Euskaltzaindiaren Hiztegia

4 emaitza arte bilaketarentzat - [1 - 4] bistaratzen.

arte1
1 postpos. Denbora-hedadura bat noraino heltzen den adierazten duen hitza. Orain arte ez da etorri. Noiz arte? Oraintsu arte. Atzotik bihar arte. Bihar arteko epea duzu.
2 (Aditzaren partizipio burutuaren edo -(e)n menderagailua hartu duen aditz jokatuaren eskuinean). Azken orduko poetak agertu zaizkigun arte. Bete den arte. Bukatu duen arte. Etor dadin arte. Etortzen den arte. Datorren arte. Heltzen zen arte itxaroten genuen afaltzeko. Zu isildu arte. Denak hondatu arte. Bazkaldu arteko orduetan. Hil arteko denboran.
3 (Izen sintagma baten eskuinean). Astelehena arte ez da itzuliko. Hilaren 22a arte luzatu da epea. Datorren astera arte.
4 (Orduekin). Bederatziak arte. Hamaikak arte zain. Hiru eta erdiak arte. Lauretatik bostak arte.
5 postpos. Artean, bitartean. Orain sasoia daukazun arte honela ibiltzen bazara.
arte2
1 iz. Tartea, bitartea, bereziki denborazkoa. Ordua hirurogei minuturen artea da. Atseden hartzeko arterik eman gabe. Hiltzerainoko artea. Eguzkirik gabeko arteetan. Etxetik lantegirako arte horretan gertatua. Pareta arte bat igarotzean. Han egon naizen arte guztian, sei hilabete edo, hogei lagun baino ez dira hil.
2 iz. Aipatzen diren gauzak edo pertsonak dauden lekua edo horiek osatzen duten taldea, multzoa edo erlazioa. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean, izen soilaren edo -en atzizkiaren eskuinean). Ik. artean. Lasai bihur daitezke gure artera. Entzuleen artera erori zen. Hilen artetik piztu zena. Badirudi istant batean isuri zaizkigula urteak eskuen artetik. Asmo nagusi bat gailentzen zen beste guztien artetik. Etsai artetik. Beste zati bat elorri artera erori zen. Gure arteko kontuak (Ik. arteko). Bataren eta bestearen arteko ezberdintasunak.
3 iz. Aipatzen diren gauzek mugatzen duten lekua edo hedadura, aipatzen diren gauzen erdian dagoen lekua edo hedadura. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean, izen soilaren edo -en atzizkiaren eskuinean). Europa eta Afrikaren arteko itsasoa. Gasteiz eta Bilbo arteko autobidea.
arte3
1 iz. Amarrua, maltzurkeria.
2 iz. Trebetasuna, antzea; teknika. Orduan bere artea, antzea eta ahal guztia erabiltzen du deabruak.
3 iz. Gauza ederrak sortzea helburutzat duen giza jardunbidea, musikan, literaturan, arkitekturan, arte plastikoetan eta kidekoetan gauzatzen dena. Artea eta zientzia. Artearen helburua. Artearen historia. Hori artea dela uste duzu? Museoaren arte ondarea. Emakumeen aurkako indarkeria gaitzesten duen edozein arte-adierazpen sustatu nahi izan dute antolatzaileek.
4 iz. Edertasunaren adierazpide bakoitza. Zinema, zazpigarren artea deitua.
5 iz. Toki, garai edo estilo jakin bateko artelanen multzoa. Italiar artea. Erdi Aroko artea. Arte klasikoa. Arte herrikoia.
6 iz. Animaliak harrapatzeko tresna. Ik. harrapagailu; tranpa 2; zepo 2. Arteak hedatu. Arte bat zegoen han ongi armatua, ziminoa hartan izan zen hartua.
arte4
iz. Pagoaren familiako zuhaitz ez oso garaia, hosto-iraunkorra eta enbor-sendoa, haritzak bezala ezkurrak ematen dituena (Quercus ilex). Artearen zur gogor eta trinkoa. Artearen zainetan. Artearen zura ikatza egiteko erabiltzen da.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.