Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ahalik bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ahalik
1 Ahal den ...-ena. (-en(a) daraman adberbio baten ezkerrean). Ik. ahalik eta; albait 2. Etxea ahalik ongiena apaindu behar da. Ontsa aitortu, ahalik sarriena. Ahalik lasterrena ihes egizue. Arrangura zaitez ahalik gutxiena eginen zaizkizun bidegabeez. Ahalik arinena ezkontzeko. Adieraziko dizut ahalik argien.
2 Ahal den ...-ena. (-ena daraman adjektibo baten ezkerrean). Konfesore ahalik onena bilatu. Has otoitza ahalik errespetu handienarekin. Bertsoak egitea ahalik justuenak.

Aztergaia: ahalik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ahalik 1 adlag.ekin: ahalik maizen, sarrien, etab. baino hobeto ahalik maizena, ahalik sarriena, etab. 2 izond.ekin: ahalik garbiena, osoena, ederrena, etab.

Informazio lexikografikoa
Esapide ohiko(en)ak

ahalik... -en(a): lege zaharra -a eta guzti egitea zen ("ahalik maizena, sarriena", etab.; "ahalik garbiena, osoena, ederrena", etab.). Gaur, eta hegoaldean, -a gabeko eraikuntzak ugariagoak dirateke, batez ere izond.ekin. Baina ezin esan daiteke jokaera berria nagusitu denik. Mugako kasua da batzordearen irizpideei dagokienean.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horrek, azpisarrera gisa eta beharko luke aldamenean, parentesi artean behintzat, alegia, ahalik (eta)'.

 - [E123]: 'Arautua dugu dagoeneko ahalik forma. Aldatu behar bada, Gramatika batzordeak aztertu beharko luke, nire iritziz'.

 - [E201]: 'nik uste dut ahalik (eta) bezala eman beharko litzatekeela sarrera hori. Erabilera bikoitza baitu. Gainera, gure Hiztegi Batuan lehendik ere nahiz-en kasuan nahiz eta nahiz eta, biak, jasotzen dira' (2001-05).

 - [E123]: 'dagoeneko arautua dugunez, ez dakit zein izan daitekeen irtenbidea, ahalik eta azpisarrera erantsi?'

 - Erabakia: Erabakia (2001-09-28): 'ahalik eta azpisarrera gisa sartzea onartu da'. Erabakia (2001-10-19): 'ahalik: honen parean ahalik eta ere ematea onartu da'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.