1 emaitza axola bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1993-11-11 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:03 |
AS: axola izan: ez dut horren axolarik, axolazko.
axola izan : zaio/dio erregimen biak onartzen ditu ("kontu hori ez zaigu batere axola"; "zer axola dio kontu horrek?"); axolazko
- [E109]: "axolakabe / axolagabe auziaz zerbait esan". (1993-02)
- [E208]: 'axola izan: aparteko hitz gisa jarri beharko litzateke, eta erregimena erantsi'.
- [E116]: 'Bai, agian bereiz jarri behar da. Erregimenari buruz, adibidekoa da erabiliena, baina testuetan bada denetatik: axola du, axola dio (XIX. mendearen erdi aldetik aurrera, eta Hego Aldean bakarrik), axola da, axola zaio (norbaiti, edo inpertsonala). Nik, badaezpada, dagoen moduan uztiko nuke, bazterrak gehiago nahasi gabe'.
- [E123]: 'batetik, ez dakit bereiz jarri behar den: egia da behar izaneta nahi izan sarrera direla, baina berdin izan eta gose izan azpisarrera dira. Nik uste lantaldeak nahikoa ondo neurtzen duela zerk behar duen azpisarrera eta zerk ez. Bestetik, erregimenari dagokionez, uste dut hobe dela informazio gehiago eskatzea, baina kontuak argitu beharko genituzke. Gainera, berdin izan-en kasuan, da/zait/zaio ad; du/dit/dio ad. arautu bagenuen, ez dut inolako arazorik ikusten hemen berdin jokatzeko, argi badugu, jakina, erabilera horiek guztiak daudela errotuak. Euskal Hiztegiak bi erregimen ematen ditu, zaio eta dio'.
- Erabakia: Erabakia (2004-02-27 / 2004-03-26): 'onartu eta da/zaio/du/dio gaineratu eta lau adibide gaineratu OEHtik'.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.