Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza banalizatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

banalizatu, banaliza, banalizatzen
du ad. Zerbaiti garrantzia kendu, zerbait hutsal bihurtu. Ik. hutsaldu. Garai batean zuen garrantzia galtzeraino banalizatu dute musika.

Aztergaia: banalizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): banalizatu 26: Elkar (“Alta, irakurleak ez du kausituko urtean zehar agitu diren gertakari nagusien kronika objektibo bat, baina etengabe topatuko ditu begi-kliskak eta hitz-erdiak, debekuaren marra horia doi-doia hunkitzen duten eguneroko hitzen eta ekintzen aipuak, matxinada banalizatzeko asmatu kodeak…”), Berria 19 (adib.: “Alargunak zubia hartu zuen hizpide, eta Laboak urte luzez zubi bat izaten jarraitzea nahiko lukeela azpimarratu, eta bere obra ez dadila inoiz banalizatu”), Jakin (“Idazleok etsai, idazleok, argazkiz. Gure irudian ez da ageri geure lana, lanarekiko daukagun distantzia baizik (kopetilun edo barrez, ustetsua ala ezaxolatua, zimur bera da funtsean), hots, bat egiten dugu bisitariarekin, irakurlea ikusle bihurtzen dugu, hari so gu ere, magnifikatuak (hara, Susako estandean dagoen hori ez al da Elkarreko estandean daukaten argazki horretakoa? Saltzailea zela uste nuen...) eta aldi berean banalizatuak”), Argia 5 (adib.: “Hori egingo banu nire marrazkiak banalizatuko lirateke, eta nik nire sinesgarritasuna galduko nuke”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: banalizatu 4: Herria (“Bestela galdüko da eta hilen, Grezia zaharreko tragedia hil zen bezala, Euripides batek banalizatü züalarik”), Berria (“Dena sinplifikatu, nahastu, distortsionatu eta banalizatu nahi du Inperioak, moldeko bizimoldea eskainiz, eta bakoitzaren nortasuna ergelkeria orokor eta lauso batera ekarriz, tolerantziaz mozorrotutako indiferentzia orokor bat proposatuz”), Itxaro Borda (“Bere maskara berriaren atzean halaber maite zuen, karrikan auto trikolorean edo banalizatuan zebilenean Kerguelen komisarioaren soaren gurutzatzea.”), Joxe Azurmendi (“Intelektualki estupidokeria bat izateaz gain, deritzo Rortyk, holokaustoaren eta XX. mendeko biktima guztiekiko fribolitate bat da moralki, tragedia hori dena fikzioen historia batean banalizatuz”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu banalizatu formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es banalizar / fr banaliser: Elhuyar: hutsaldu, ezereztu / NolaErran: ohiko bilakarazi – arrunt bilakarazi – biziki hedatu – orokortu; arrunt bilakatu – hedatu / Zehazki: banalizatu, hutsaldu / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ondo osatua eta hedatua; gutxienekoa betetzen du eta badirudi proposatu diren ordainek ez dutela testuinguru guztietarako balio.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

banalizatu, banaliza, banalizatzen.

Aditz-erregimena

da/du ad.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.