Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bitxi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bitxi
1 iz. Apaingarri bikaina eta balio handikoa, bereziki gorputzean edo jantzietan eramaten dena. Ik. harribitxi. Urrezko bitxia. Zaldi harroa, bitxiz eta zilarrez apaindua. Euskara ez da kanpotarrei erakusteko gorde behar dugun bitxia edo jostailua.
2 adj. Ohikoa ez dena, ohiko gauzetatik at dagoena. Joskera bitxia. Gertakari bitxia. Bitxi iruditu zitzaion eske ibiltze hori mutikoari. Dirdira hits bitxi batekin.
3 adj. Bururik ez hankarik ez duena; irrigarria. Teoria bitxia. Ateraldi bitxia. Eske zebilenean, ate guztietan irri egin behar zioten bere bilo nahasiaz, bere bizar luzeaz, bere soineko bitxiaz. Hizketa bitxiko gizona.

Aztergaia: bitxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-01-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

harri bitxiak, harri preziatu

Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. 2 izond. / AS: bitxi(-)denda.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua da hobestekoa

forma hori berretsi da, bai iz. eta bai izond. bezala

Forma arautuaren azalpenaz oharra

hemen (ere) aipatzekoa izan liteke imitaziozko bitxi (cf. oharra s.u. bisuteria).

Informazio osagarria
Zerrendako forma hobetsiari dago(z)kion bigarren mailako forma(k)

pitxi ere onartzea proposatzen da, haur-hizkeran eta 'balio gutxiko bitxi' adieran

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1. iz.; 2. izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E115]: "Pitxi eta bitxi ezta berdin. P. Lafitte aski borrokatu da nahaskeria horren aurka, lehena 'joya' eta bigarren 'extra-o' baita. Zehaztatunaren izenean, bereizketa egin dezagun" (1993-02)

 - [E204]: bi adiera nausi bederen" (1993-02-20)

 - [K204]: bigarren errannahi bat badu iparraldean: drôle, original, bizarre eta hirugarren bat atzizki bezela: aitabitxi, semebitxi..." (1995-03-03)

 - [A106]: Argi dago, bi adiera dituena, baina ez dut uste bi forma onartubeharko litzaizkiokeenik" (1994-07-21)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'XK-k markatu du oharra egiteko, baina gero ez du oharrik bidali. Hala ere, nik ez dut hemendik kendu sarrera hau eta onartuen artean sartu, zalantza moduko bat utzi baitu lantaldeak. Egokiena litzateke arautuak diren bitxi eta bitxi(-)denda horiekin beste AS bat sartzea imitaziozko bitxi sartuz: bitxi, bitxi(-)denda, imitaziozko bitxi. Hau onartzen bada, gero, imitazio barnean ere sartu behar da AS hau'.

 - Erabakia: Erabakia (2005-06-24): 'ez aipatu, eta kendu oharrik gabeko zerrendatik 'bisuteria* e. imitaziozko bitxi'

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.