Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza arreta bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

arreta
1 iz. Zerbaitetan jartzen den oharmena. Ik. ardura1; kasu2. Arreta apurren bat merezi luke gaiak. Nork bere alorrak ditu, arreta handiz egoki eta zeharo hesituak. Arreta gutxi opa diegu Euskal Herrian inoren oroitzapenei. Arretarik gabe egindako lana. Behar den arretarekin (Ik. arretaz). Hizkuntzarekiko arreta, gaiarekikoaz gainera.
2 iz. Erietxe, bulego edo bestelako zerbitzuren bateko enplegatu edo langileak bezeroari edo pazienteari ematen dion zerbitzua. Produktuan, zerbitzuan eta bezeroaren arretan kalitatea emateak abantailak dakartzala jakinarazi nahi die Eusko Jaurlaritzak merkatariei. Horregatik erabaki zuen Errioxak arabarrek Errioxan jasotzen duten osasun arreta etetea iragan irailean. Mediku laguntza eta arreta psikologikoa.

Aztergaia: arreta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau48
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: arretaz, arretazko

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

arretaz, arretazko

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "[a] 'arreta jarri' eta 'arreta ipini' azpisarrerak sartzea proposatzen dugu (Euskal Hiztegian, adibideetan aipatuta daude; OEHn eta XX. mendeko corpusean ere aurkitu ditugu horien agerraldiak) / [b] 'arreta eman' esapidea ere erabili da: Arreta berezia emango zaio beste puntu honi, Hezkuntza Bereziko gela, Eskola edo gelako planifikazioan izendatutako tokiz kanpora ez dadila jarri, hots, ez da Liburutegi edo antzekoetarako izendatutako lekuan ipiniko. (Eusko Jaurlaritza, Euskal Herriko hezkuntza berezirako egitamua, 1983); OEHn bat gutxienez badago: Ohar ezazu eznabilela txantxetan, eta semea hilterik nahi ezpaduzu, etzaite ibili linguistikako aiko maikotan eta eman ezaiozu kasu eta arreta guthun hartan erraiten nizunari (Osk Kurl 28); dena den, badirudi berriagoa dela, eta zalantzazkoa izan daiteke" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): arreta hartu [azpisarrera gehitu], arreta ipini [azpisarrera gehitu], arreta jarri [azpisarrera gehitu]

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.