Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza aitzin bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

aitzin
1 iz. Aurrea. Heriotzako aitzin hartan. Aitzina hartu. Aldare aitzina. Etxe txikitxo aitzin-zuri bat.
2 (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean; denborazko testuinguruetan, denbora lehentasuna adierazten du. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Jaunaren aitzinean biltzen badira. Etxe aitzinean. Uzkur, hainbeste begiren aitzinean agertzeko. Jauregiaren aitzineko eremua (Ik. aitzineko). Boz aitzineko egunetan. Honen aitzineko kapituluan. Erregeren aitzinera heldu zenean. Deitu zuen gizona bere aitzinera eta erran zion ez gehiago etortzeko. Begien aitzinera. Ilargia zela eguzkiaren aitzinetik iragaten. Erregeren jauregi aitzinetik iragan.
3 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Etxean sartzean ez zarela aitzinean sartuko, edatean ez duzula lehenik edanen. Ekarri zizkion aitzinera animalia eta hegazti guztiak. Aitzinetik jakina zen. Aitzinetik egin behar diren azterketak. Holako solas eder, hitz leun eta irri zuri aitzinetik; gero, gibeletik ausiki.
4 (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Jan aitzinean. Goizeko mezan, komuniatu aitzinean. Eguzkia sartu aitzinetik. Egia hori ezagutu aitzinetik.
5 Aurretik. (Adizlagun gisa, aditzoinaren edo partizipio burutuaren eskuinean). Heldu aitzin. Hamar orenak jo aitzin han zen. Joan aitzin eginen dute ohiko besta.
6 (Adizlagun gisa, aditz bati ez dagokiolarik). Burua altu, papoa aitzin, sartu zen alkatea sukaldean. Etxekoandreak kausitzen du nagusia begiak itsu eta bi besoak aitzin.

Esaera zaharrak

Beha ez dagoena aitzinera, lerra daiteke gibelera. Orga idien aitzinean ezarri.

Aztergaia: aitzin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aitzin, aintzin [aitzin hobestekoa da]

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

ez bide da erabat nagusitu forma proposatua, baina ezta kontrakoa ere: Euskaltzaindiaren lehendiko erabakia berretsiko da, kontrako arrazoirik ezean

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aitzinera , aitzinetiko , aitzinez aitzin, aitzinttoan . // aitzina eraman.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'aitzina eta aitzinera ipini ditugu, toki banatan. Ez al dira sinonimo? Hortaz, aitzina = aitzinera gisako zerbait beharko genuke'.

 - [E116]: '(2002-04) eztabaidatzeko'.

 - Erabakia: EArau 119 (AS): 'aitzina, aitzinean, aitzineko, aitzinera adlag.: Erregeren aitzinera heldu zenean; begien aitzinera; aitzinetik; aitzinetiko izlag. Ipar.; aitzinez aitzin Ipar. 'aurrez aurre'; aitzinttoan adlag. Ipar. 'pixka bat lehenago''.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aitzina eraman [azpisarrera gehitu]

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.