1 emaitza administrazio bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

administrazio
1 iz. Administratzea. Elkarte baten administrazioa. Administrazio eraginkorra. Aurrezki-kutxek administrazio-gastuak ez dituzte kobratuko. Hedabide publikoetako administrazio-kudeaketa aldatzea eskatu du alderdiak.
2 iz. Lurralde baten gobernua administratzea. Frantzian, departamenduen administrazioa prefetei dagokie. Administrazio arazoak. || Estatuak uste du bere administraziopean dagoen lurra berea dela, eta hori ez da horrela; herri hauek lur horien jabe ziren estatuak sortu aurretik ere.
3 iz. Gobernu erakundeen multzoa. (Gehienetan A larriz). Ik. administrazio publiko; herri administrazio. Administrazioak herritarrekin izaten dituen harremanetan. Sententzia Administrazioaren aldekoa izan da. Auzitegiak etenaldiaren egokitasunari buruz hartzen duen erabakiak administrazio-bideari amaiera emango dio.

Aztergaia: administrazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Erabiltzekotan, forma horretan erabiltzekoa da
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: administrazio-kontseilu .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Horren aldamenean, hauxe jar daiteke: 1. 'estatuaren boterea': administrazio zuzenbidea. 2. 'kudeaketa': administrazio-kontseilua' (2001-04-25).

 - [E109]: 'Letra xehez eta larriz noiz? Adibide banaren bitartez eman liteke aditzera' (2001-04).

 - [E123]: 'ez dakit noiz behar lukeen letra larriz. Dagoenetan utziko nuke'.

 - [E123]: 'Hiztegi Batuko lantaldeak, azpisarrera moduan proposatu du administrazio-kontseilu, baina egokiago ikusten bada, administrazio sarrera bera osatzea bi adiera horiek emanaz, ondo'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-06-29): 'letra larriz noiz behar lukeen argitzeko eskatu du ohargileak eta noiz letra xehez. Dagoenetan uztea erabaki da'; 'administrazio-ri bi azpisarrera gehituko zaizkio: administrazio zuzenbide eta administrazio kontseilu'.

 
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper