Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bendatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bendatu, benda/bendatu, bendatzen
du ad. Heg. Bendaz lotu, bendaz estali. Begiak bendaturik.

Aztergaia: bendatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-02-25
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-10-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

bendau 'menderatu' adierako 1, AB AmaE ("Modestak modu onaz bendau badau aita / Prantziskak aserratu oi dau agiraka") // Ik. OEH argitaratuan bendatu 'bendaz bildu, lotu edo estali' adierakoa: LE Ong ("Begiak bendaturik joka zezaten irris eta emankas").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

bendau 'mendetu' adierako 1, AB (OEHko testuinguru bera); bendatu 'bendaz bildu, lotu edo estali' adierako 2: M. Garikano ("Hobeto hago, motel #mdash#esan zion burua bendatua zeukanari"), X. Diaz ("Bukaeran, Dabid goitik behera erabat bendatuta agertuko da"); bendaje 2: J.J. Martinez ("Nire eritziz, ultzera gehienak ez dute behar oheko atseden luze hori; honen ordez, bendaje konpresiboa jartzen da eta sendadurak egun batzuetako tartearekin egiten dira"), X. Diaz ("Pikutara bendaje hauek guztiak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

bendaia : AB38 1; bendaje : HiztEn, Euskalterm 1; bendatu : AB50 1, HiztEn, LurE; bendatze : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

bendaje : ElhHizt (vendaje: ligadura con venda), Lur EG/CE (vendaje) eta EF/FE (bandage); bendatu : ElhHizt (vendar; atar, ligar o cubrir con la venda), HiruMila (ik. lotu), EskolaHE (bendaz lotu edo bildu), Lur EG/CE (vendar) eta EF/FE (bander), DRA (vendar); bendau : DRA (domar, dominar), PMuj DVC (domar, dominar, domesticar, amansar, sojuzgar) // Ez dugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

bigarren mailan onartua da benda oinarria, eta ez luke onartuko eratorririk, lantaldearen irizpideen arabera; bendaz lotu (eta bildu, estali...) modukoak erabil litezke, baina beti irtenbide egokia eskaintzen duten ez daki lantaldeak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: 'bendatu | F: bigarren mailan onartua da benda oinarria, eta ez luke onartuko eratorririk, lantaldearen irizpideen arabera; bendaz lotu (eta bildu, estali...) modukoak erabil litezke, baina beti irtenbide egokia eskaintzen duten ez daki lantaldeak'.

 - [E208]: 'bendatu: benda onarturik, ez gaitezen hipokritak izan eta onar dezagun bendatu ere. Bendatu eta bendaz lotu biak erdarakadak dira, baina lehena maiz askoz praktikoagoa da, itzulinguru luzeak egin nahi ez baditugu: beso edo hanka bendatua errazago esaten da, beso bendaz lotua edo bendaz loturiko hanka baino. Horrek ez du kentzen, jakina, bai besoa bendaturik darama eta bai besoa bendaz lotua darama ere esan ahal izatea, sinonimo moduan'.

 - [E123]: 'Bendatu Sarrionaindiak eta Saizarbitoriak behintzat erabili dute. Egia da benda Heg. eman genuela lehen itzulian, h. lotura esanaz. Hiztegian Batuan sartu edo ez sartu, Hegoaldean bendatu erabiliko da barra-barra, hala esango nuke. Nik sartu egingo nuke Heg. markarekin'.

 - [E116]: 'Uste dut XK-k eta MAk arrazoi osoa duten. Lehenago 'benda Heg, h. lotura' eman genuen, eta orain ere holako zerbait egin beharko genuke. Edorta Jimenezek, Saizarbitoriak eta Sarrionaindiak erabili dute, M. Garikanok eta X. Diazek ere. Nahi bada, eta kontua pixka bat leuntzeko, definizioa eman daiteke. Hortaz, nire proposamena izango litzateke: bendatu Heg. 'bendaz lotu, estali, bildu...''.

 - Erabakia: Erabakia (2005-02-25): 'bendatu Heg. 'bendaz lotu, estali, bildu''.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.