forma=baretu sarrera bakarrean aurkitu da.
da/du ad. Bare jarri, urduritasunetik edo estutasunetik sosegura igaro edo igaroarazi. Itsasoa baretu. Sartu bezain laster baretu zen haizea. Kanta leunaz baretzen dira uhin urdinak. Juduak baretzeko. Baretu da nire arima. Behar zena egin duela dakien gizonaren hitz eta aurpegi lasaiak herriaren bihotz minduak baretzen ditu eta oihu haserreak isilarazten. Oinaze zorrotza baretzen ari da. Non baretu gure nahigabe eta etsipenak? Atsekabea baretu eta ibitu ahala, ordea, argiago ageri da galeraren larria. Ustez arnasa baretu zaio: barre antz gozo batek ezpaintxoak argitu dizkio.
Oharra: azken eguneraketa 2021-01-14