Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza biko bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

biko
1 iz. Bik osatutako gauza. Ik. bikote; pare. Bikotan banatua. Behin, gogoan daukat Leitzan hirurogei biko ginela sokadantzan.
2 adj./iz. Joko kartez mintzatuz, sail bereko bi irudi dituena. Biko urrea eta biko ezpata bota zituen. Biko hirusta. Azkenean berak errege bat bota zuen, eta nik bikoa.
3 adj./iz. Txanponez mintzatuz, bi unitateren balioa duena. Biko txanponarekin ordaindu. Zentimo bateko edo biko txanponak eguneroko erosketetan erabiltzeko txikiegiak dira. Bikoa bota.
4 iz. Sokasaltoan, sokak bi bira egiten dituela egiten den jauzia. Ik. binako. —Mugi zaitez, korri, salto... —Bikoak egiten hastea nahi al du berorrek?
5 iz. mat. 2 zenbakia. Bikoaren ezkerretara jarri behar da zeroa.

Aztergaia: biko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau56
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-12-30 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bi: "Bia, le deux" Ith 41. "Bia (V, G), el dos (en el juego de naipes)" A. v. biko (3); biko 3. (gral.; Hb ap. Lh, H). Ref.: A; Etxba Eib; Gte Erd 191s. (El) dos. "Chiffre deux" Lh. "Le deux, au jeu de cartes" H. "Biko bastoia (G-azp) [..], biko ezpata (V-gip, G-azp, ANgip-5vill) [...], biko urrea (AN-5vill, BN-arb)" Gte Erd 191s. Ox (“Biko, biko, biko berriz, horra sei”), Barb Leg ("Hiru, bi, bortzeko!...". Eta, hitz horiek entzutearekin, lur guzia aztaparrez harrotzen duela, hiru urhats egiten du marroak gibelerat. "Bortz, hiru, biko!...". "Cinq, trois, deux!").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

biko: SGram Historia triste bat (“ALTZ - Bateko... biko... errege... eta... zaaaldunnn! GOÑI - Bost”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

biko: HiztEn-LurE (biko urrea, ezpata).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

HiruMila: biko, (el dos de oro) biko urrea; ElhHizt: biko, (pásame el dos de espadas) emadazu biko ezpata; Zehazki: biko, (el dos de oros) biko urrea.

Bestelakoak

Ik. "2 izlag. / iz. Kartetan, sail bakoitzeko bigarren zenbakia. Biko urrea eta biko ezpata bota zituen. Azkenean berak errege bat bota zuen, eta nik bikoa".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

biko kopa, biko hirusta adibideak eransteko eskatuz.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

kartak: ik. oharra s.u. bateko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): biko iz.: biko kopa, biko hirusta.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.