7 emaitza tona bilaketarentzat - [1 - 7] bistaratzen.

tona1
iz. Pisu handientzat erabiltzen den unitatea, mila kiloren baliokidea (t). Hamasei mila tonako itsasontzi bat.
tona2
iz. zub. Orbana. Ik. nota2. Bekatuaren tona itsusia. Tona batek histua.
tonagabe
adj. zub. Errugabea, orbangabea. Birjina tonagabea.

Aztergaia: tonagabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-01-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

thonagabe (eta thona gabe 2) 11, Ip Hil (adib., "Ama thona gabia", "Zure Konzepzionian thona gabe izan zira", "Zure Konzeptione thona gabiaz eta birjinitate bethierekoaz", "Sorzaroko Thonagabe konzebitürik izan ziren erregiña", "Maria Birjina thonagabia agertü zen Lurdeseko basa bazter batetan", "Erran zeion haren izena zela Konzepzione thonagabia"); tonagabe 1, Mde Pr ("Baratzeetan ikusi zuen lehen gauza Bertha izan zen; hunen debantala hain zen zuri eta tonagabea non urrun urrunetik ikus baitzitekeen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez eta beste hauetan ere: EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

forma bizia da, edo erabilia, J-L. Davantek dioenez.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

errugabea, orbangabea.

tonaka
1 adb. Hainbat tona dituen kopuruan; oso kopuru handian. Tunelak egiten diren lekuetatik tonaka ari dira ateratzen lurra.
2 adb. (Izen bati dagokiola; izena mugagabean). Tonaka arrain arrantzatzen da urtero itsasoan.

Aztergaia: tonaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-10-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh67 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): tonaka 46: Elhuyar (“Zaborra tonaka prozesatzen dute”), Consumer 2 (adib.: “Egun, industria eta garraioa dira gas kaltegarri horiek tonaka ekoizten dituztenak; beraz, arazoak planeta osoko ingurugiroa galtzen segitzen du”), Berria 25 (adib.: “Tonaka arrain arrantzatzen da urtero, tonaka gatz lortu, tonaka ur geza sortu eta tonaka petrolio eta gas natural atera”), EiTB 2 (adib.: “Murrua bart erori da eta trenbidea tonaka lur eta harri zatik hartu dute”), Argia 16 (adib.: “Lehen gutxi ez, eta hitzekin ere sufrimendua tonaka senideentzat”). // tonaka 67: Aizu 2, Argia 20, Berria 28, Deia 3, EiTB 5, Elhuyar 2, Elkar, Erlea, Consumer 3, Jakin 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: tonaka : Berria 10 (adib.: “Elurra kentzeko makinak, tresneria guztia eta gatza tonaka erabiltzen da elurra eta izotza urtzeko gordetzen dituzte bertan”), Herria (“Europak - eta batez ere Frantziak - ehun mila tonaka oilaskoki izoztua helarazten du Afrikarat”), Joxe Azurmendi (“Horrela asmatu dira Don Pelaio berkonkistaria, Errege Katoliko arrazista batzuk Espainiaren bategile santuak, Mostolesko alkate bat abertzale heroikoa (ez terrorista?) eta Independentzia Gerra zuntzun bat Frantzia aliatuaren aurka, eta tonaka eta tonaka zientzia espainola”), Monika Etxebarria (“Garrasi egin nuen: "Hau zikinkeria, hau zikinkeria! " eta neure burua astindu nuen zikinkeria likatsu hura gainetik kentzeko, baina eutsi egiten zion eta hainbeste zegoen, tonaka eta tonaka existentzia, mugarik gabe: nazka neurrigabe haren hondoan itotzen nintzen”), Jose Angel Irigaray (“Handik gutira, miliunka tonaka zarama zen hartaratua”), Luis Elberdin (“Tonaka labore, fruitu eta ortuari ekoizten eta gordetzen zen, eta ez zegoen ehizara irten beharrik”), Fernando Rey (“Lotara joan aurretik promes mordoa bi neskei: haien ustez gutun bat idatzi beharko nien ia-ia egunero, postalak bidali, postalak tonaka, eta haietaz ez ahaztu hamar minutuz ere, noranahi joanik ere”), Koldo Izagirre (“Horretaraxe etorria nintzen, "Errespetu osoarekin, kapitain jauna, tonaka arrain etzan dira nik egindako kaxetan"”), Jesus Mari Mendizabal (“Goizero geneukan postontzia tonaka foiletoz gainezka”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

tonaka A toneladas. Lurra tonaka lehertu eta amildu da biderat. Herr 26-9-1963, 3.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

Eratorri librea. Erabiltzen da, baina kiloka forma jaso ez denez, hau ere ez jasotzea proposatu da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gehienetan hedadurazko adiera du (kantitate handian), eta jasotzekoa izan liteke.

tonal
adj. mus. Tonuarena edo tonalitatearena, tonuari edo tonalitateari dagokiona. Luzeak dira haien kantaldiak; kantu lerroa, gainera, gorabehera tonal handikoa. Zaila egiten zait tonala ez den musika entzutea.

Aztergaia: tonal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2002-01-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Mus.

tonalitate
1 iz. mus. Konposizio baten melodia eta harmonia tonika ardatz gisa hartuz antolatzeko printzipioa.
2 iz. mus. Tonikatik abiatuz eratzen den eskala, tonikaren izena daramana.
3 iz. Kolore baten tonua.

Aztergaia: tonalitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 2002-01-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 Mus. 2 'kolore baten tonua'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

tonatu, tona/tonatu, tonatzen
da/du ad. zub. Orbandu, lohitu. Erabil ezazu olioa ardurarekin, ezen tona zaitezke. Bekatuz tonaturik.

Aztergaia: tonatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau104
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-10-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

tonatu, tona(tu), tonatzen. Zub. da/du ad. 'orbandu, lohitu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

tonatu, tona(tu), tonatzen.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

orbandu, lohitu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: tona Zub. markaz badago, tonatu zergatik ez?

 - [E204]: guziz galdua ote da tonatu hitza?

 - [E208]: "mantxa Heg. Herr. 'orbana'" jarri badugu, ez da hortik eratorririk sortu behar. Beraz, mantxatu kendu beharko litzateke, lohitu, zikindu jakin-jakinen fabore. || Batasunerako formak bultzatzeko.

 - Erabakia: BAgiria (1999-11-26): Zub. erantsiko zaio. // BAgiria (1999-12-16): tuna* Zub. e. tona-2 ezarriko da zerrendan. Ondorioz tunatu sarrera ere kendu egin da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-21): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatua.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper