Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza alfer bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

alfer
1 adj. Ezertarako balio ez duena, fruitu edo ondoriorik gabekoa. Hitz alferrik ez dadila zuen artean entzun. Eztabaida alferretan.
2 adj./iz. Lanik egin nahi ez duena. Ik. nagi1 1. Plaza guztia jende alferrez betea zegoela. Alferrak izutzen dituen egitekoa. Oso alferra zen.
3 adb. Alferrik. Denbora galduz eta alfer iraganez.

Esaera zaharrak

Alferra beti lantsu. Alferrak beti asti. Alferrak bi lan. Alferraren soroa belarra eta oloa. Ederra, alferra. Egun guztiak balira jai, alferrak hori nahi. Gaztaro alferrak dakarke zahartze landerra. Geroa, alferraren leloa. Lan lasterra, lan alferra.

Aztergaia: alfer

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, nahiz beste bat den bizkaiera eta gipuzkerakoa

OEH-aren arabera, alper nagusitua zen hegoaldean. Gaurko erabileretan badago bitasunik: zalantzazko kasuotan, Euskaltzaindiaren lehendiko erabakia hobetsiko da, euskaldun alfabetatuak, gainera, hori ikasi eta ikasten baitu. Nekazaritzako tresnaren izena, ordea, alper da.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: alfer gaiztoan , alfer-lur , alferreko , alferretan ; eta ik. indargarrietan hobets daitezenak (ik. alfer-putz).

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

alfer-lan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I203]: "alper" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'Alfer hitzari azpisarrerak: Alfer gorotz. Bortzerrietan / Alfer lohi. Malerrekan / Alfer solas. Baztanen, Malerrekan eta Bortzerrietan'.

 - [E101]: 'bat dator AIren proposamenarekin'.

 - [E116]: 'Badirudi lan taldeak bi sarrera proposatzen dituela: alfer eta honen azpisarrerak, eta alfer putz bezalako indargarriak. Indargarri hauetakoren bat AIk ere proposatzen dut. Nik uste dut egokiena dela denak sarrera batean ematea. Alferlan lehendik arautua da eta indargarrietan, aukera bat egin behar da, nire ustez (erabilienak alfer gorotz eta alfer zotz dira). Bestetik, alfer lohi eta alfer solas ez ditut aurkitu, nahiz azken hau Baztanen ere behintzat, AIk dioen gisa, erabilia den. Hor erantsi behar da geroago datorren alferreko azpisarrera ere. Beraz, hau izango litzateke nire proposamena: alfer [eta AS gisa] alfer gaiztoan g.er. / alfer gorotz / alfer-lur Sin. etze / alferreko: alferreko bitartekoak baztertu / alfer-putz / alferretan Ipar.: alferretan mintzo zara; alferreko; alfer solas; alfer zotz'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-07): 'nire proposamena onartu'.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): alfer-alferrik [azpisarrera gehitu]

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.