5 emaitza zero bilaketarentzat - [1 - 5] bistaratzen.

zero
1 iz. Elementurik gabeko multzoari dagokion zenbakia, hutsaren adierazgarri dena; zenbaki positiboen eta negatiboen artean dagoen tarteko zenbakia, 0. Zero bider zero berdin zero. Zenbaki positibo baten edo zeroren balio absolutua zenbakia bera da.
2 zenbtz. (Elementurik gabeko multzoa adierazteko). Kostua zero eurotik gertu dabil. Auzoko haur eskola berriak zero eta hiru urte bitarteko 68 haur hartuko ditu 2010. urtean.
3 zenbtz. (Izen zenbakaitzekin). Ik. -ik ez. Zorrotz mantenduko dugu irmotasun demokratikoa eta zero tolerantzia politika. Pozik dago herritarrek emandako erantzunarekin, horrek zero zabor bidean urratsak egiten lagunduko dielako.
4 iz. Azterketa eta kidekoetan, puntuazio minimoa. Zero atera du matematikako azterketan. Normalean bertsoa zerotik hamarrera puntuatzen dute.
5 iz. Eskala, kontagailu eta kidekoetan, zenbaketaren abiapuntua. Ik. huts3 2. Asteburua eta egunaren hasiera oso hotzak izan dira, eta termometroak zero azpitik izan dira hiriburu guztietan. Erlojua zeroan jarrita, segundoz segundo hasi ziren denbora zenbatzen. || Zero gradu inguruan egonen da tenperatura. || Hotz egiten zuen: 56 gradu zeropetik.
6 ord. Segida edo sail zenbakitu baten abiapuntua. (Izen baten ezkerrean). Aldizkariaren zero zenbakiaren aurkezpena egin zuten hilaren 10ean. Zero kilometrora hurbildu ziren.
Azpisarrerak

Aztergaia: zero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zero bider zero berdin zero.

zeroi
iz. Kaxalotea. Ik. zere. Zeroiak ere gerturatzen dira Capbretongo itsaspeko arroila handira.

Aztergaia: zeroi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-06-28

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazio-oharrak s.u. katxalote.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Physeter catodon. Sin. kaxalote.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Physeter catodon.

zerok
1 izord. zuek izenordainaren era indartua. (Batez ere galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen da). Ik. zeuek; zuhauek. Har ezazue zerok eta zuen legearen arabera epai ezazue. Zerok ikus, orain, merezi onez irabazi zuen ala ez. Sartzen zaretenean, esango duzue: bakea etxe honetan; eta etxeak merezi badu, bakea sartuko zaio; bestela, zeroi itzuliko zaizue. Ez niri negarrik egin, ezpada zuek zerongatik eta zeron umeengatik. Zerona duzue gaurgero lorategia.
2 izord. (zuek-en eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). Zuek, nire kristauak, zuek zerok egia honen lekuko ipintzen zaituztet.

Aztergaia: zerok

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

ik. EGLU I, 451: "zerok, zebok, zeurok, zeboni formen artean, zerok proposatuko genuke. Kontua hauxe da: pluraleko jokabidea plural hurbilekoaren arauera egin (Larramendi: zerok, zeroi) ala bigarren erakuslearen pluraleko paradigmaren arauera: zeroriek, zeroriei, zerorien, e.a. Badirudi usadioa bigarren aukeraren aldera makurtzen dela.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zuek izord.aren era indartua.

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

Gramatika Batzordeari dagokio indartuetan hobestekoa(k) erabakitzea (Ik. EGLU I, 450-451).

zerori
1 izord. zu izenordainaren era indartua. (Batez ere galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen da). Ik. zeu; zuhaur. Zuk esturan ipini nauzu, eta zerori ere jarri zara. Stepen, zerorrek deitu zenuen eta orain haserretu egiten zara? Hilen naiz, eta orduan guztiak zerorri geldituko zaizkizu. Puntu horretan ez duzu zerorren iritzia azaltzen, besterena baizik.
2 izord. (zu-ren eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). Eta nire ondoan egongo zarete zu zerori, zure semeak eta horien umeak. Horrela den ala ez, zuk zerorrek ikusiko duzu.

Aztergaia: zerori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1997-01-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zu izord.aren era indartua.

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

Ik. EGLU I, 448-449.

zerotik
adb. Hutsetik. (hasi, abiatu eta kideko aditzekin). Dena ahaztu eta zerotik hasiko gaitun!
Loturak

Aztergaia: zerotik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

zerotik abiatu eta zerotik hasi formak aztertzean proposatua, azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa zero sarreran.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper