da, pareko eraikuntzak egotea (adib., "burua agertu" eta "burua erakutsi"); "burua agertu / erakutsi" formatuan eskain daitezke honelakoak, labur-zurrean, nahiz bila dabilenarentzat emendiozko zailtasun bat dakarren jokabide horrek (ez dugu, ordea, beti berdin jokatzen)". Proposamena: buru-nahaste barneratzea, gaztelaniazko "trastorno mental" horren pareko, argi baitago burua/burutik nahasita egotea euskaraz guztiz hedatuta dagoela. Hitza maiz-sarri erabiltzen da, bai zigor-zuzenbidearen arloan, bai eta psikologiaren arloan ere (ikus, ildo horretatik, Zigor Kodearen 60. artikulua: "Epai irmoa eman eta gero, zigortuari buru-nahaste iraunkor eta larria atzematen zaionean, eta, horren ondorioz, zigorraren esanahia ulertu ezin duenean...")'.

 - [I202]: 'burutik izan du ad. Ipar.: badu burutik; baduka burutik? buruz beheiti Ipar. 'buruz behera'; Naf. gehitu bi azpisarreretan'.

 - [E116]: 'hemen bi proposamen egiten dira. Bat, buru-nahaste sartzea, eta bi, Naf gehitzea burutik izan sarrerari. Ni biekin bat nator: buru-nahaste egungo prosan erabiltzen da, gehiegi ez bada ere. Baina badira adibideak. Eta bestea Nafarroan erabiltzen da. Beraz, biak sartzearen alde naiz'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-10-21): 'OK'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.