382 emaitza su bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

su
1 iz. Zerbait erretzen denean gertatzen den bero eta argi jalgitzea. Suak erre eta kiskali zituen Sodoma aldeko bost herri handi. Begietatik sua zeriola. Hain handi eta bizia zen labe hartako sua, non berrogei beso altxatzen ziren garrak. Behin ere itzalia egon ez den hauspeko sua. Bolborak ez du behar ez su handirik ez denbora luzerik kalte handiak egiteko.
2 iz. Garretan edo txingarretan dagoen erregaia. Lasto sua hiltzen den bezala. Ikatz su bat ikusi zuten eta haren gainean arrain bat. Su ttipia, kandela-argia, haize gutik iraungitzen du. Sasi baten artetik argitzen zuen su batek. Su handi baten aurrean berotu ziren. Urrezko aratxea ere su handi batean erre zuen. || Bakoitzak bere opilari su.
3 iz. Berotzeko edo jakiak prestatzeko sukaldean pizten den sua; sukaldean jakiak berotzeko edo prestatzeko erabiltzen den tresnak dituen bero iturrietako bakoitza. Sukaldeko sua. Katuak suaren ondoan lo egiten du.
4 iz. Sutea. Bart sua izan da alboko etxean.
5 iz. Su arma baten tiroa edo tiro multzoa. Gaua han iragan nuen, ez baitzen ateratzerik, kanoi suarekin. Gure gizon bihoztunak bi suen artean zeuden.
6 iz. pl. Jaietan edo ospakizunetan erretzen eta leherrarazten diren bolborazko suziri eta bestelako gaiak; horiekin egiten den argi eta soinuzko ikuskizuna. Ik. suzko errobera. Donostian izan gara suak ikusten.
7 iz. Karra, lehia bizia. Adimenean argi eta bihotzean su. Gaztetasunaren kemena eta sua dario alde guztietatik. Morroi losintxari bihotz gaiztoko batek hitz egin eta su gehiago eman zion. Bihotzean daraman su kiskalgarria.

Esaera zaharrak

Abar su, laster su. Amukozko buztana duena, suaren beldur. Buztana lastozkoa duena, suaren beldur. Etxeko sua etxeko hautsaz estal. Nolako egurra, halako sua. Odolak su gabe diraki. Su gaberik ez da kerik. Surik ez den lekuan kerik ez.

Aztergaia: su

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

su izenaren leku-denborazko kasuetako agerraldiak jaso dira hemen, eta, adieraren arabera, hiru multzotan banatu: a) su, nolabait esan, fisikoari dagozkionak (adib. "eltzea suan/sutan/surtan jarriz berotu") 197 dira (mugatu sg. 137: B 8, G 25, IE 104; mugagabeak 25: B 8, G 13, IE 2, EB 2; -r-dunak 35: B 8, G 20, IE 2, EB 2); a1) suan 53 dira: B 3 (Añ); G 14 (Mb IArg I 8, It Fab, Arr May, Inza Azalp, Ir YKBiz); IE 36 (Lç 2, EZ 3, Ax, O Pr, SP Phil, Gç 4, Hb Esk, Dv LEd, Dv Dial, Dv Lab, Hb Egia 4, ECocin 4, Jnn SBi, CatJauf, JE Bur, Barb Leg, Ox 3, Zerb, Mde Po,Zerb, Larz Iru); sura 29: G 11 (Mb IArg I, JanEd I, Inza Azalp 3, Ir YKBiz 4); IE 18 (Lç 10, EZ Man I, Ax 5, Elzb Po); sutik 55: B 5 (Añ GGero); IE 48 (Lç, EZ, Harb, Ax, SP Imit, Ch, Monho, Dh, Hb Egia, Dv Lab, ECocin, Barb Sup,Iratz); Zu 2 (Tt Onsa, Arch Fab); a2) sutan 25: B 8 (Mg PAb, JJMg BasEsc, fB Ic III,Ur Dial, AB AmaE, Azc PB); G 13 (Lard, Xe, Sor Bar, Urruz Zer, Inza Azalp, JMB ELG, Anab Poli, Zait Plat, Ibiñ Virgil, Azurm HitzB, Berron Kijote); IE 2 (Gç); EB 2 (Arti Ipuin); a3) surtan 16: B 3 ager. (Añ LoraS, Astar II, AB AmaE); G 11 (Gco I, AA III,It Dial, It Fab, Bil, Xe, Ugalde Iltz, Ibiñ Virgil); EB 2 (MEIG); surtara 18: B 5 (Añ LoraS, Añ GGero); G 8 (Mg CC, AA II,AA III, Arr May, Bv AsL, Alz Ram, Zait Plat); IE 2 (EZ Man I, Mde Pr); EB 3 (MEIG); surtatik 1, G (Bv AsL); b) 'suak harturik, erretzen, garretan' adierako adizlagunak 232 dira: suan 28: B 3 (Añ GGero); G 3 (Lard, Arr May, eta maite-suan 1: Gazt MusIx); IE 22 (Lç, Ax, SP Imit, Gç, ES, Ch, Dh, Gy, Hb Egia, JE, Barb Leg, Zerb Azk); sutan 185: B 26 (Añ EL2, Mg PAb, Mg CO,JJMg BasEsc, fB Olg, Azc PB, Ag AL; eta maitasun-sutan 2: Enb; urre-sutan 1: Laux AB); G 60 (Mb IArg I, JanEd I, Lard, Aran SIgn, Bv AsL, A Ardi, Ag G, ArgiDL, Inza Azalp, Jaukol Biozk, Or Mi, Ir YKBiz, JMB ELG, SMitx Aranz, NEtx, Or, Munita, Anab Poli, Uzt Sas, Zait Plat, Anab Aprika, Gazt MusIx, Salav, Ibiñ Virgil, Lab SuEm, Azurm HitzB, Berron Kijote; eta maite-sutan 1: Ibiñ Virgil); IE 86 (Gç, Lg I, Lg II, Monho, Dh, JesBih, MarIl, Jaur, Hb, Dv Lab, Laph, Zby, Elsb Fram, Jnn SBi 7, CatJauf, Barb Sup, Ox, Iratz 21, Lf Murtuts, StPierre, Mde, Zerb Azk, JEtchep, Ardoy SFran, Mattin; eta egar-sutan 1: Mde Pr; zorion-sutan 1: Iratz); Zu 1 (Tt Onsa); EB 12 (MEIG, Mde HaurB, Arti MaldanB); surtan 19: B 2 (Añ LoraS, AB AmaE); G 14 (Ub, VMg, Aran SIgn, Tx B II,Zait Sof,Zait Plat, Ibiñ Virgil); IE 2 (EZ Man II,Volt); EB 1 (MEIG); c) 'haserre bizian, sumindurik' adierako adizlagunak 27 dira: suan 1, G (Cb Eg III); sutan 25: B 2 (Bilbao IpuiB eta gorroto sutan 1: Eguzk GizAuz); G 7 (Or SCruz, Alz Ram, Alz Burr, TAg Uzt, NEtx LBB, Berron Kijote); IE 16 (Dv LEd, Zby, Jnn SBi 9, JE Bur, Barb Sup, Ox, Zerb IxtS, Lf Murtuts); surtan 1G (Ugalde Iltz).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) su fisikoari dagozkionak: suan 9: G 3 (J. Iturria, J.M. Barandiaran); IE 2 (L. Dassance, Nere lehen katichima); EB-EgAs 4 (J. Aizpurua Sarasola, P. Lizarralde, P. Zabaleta; A. Murua); sutan 24: B 2 (J. Artaraz, S. Onaindia); G 7 (F. Urkia, Azkue, E. Olabide, E. Mujika, J.M. Barandiaran, L. Dorronsoro); IE 1 (J. Casenave Harigile); EB 14 (Oihenart Taldea, Fisika, X. Mendiguren Bereziartu, J.M. Arrieta, J.L. Egireun Totorica, X. Galarreta, Itun Berria, J.I. Lasa, X. Etxaniz, Irakasleen Elkartea, Hemen); surtan 1, G (J. Garmendia Larrañaga); surtara 5: G 3 (I. Albisu, Ibiltari, Ayalde); EB 2 (Kristau Ikasbidea, J. Etxaide); b) 'suak harturik, erretzen, garretan' adierako adizlagunak 51 dira: suan 1, IE (P. Larzabal); sutan 42: B 5 (J. Zubikarai, S. Onaindia, L. Baraiazarra); G 13 (F. Urkia, J.M. Barandiaran, I. Zaitegi, B. Latiegi, S. Onaindia, R. Murua, I. Atxukarro, K. Zubizarreta, L. Dorronsoro); IE 5 (J. Etchepare, A. Zarranz Bermejo, D. Landart, Herria; J.L. Davant); EB 19 (F. Juaristi, X. Mendiguren Bereziartu, E. Kortadi, J. Setien, HABE, Erdiko zikloko euskararen..., B. Otaegi, J.M. Zunzunegi, F. Pelaez Arregi, J. Zabaleta, X. Monasterio, M. Altuna, Kirkil, J.L. Lekunberri, E. Xabier, X. Euskitze); surtan 8: G 5 (I. Albisu, I. Zaitegi, E. Olabide, J. Garmendia Larrañaga); EB 2 (J.M. Sarasola, J.A. Arrieta); EgAs 1 (M. Lekuona); c) 'haserre bizian, sumindurik' adierako adizlagunak 11 dira, sutan formakoak: G 2 (T. Alzaga, L. Akesolo); IE 1 (J. Mirande); EB-EgAs 8 (E. Arrizabalaga, A. Lertxundi, I. Mendiguren, L. Izagirre, J.M. Suraso, Hemen; Egin; eta haserre sutan 1: J.M. Suraso).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

suan: DFrec 1; sutan: AB38 1 (eta sutan egon 1; sutan erre 1; sutan goritu 1; sutan ipini 1), HiztEn-LurE; sutara bota: Euskalterm 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS:suan 1 infernuko suan. 2 Ipar. eta Naf.: behar dela artoa suan erre,suak hartu, su(-)arma, su eman, su eta gar, su-eten, su hartu, suko Ipar. eta Naf., su-lama, su(-)leize, sura Ipar. eta Naf., su(r)tako Heg.,su(r)tan Heg.: urrea su(r)tan garbiago egiten da,su(r)tara Heg.: su(r)tara bota papera, su(r)tatik Heg., sutik Ipar. eta Naf., sutan 1 'suak harturik': basoa sutan dago. 2 'haserre bizian': sutan jarri zen gure gizona.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: beheko su, suak, su-argi, su baxu, su egin, su-egur, su-emaile, su eta fu,su eta ke, su-gorrina, su-hauts, su-itzalgailu, su-itzaltze, su-ontzi, sutako egur, suzko arma, suzko errobera .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

su eman; su hartu, suak hartu; suan / surtan (eta sura/surtara, sutik/surtatik), sutan, su-arma, su-eten, su-leize, su eta gar

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

erabilerok proposatzen ditu batzordeak: a) su fisikoari dagozkionetan bitasuna onartzen da: "eltzea surtan (nahiz suan) jarri"; "ikatza surtara (nahiz sura) bota"; "eltzea surtatik (nahiz sutik) atera"; b) sutan forma dagokie beste adieretakoei ("sutan ageri zen mendi osoa"; "sutan jarri zen Pello, berri hura entzutean").

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Bizkaian bederen bereiztu egiten da sutan 'haserre' eta surtan 'suaren gainean, su-barruan'" (1993-01-18)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-04-25): 'Lurralde hitza ere eztabaidarako utzi zen, 'tierra' hitzaren ordain gisa. Suaren Lurraldea gordetzea proposatzen da. Hori omen da, bere urrian, testuetan dabilena. Suaren ala suzko behar ote duen ere galdegin da. Satrustegi jaunak dio dudarik ez dela "del fuego" dela. Horrenbestez, Suaren lurraldea onartzen da. Horrek esan nahi du lurralde hitzarentzat ere adiera hori onartzen dela'.

su apalean
1 adb. Jakiak prestatzeko suaz mintzatuz, indar gutxiko sutan. Ik. su txikian. Frijitu berakatzak su apalean.
2 adb. Asmoen edo proiektuen prestatze lanez mintzatuz, astiro eta alderdi guztiak ondo aztertuta. (egosi, egin eta kideko aditzekin). Iraultza baketsua izan zela diote adituek; su apalean egositakoa.

Aztergaia: su apalean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

su bizian aztertzean, azpisarrera gisa jasotzeko proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa su eta apal sarreretan.

su arma, su-arma
iz. Bolboraren leherketa-indarraz baliatzen den arma. Arma zuriak eta su armak.
Loturak

Aztergaia: su arma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arma.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

su sarrerari dagokion azpisarrera.

su baxu
iz. Beheko sua. Su baxurako egur bila joan ziren.
Loturak

Aztergaia: su baxu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

su baju: Prestas: 5. gaia; 28 lek. (B 1 / G 27).

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. beheko su.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-baxu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

su sarrerari dagokion azpisarrera.

su bizi
iz. Indar handiko sua. Infernuko su bizia. Ikustekoak on Marianoren begiak, su bizi batek hartuak iduri!
Loturak

Aztergaia: su bizi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SU BIZI (V-gip, L, BN, S). Ref.: Lh; Etxba Eib; Elexp Berg. a) Fuego vivo, fuerte. "Ez euki babak su bizixan" Elexp Berg. Zer diot, gathe, presondegi, / zer burreu, zer, su bizia? Gç 195. Zer erretzak egiñen ditu su bizia den purgategiko su andiak? Mb IArg I 255. Jainkoaren aserrezko su bizi illun batek diran gizon, abere, ta beste gauza guziak erre ta auts beltz biurtzen ditu. Cb Eg II 140 (Dv LEd 249 su bizi). Zer egingo dau infernuko su bizi benetakoak. Añ EL1 51. Su bizian Martiri Santuak erre zituztela. Gco II 19. Emon egijozu bada, Jesus maitia, neurrizko-gatz-ozpin oni zeure amodijuaren su bitzija, ixio, ta erre dagizan luurrezko gorputzetako pekatubeen autsak. fB Olg 5s. Eta beretan egiten dabe, su bizi portitzaren bidez, gatza. Izt C 92. Jaungoikoaren Justiziak irazekitako su bizia. Arr May 109. Zure maitetasunaren su bizia oietan piztu. ArgiDL 24. Su biziz dizdiz dagi. Gazt MusIx 125. (Fig.). Cólera. Cf. ejs. de su biziak hartu, s.v. SUAK HARTU. Hura da gure arimako sü bizi bat, zoinek ekartzen baigitu mendekatzera. CatLan 117. b) (Uso adj.). Ferviente. Arima sü biziaguek debozionian egiten ahal dükeie haboruago. Mercy 26. c) "(L; Hb), lanterne" Lh

adib: su 2 iz. Garretan edo txingarretan dagoen erregaia. Alkoholezko su bat piztu zuen. Lasto sua hiltzen den bezala. Ikatz su bat ikusi zuten eta haren gainean arrain bat. Su ttipia, kandela-argia, haize gutik iraungitzen du. Sasi baten artetik argitzen zuen su batek. Su handi baten aurrean berotu ziren. Urrezko aratxea ere su handi batean erre zuen. Edozein haizetxok itzal dezakeen su ahul bat. Infernuko su bizia. || Bakoitzak bere opilari su. // 3 iz. Berotzeko edo jakiak prestatzeko sukaldean pizten den sua. Ik. sutondo. Sukaldeko sua. Katuak suaren ondoan lo egiten du. Irakiten hasten denean, ordu erdiz su bizian eduki. Azukrea esnetan urtu su motelean, gelatina erantsi, eta desegin artean eragin. Bi orduz su txikian egosi ondoren, prest dago hestekia. Errearaz ezazu su eztian. // erretxindu, erretxin/erretxindu, erretxintzen da/du ad. Erretxin bihurtu. Zahartzaroan arrunt erretxindu zen. || Erraz jartzen zen kasketan, erraz tutik erantzun nahi ez eta zapuzten, erraz erretxintzen eta su biziak hartzen. // iragazi, iragaz, iragazten 1 du ad. Isurkari bat iragazkitik igaroarazi. Ik. irazi1. Esnea iragazi eta gatzagia eman. Pare bat minutuz su bizian irakin, eta salda hori beste ontzi batera iragazi. || Airea iragazi. Gas isuriak atmosferara iritsi ez daitezen, CO2a iragazteko eta gordetzeko, proiektuak finantzatuko dituzte.

su bizi 37: EiTB 4 (“Lehenik, poliki-poliki, berdura botatzen dugu; gero, haragia su bizian erregosi; dena ondo batu; ardo beltz pixka bat bota; salda pixka bat; eta poliki-poliki maneiatuko dugu, haragia samur egon arte”), Argia (“Zu sugeldoan, su bizian beste batzuk”), Berria 25 (“Su bizia du, eta konstantea, gainera, eta, horregatik, egur ezin hobea da halakoetarako”), Consumer 3 (“Modu tradizionalean egin nahi badira, su bizian egosten eduki ondoren, apaldu egiten da suaren indarra, mantso-mantso irakin dezan eta estali egiten da eltzea, baina ez erabat“), Elkar 4 (“Ikustekoak don Marianoren begiak, su bizi batek hartuak iduri…!“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

su bizi 39: Elizen arteko Biblia 8 (“Atenobiok ez zuen hitzik erantzun. Haserreturik, erregeagana itzuli eta Simonen erantzuna adierazi zion, bai eta haren handitasuna eta ikusitako guztia ere. Erregea ere su bizitan jarri zen”), Karlos Zabala 4 (“Su bizi batek bularreko hutsunea erretzen zion orain ere; eskuak gainean ipintzen zituen behin eta berriz, zuloa estali nahirik, bere izana handik ihesi zihoakiola iruditzen baitzitzaion”), Asisko Frantzizko 4 (“Antzina su biziko labean sartutako hiru gazteek izaki guztiak unibertsoaren Kreatzailea gorestera eta ospatzera gonbidatzen zituzten bezala, era berean, Jaunaren Espirituaz beteriko gizon honek ere izaki eta sorkari guztietan denen Sortzailea eta Gobernatzailea etenik gabe ospatzen, goresten eta bedeinkatzen zuen”), Xabier Amuriza 3 (“Badago bero hura gogoan ere, honek suminez irakitean eta begietatik su biziagoa txinpartatzean erakusten duena”), Agustin Otsoa 2 (“Benetan su bizian landu balute bezalako distira zuen orain”), Iñaki Mendiguren (“Beheko su bizi-biziaren aurrean eseri ziren hirurak, piztia kuxkuxero eta susmagarrien kasu ospetsuei buruzko liburukote hautseztatuen orrialdeak astiro pasatuz; tarteka elkarri jakinarazten zioten zerbait interesgarria aurkitutakoan”), Juan Garzia (“Su bizia zen hura; baina, hala lehenago igotzen zela esan ziotenez, zanga-zanga edan zuen, airea botaz ahoan alkandoraren barrenarekin”), Koldo Biguri (“Baina etxe zaharra, su biziz, garretan zegoen”), Ramuntxo Etxeberri…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa su sarreran.

su bizian
1 adb. Jakiak prestatzeko suaz mintzatuz, indar handiko sutan. Irakiten hasten denean, ordu erdiz su bizian eduki. Pare bat minutuz su bizian frijitu.
2 adb. Oso haserre. Su bizian jarri ziren.
Loturak

Aztergaia: su bizian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

SU BIZI (V-gip, L, BN, S). Ref.: Lh; Etxba Eib ; Elexp Berg. a) Fuego vivo, fuerte. "Ez euki babak su bizixan" Elexp Berg. * Su bizian Martiri Santuak erre zituztela. Gco II 19.

LB: 32 “Su bizian eduki 4 minutuz alde batetik, eta gorritzean, bestetik beste 4 minutuz” (Berria); EPG: “Benetan su bizian landu balute bezalako distira zuen orain.” (Agustin Otsoa); ETC: “Likidoa loditzen hasitakoan, ur hotz-hotzean tanta bat ipiniko duzu: urtu egiten bada, segi egosten; osorik geratu bada, irakin hiru bat aldiz marmelada su bizian eta itzali.” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: su bizian: muy enfadado (hecho una furia); Adorez: su bizian zebilen: andaba muy enfadado; Labayru: 0.

Bestelakoak

[su] su bizi iz. Indar handiko sua. Infernuko su bizia. Ikustekoak on Marianoren begiak, su bizi batek hartuak iduri! || (su bizian esapidean, jakiak prestatzeko suaz mintzatuz). Irakiten hasten denean, ordu erdiz su bizian eduki.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea komeni da, eta adierak bereiztea: 1) sukaldekoa; 2) oso haserre. Forma honekin batera, su txikian, su motelean eta su apalean ere jasotzekoak dira. su bizi azpisarrerako azpiadiera ezabatzeko da, beraz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa su eta bizi sarreretan.

su egur, su-egur
iz. Batez ere bizk. Sutako egurra. Su egurra ugari bildu dugu negurako.
Loturak
su emaile, su-emaile
1 adj./iz. Zerbaiti, gaiztakeriaz edo etekina ateratzeko asmoz, nahita su ematen diona. Ik. supiztaile; piromano. Eraile eta su emaile bat ezin da Etxahuneko oinordeko izan. Barbaro su-emaileak.
2 adj./iz. Bazter-nahaslea. Ik. bazter nahasle; endreda-makila. Orduan eta orain badira makina bat su emaile, inola bizi ezin direnak saltsa eta nahasketa gabe.
su eman
ad.-lok. Zerbaiti sua hurbildu, sutan jar dadin. Su eman zion bere jauregiari.

Aztergaia: su eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-07-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 25

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

su sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak
su eta fu
adb. g. er. Sutan, haserre bizian. Amorru beltzak hartzen du, eta han doa Mari su eta fu.

Aztergaia: su eta fu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 2001-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

su ta fu 1, SMitx Aranz ("Amorru beltzak artzen du / ta an doa Mari su ta fu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

su ta fu 3: Azurm ("Prosan gerra ideologikoa su ta fu, poesian gerraren nekea"), Aingura/4 2 ("Aurrean labe aundi bat, su ta fu", "Jo ta ke, su ta fu, dingi-danga, txinparta jario bizian, galanki astinduz, estutu, garbitu, leundu ta apaindu dute agoa"); sutafu Egin 1980 ("hor inguruan ari dira Hissen Habre, Defentsa ministroaren soldaduak ere Wadel Kamugue teniente koronelaren tropen kontra sutafu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

su eta fu jarri : Euskalterm 1 (poner el grito en el cielo) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

su ta fu : SMitx AmaS (IG 438: "danak ao-batez ari zaizkigu ango mirariak goraltzen eta auspotzen su ta fu galda bizian, askirik gabe").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

su sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

su eta gar
adb. Gogoz eta lehiaz. Bero-beroan, su eta gar mintzatzen da. Bere egitekoari su eta gar ekiten zion.

Aztergaia: su eta gar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

su sarrerari dagokion azpisarrera.

su eta ke
adb. Jo eta su, jo eta ke. Su eta ke han gelditu zen garia astintzen.

Aztergaia: su eta ke

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-12-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

su eta ke (eta su ta ke, su ta kei, su-ta-ke) 6: a) 'su eta gar' adierako 3: Iratz (izenburu gisa: "Su eta ke"), Bilbao IpuiB ("Ta geroago ta gogotsuago, su ta ke, bere gorputz-eskueri eragin eta eragin"), Etxba Ibilt ("Su-ta-ke an geldittu zan gari astintzen"); b) 'sua eta kea' adierako 3: Tt Onsa ("Leze haren zolan, dragon terrible, eta horrible bat, ahotik, su eta ke, urtikiten ziala"), Lard ("Mendiari su eta kea zeriozkan"), Or QA ("Su ta kei darion alkian").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

su (e)ta ke 4: a) 'su eta gar' adierako 3: PAlt ("Nere Irakaslea su ta ke ari zitzaidan"), Iratz ("Mendiz heldu dire / dena su ta ke / Aterbe, laguntza / eta lan eske"), F. Olariaga ("Babiloniako kanpa-zelai haundi hartan etsai guzien kaudiloa itxura izugarri eta ikaragarrian, su eta ke aulki haundian"); b) 'sua eta kea' adierako 1: A. Arozena ("Su ta ke arteko orma-erortze").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

su eta ke : DFrec 1 (Anait: "Su eta ke errepika eta errepika"), HiztEn (AS, jo eta ke), LurE (adib. gisa: su eta gar) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

su eta ke : EuskHizt (adib. gisa: 'su eta gar' azaldua), ElhHizt (AS; a sangre y fuego; encolerizado, -a; con mucho empeño), EskolaHE (adib. gisa: su eta gar), DRA (su ta ke: adib. gisa), PMuj DVC (su-ta-ke: ardorosamente, fervorosamente, celosamente; su ta ke adib. gisa: a sangre y fuego) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib. gisa

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

su sarrerari dagokion azpisarrera.

su eten, su-eten
iz. Su armen bidezko borrokaren etenaldia. Ik. menia. Apirilaren 8an sinatu zuten su-etena gobernuak eta gerrillariek.
su ezti
iz. Indar gutxiko sua. (Batez ere jakiak prestatzeko suaz mintzatuz erabiltzen da). Errearaz ezazu su eztian.

Aztergaia: su ezti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SU EZTI Fuego lento. Egosaraziko duzu bi orenez su ezti batean. ECocin 3. Errearaz zazu su eztian. Ib. 40. Theresaren haragiaren azal-pean irraida bat bezala forogatzen zuen su eztia ez zen gai geroaren beldurrak gorputzean ezarri zion izotza urt-eraztekotz. Mde HaurB 87.

adib: su 3 iz. Berotzeko edo jakiak prestatzeko sukaldean pizten den sua. Ik. sutondo. Sukaldeko sua. Katuak suaren ondoan lo egiten du. Irakiten hasten denean, ordu erdiz su bizian eduki. Azukrea esnetan urtu su motelean, gelatina erantsi, eta desegin artean eragin. Bi orduz su txikian egosi ondoren, prest dago hestekia. Errearaz ezazu su eztian. // [s.u. juliana] juliana eran (ebaki, zatitu eta kideko aditzekin). Barazkiak zatitzeko moduez mintzatuz, zati luze eta mehetan. Barazkiak juliana eran ebaki eta gurin apur batekin su eztian eduki. Tipula txikituko dugu lehenik, juliana eran. // [s.u. oren] oren erdi, oren-erdi Ipar. Oren erdi bat bazuen izerditan hola ari zela. Utz ezazu irakitera oren erdi bat su eztian.

su ezti 24: Aizu (“Gurrutxagak ez du ahaztu bluesa azken lan honetan, baina oraingoan lekua dago funk doinuentzat, kontrabaxu eta hammond organo distiratsuak dituen balada batentzat, folk erreferentzia garaikideentzat eta su eztian erretako rock aleentzat”), Consumer 13 (“Baina badira, eta ez gutxi: entsaladak erabil daitezke, berdura erregosiak, su eztian frijituak, su bizian eginak edo plantxan eginak (kalabazina, berenjena...), piper gorriak edo berdeak, txanpinoiak eta perretxikoak, patata-purea, arroza, ilar erregosiak..“), Berria 7 (“Ezarri berriz kazolan, su eztian; irakin bertan minutu batzuetan“), Argia 2 (“Sotil-sotila, zurruna, intentsua, tentsioz betetako nobela su eztitan ondu”), Laneki (“Egosketa tradizionalak erabiltzen dira (janaria erreta, parrilan, su eztitan egosita, salteatuta, frijituta edo erregosita egitea, eta abar), eta horrek ezaugarri organoleptikoak babesten dituenez, bezeroek gogo onez onartzea lortzen da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

su ezti 1, Irene Aldasoro (“Izarren su eztien antzera piztu zitzaizkion elkarren arteko bizitzako momentuak, inork ez zekizkienak eta inoiz jakingo ez zituenak, eta memoria argitu zioten”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa su sarreran.

su gori
iz. Su bizia. Infernuko su gorian. Ikatz biziaren garra baino su goriagoa.
Loturak

Aztergaia: su gori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SU GORI (V-gip ap. Iz ArOñ). Fuego vivo (sentidos prop. y fig.). "Sugórittan agúro egósi" Iz ArOñ. Gehiago tormentatzen du hango su goriak. EZ Man I 121. Ifernuko su gorian. Gç 181. Iskiribatzaille katholikoak behar du izan [...] ikatz biziaren kharra baino su goriagoa. ES 152. Baina sarauban emoten jakue aragijari ta luxurijari su gorijagua. fB Olg 117. Su gorijak ta Erregerik gogorreenaren agiñdu ta berbiak zematuten zituban. JJMg BasEsc 145s. Txakurrari deadarrez / dirautso, baita su gori asarrez. Zav Fab RIEV 1907, 543. Ixiotu egizue nire bijotza zeubenen su gorijan. Ur MarIl 121. Ezta su goritik yaso ere, bide zanez, lor samiña. Zait Sof 41. Diztira utsa biurtu da dena arrezkero: esmeralda belarra, zillarra urmaelaren ura, su gori zeru goibela. Txill Let 61.

adib: gori 3 adj. Galdan dagoena; kartsua. Eguzki izpi zorrotz goria. Infernuko su gorian. Bihotz gori eta amodio kartsu batekin. Negar malko goriak. Odol goria zainetan. Gori-gori egon.

su gori 2: Elkar (“Su gorian nuen bularraldea”), Karmel (“zure hitzen su goritan sendatzen bait nauzu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

su gori 3: Felipe Juaristi 2 (“Karol Schultzi, ordea, berrogeita hamar zigorrada eman zizkioten eta gero, zauriak su gori, zauriak gorri, zauriak odolbide, zauriak min-huts, zauriak leize sakon zirelarik, gatzez, gatz arruntez, gatz usainik gabekoz, gatz itsasorik gabekoz, estali zituzten denak”), Patxi Zubizarreta (“Aspaldiko oroitzapenek eraginik, amari egindako azken ikustaldiak bultzaturik, nire barrenean ehundaka, milaka sumendi piztu dira bi egunotan; erraiak sutan, su goritan sentitu izan ditut, harik eta, laba guztia isuri ostean, nire barrunbeak hozten hasi diren arte”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa su sarreran.

su gorrina, su-gorrina
iz. Arrosaren familiako fruta-arbolei eta beste hainbat landareri erasaten dien gaitza, Erwinia amylovora bakterioak eragindakoa.
su hartu
ad.-lok. Zerbaiti sugarrek eragin, zerbait erretzen hasi. Su hartu zuen etxeak.

Aztergaia: su hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-07-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esapideok 55 agerralditan jaso dira; horietako bitan bakarrik, da motako lag.ekin (S. Pouvreau-renak biak: "... zeinen ere bihotza hain biziro suakartzen baita"; "gure bihotzek (...) berehala suakhartzen dire haren aldera"); 32tan du motako lag.ekin (edo/eta ergatiboa agerian dela) eta 21etan lag. gabe; su (h)artu 25 aldiz agertu da; 17 aldiz dumotako lag.ekin ("etxeak su hartu du" edo "gau batean etxeak su hartu eta erre zen" modukoetan): B 8 (fB, Astar, Enb, Altuna, Azurm Elorri, Erkiag BatB), G 7 (It Dial, Ag G, Or Mi, Etxde JJ, Munita, NEtx Nola), IE 2 (Dv); eta 8 aldiz lag. gabe ("haren gorrotoan su hartuta egon" modukoetan): B 2 (fB Ic, Gand Elorri), G 1 (Gazt MusIx)IE 2 (Dv Lab, Etcham); suartu bitan: du lag.ekin behin, B (Enb), eta lag. gabe beste behin, IE (FIr); sua (h)artu 7 aldiz, du lag.ekin 6tan ("txondorrak sua hartu du" modukoetan): B 3 (AB AmaE, Bilbao IpuiB, Alzola Atalak), G 2 (Mb IArg), IE 1 (SP); lag. gabe behin, B (Altuna); suak artu 18 aldiz; du lag.ekin 8tan ("hartzen du urlia suak, eta..." modukoetan): B 2 (Zav Fab, Kk Ab), G 6 (Cb Eg, Ub, AA, TAg Uzt, Zait Plat); lag. gabe 10etan: B 4 (Añ GGero, AB AmaE, A BGuzur, Ag Kr), G 6 (Ag G, Ldi IL, Urruz Zer, Berron Kijote, Or Aitork); suak(h)artu 5 aldiz, IE (SP: bitan da lag.ekin eta hirutan lag. gabe); sukartu behin, G (Etxde JJ), lag. gabe.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

su (h)artu 7 aldiz agertu da, lautan du motako lag.ekin: G 1 (Izar baten dirdira), EB 3 (Saioka 3, J. Azurmendi, Zeu zeutara); eta hirutan lag. gabe: G (A. Zubikarai), EB 2 (Elhuyar, J. Azurmendi); sua-artu 2 aldiz, du motako lag.ekin, B (J.B. Eguzkitza).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

su (h)artu :DFrec 2; su-hartu :AB38 1; sua hartu :AB38 1, AB50 3; suak hartu : DFrec 1; suak hartu [du ad.]: DFrec 2, HiztEn.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

su hartu, suak hartu.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu. Cf. lo hartu, loak hartu, lo(a)kartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

su sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

etxeak su hartu du. Cf. suak hartu .

su hauts, su-hauts
iz. Errautsa. Sua bere txingar eta su hautsarekin bildu ohi da.
su itzalgailu, su-itzalgailu
iz. Sute txikiak itzaltzeko erabiltzen den eskuko gailua, botila handi baten formakoa dena eta barruan duen gai berezia turrustan jaurtiz sua itzaltzeko erabiltzen dena. Su itzalgailua hartu, eta berak itzali zuen sute txikia.
su itzaltze, su-itzaltze
iz. Norbaitek sua itzaltzea. Su-itzaltze lanetan aritu ziren herritarrak.
su lama, su-lama
iz. Garra. Haren arima dohakabea erretzen ari zen su-lametan. Infernuko su-lamen erdian.
su leize, su-leize
iz. Infernua. Arima galdu eta hondatu zuen su leizean. Su leizeko neke izugarriak. || Infernuko su leizean.

Aztergaia: su leize

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adiera jasoz: 'infernua'.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leize.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

su sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

leize sarrerari dagokion azpisarrera.

su motelean
1 adb. Jakiak prestatzeko suaz mintzatuz, indar gutxiko sutan. Ik. su txikian. Azukrea esnetan urtu su motelean, gelatina erantsi, eta desegin artean eragin.
2 adb. Asmoen edo proiektuen prestatze lanez mintzatuz, astiro eta alderdi guztiak ondo aztertuta. (egosi, egin eta kideko aditzekin). Martxoaren 8an emakumeek eginiko lanuztea su motelean egosi zen luzaro, kalean.

Aztergaia: su motelean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

su bizian aztertzean, azpisarrera gisa jasotzeko proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa su eta motel sarreretan.

su pindar, su-pindar
1 iz. Txinparta. Isilean daude; su pindarren hotsa besterik ez da entzuten.
2 iz. (begi, begitarte eta kideko izenekin, poz handiaren edo aztoramen handiaren irudi bezala). Dena poztua beraz, eta begietarik su-pindarra zeriola. Ostatutik joan ziren, galdan kasik, su pindarrak ateratzen zitzaizkiela sudur puntatik eta begitarte guztitik.

Aztergaia: su-pindar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SU-PINDAR (-ph- L, BN, S; -pinttar B; -pinter B). Ref.: Lh; Inza Eusk 1928 (II), 106; Izeta BHizt2 (pinter). Chispa (sentidos prop. y fig.). "Su-pinttarra dariola dago ikatz ori (B), ese carbón está chisporroteando" Inza Eusk 1928 (II), 106. "Su-pinterrak sartu ziren nere etxean" Izeta BHizt2 (s.v. pinter). Su pindar bat lastora erorten denian, [...] su handi bat pitzten baitu. AR 359. Ostatutik yohan ziren, [...] khaldan kasik su phindarrak atheratzen zeztela sudur puntatik. Elsb Fram 148. Dena boztua beraz, eta begietarik su pindarra zariola. Jnn SBi 137. Eder da Eskualdun lerdena, / su pindarrak begian, zalurik dohana. Arb Igand 44. Su pindar, iguzki su-azau ikaragarrien bortuan. SoEg Herr 19-12-1957, 1. Iguzki horren su pindarra. JEtchep 64. Harri gresak bere sabeletik su pindarrak jauzarazten dituen bezala. Ardoy SFran 63. Haize burrunba, ortzi karraska, Larrungo gaina su-pindar... Iratz 132. Begia su-pindar. Ib. 113. Goizeko argia su-pindarretan. Iratz 50.

adib: su 1 iz. Zerbait erretzen denean gertatzen den bero eta argi jalgitzea. Suak erre eta kiskali zituen Sodoma aldeko bost herri handi. Su pindarrak. Begietatik sua zeriola. Su egiteko egur gabe. Pagoaren egurra, nahiz ikatza nahiz sua egiteko, onenetakoa. Hain handi eta bizia zen labe hartako sua, non berrogei beso altxatzen ziren garrak. Behin ere itzalia egon ez den hauspeko sua. Baina zeri zaio gehienik sua lotzen ez bada sugai idorrari? Bolborak ez du behar ez su handirik ez denbora luzerik kalte handiak egiteko. || Esr. zah.: Odolak su gabe diraki. Su gaberik ez da kerik. // pindar 1 iz. Ipar. Txinparta. Su pindarrak. Harri bat joz, pindarrak atera. Pindarrak ilaundu direnean. Pindar batez egin daiteke laster gar bat ikaragarria. Pindar bat erori zen bolbora-meta baten gainera.

su(-)pindar 4: Elkar 2 (“Isilean daude, su pindarren hotsa besterik ez da entzuten”), Berria (“Ele labur, eleberri, kantu eta mintzaldiak, bere euskarazko obra osoa plazaratzea inportanta zitzaion elkarteari: Etxea, euskara eta etorkizuna hondatzen zaizkigularik, su pindarrez denen berotzekoa baitu, liburuko azken orrialdeak dioenez”), Argia (“Hori izan zen lehen su-pindarra, eta hortik landa, anitz gogoetatuta eraiki dut ene nortasun abertzalea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

su(-)pindar 6: Herria 2 (“Su pindar hori, hats espantagarri hori,”), Aingeru Epaltza (“Etxeko atarian lehenbizi eta etxebizitzako eskailburuan gero, txirrina zanpaka egin nuen denborak epeldu zizkidan haserrearen su-pindarrak”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Su pindar bat ikusi nuen haren begiradan, eta une batez beldur izan nintzen ordotsak urrixari erasoko ote zion, basurdeak bere eskularru finak erantziko ote zituen”), Oskar Arana (“Teresaren aria hegalariek ez dute berarengan su pindarrik ere pizten; bere ahotsaren melodia bera, iluna, bihurrikatua, Teresa albora utzita igarotzen da, gainetik igarotzen zaio”), Xipri Arbelbide (“Su pindarrak begian, zalurik dohan”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa su sarreran.

su txikian
1 adb. Jakiak prestatzeko suaz mintzatuz, indar gutxiko sutan. Ik. su motelean; su apalean. Bi orduz su txikian egosi ondoren, prest dago hestekia.
2 adb. Asmoen edo proiektuen prestatze lanez mintzatuz, astiro eta alderdi guztiak ondo aztertuta. (egosi, egin eta kideko aditzekin). Su txikian egositako garaipena izan zen. Su txikian egindako liburua izan da.

Aztergaia: su txikian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-10-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

su bizian aztertzean, azpisarrera gisa jasotzeko proposatua; adierak bereiztea komeni da: eta adierak bereiztea: 1) sukaldekoa; 2) poliki.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa su eta txiki sarreretan.

su txingar, su-txingar
iz. Txingarra. Su-txingarrak estali eta urez busti ditu amak. Berpiztu egiten zitzaizkiela egunero bihotzetako su txingarrak.

Aztergaia: su-txingar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SU-TXINGAR (Añ (G)). a) Chispa (tbn. fig.). "Centella de fuego" Añ. Doblaturik ta erredoblaturik milla millón áldis, estiréla Jangoikoaren miserikordiain aurkintzean yágo ezi su txinarbát itsasoain érdian. LE in BOEanm 1674 (voc.). Bere onbiurtze zorionekoaren su txingar biziyak sentitzen asi zan. 'Centellas'. Aran SIgn 12. b) (su-txinkar R-uzt ap. Iz R 293). Brasa (tbn. fig.). Birbiztu egitten jakezala egunaro alkarren biotzetako su-txingarrak. Echta Jos 239s. Iakite sendoaren su-txingarrek auspean zirauten. Zait Plat 42. Su-txingarrak estali ta urez busti ditu amak. NEtx LBB 155. Marsellesaren doiñu zoliaz / pizten du [Iparragirrek] Frantzin su-txingar. Ib. 286.

def: suontzi iz. Ontzi biribila, gehienetan metalezkoa, su txingarrez beterik berogailu gisa erabiltzen dena. Hotzak zegoen eta suontzia esku artean zekarren. // adib: txingar 1 iz. Gori-gori dagoen egur edo ikatz zatia, garrik gabea. Txingar goriak. Su txingarrak estali. Eskuan erortzen zaidan geldo edo txingar bat ezin pairatu dut; sugar betikoa nola eramango dut? Begiek txingarrak diruditela. Txingarra baino gorriago jarri zen.

su txingar , Argia (“Nik gehiago estimatzen ditut uda beroko tomateak, festetan entzierro ostetik piper biziekin su txingarretan erreta egiten dituzten tomate puska horiek, baina garaian garaikoa behar”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

su-txingar 4: Elizen arteko Biblia 2 (“Ondoren, aingeruak intsentsu-ontzia hartu, aldareko su-txingarrez bete eta lurrera bota zuen. Berehala, trumoiak, danbatekoak, tximistak eta lurrikara izan ziren”), Jose Morales (“Liuba berriro inarrosi zen, bere zoriontasun basatian erretzen, su-txingarretan bezala”), Fernando Rey (“Denbora tarte luze baten ondoren, pasha bat-batean gelditu, burua goratu eta Ismail Agari begiratu zion su-txingarren pareko begiekin”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa su sarreran.

su-argi
iz. Sutan dagoen erregaiak ematen duen argitasuna. Zaindariaren su-argia ikusi zuenean, makurtu egin zen.
Loturak

Aztergaia: su-argi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2001-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. informazioa s.u. sutantz.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: suargi / LurE: - / ElhHizt: suargi / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma garden-ulergarria da

sutargi baino argi eta ulergarriagoa da, lantaldearen ustez.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-argi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

su sarrerari dagokion azpisarrera.

su-eragile
adj. Sua eragiten duena. Lehergailu su-eragile batek eztanda egin du haren etxe ondoan.

Aztergaia: su-eragile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh58 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 56; ETC: 136.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: su-eragile incendiario, -a ; Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0 / Euskalterm: bonba su-eragile, munizio su-eragile (Herrizaintza; termino onartuak dira).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa su eta eragile sarreretan.

su(a) egin
1 ad.-lok. Sua piztu. Su egiteko behar zen egurra txikitu zuten. Pagoaren egurra, nahiz ikatza nahiz sua egiteko, onenetakoa.
2 ad.-lok. Tiro egin. Mateok su egin zuen eta Fortunato zerraldo erori zen lurrera. Lurrera bota dut nire pistola eta su egin du ustekabean. Ehiztariak su egin zuen.
su(a) lotu
da ad.-lok. Ipar. Sua piztu, su hartu. Sua lotu da lantegiko zoladura azpietan. Joan den arratsean, su lotu da herriko etxearen ondoko jatetxean. Autoari su loturik, bi ertzainek erredura handiak izan dituzte. Baina zeri zaio gehienik sua lotzen ez bada sugai idorrari?
Loturak
su(r)tako
adj. Heg. Ik. suko. Surtako eltzeen artean.
Loturak
su(r)tako hauts
iz. Errautsa. Sutako hautsarekin garbitu. Surtako hauts artean.
su(r)tan
adb. Heg. Sua dagoen lekuan, suaren gainean. Ik. suan; sutan jarri. Urrea surtan garbiago egiten da. Sutan irakiten dagoela. Urez beteriko lapikoa sutan jarri gatz pitin batekin.
Loturak
su(r)tara
adb. Heg. Sua dagoen lekura. Ik. sura. Surtara bota papera. Sutara kondenatu zuten.
Loturak
su(r)tatik
adb. Heg. Sua dagoen lekutik. Ik. sutik. Eltzea sutatik baztertzean. Irteten banaiz surtatik bizirik.
Loturak
sua amatatu
da/du ad.-lok. Suhiltzaileek sua amatatzea lortu dute. Astiro-astiro amatatzen doa sua.
Ohiko lexiak

Aztergaia: sua amatatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

sua itzali
da/du ad.-lok. Sua itzaltzen saiatzen da gainera zerbait botata. Edozein haizetxok itzal dezakeen su ahul bat.
Ohiko lexiak

Aztergaia: sua itzali

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

sua piztu
da/du ad.-lok. Alkoholezko su bat piztu zuen. Eta sukaldean suren bat-edo piztuta utzi izanaren ondorio izan bada, zer? Pitz ezazu ene baitan zeure amodioaren sua. Hortaz, ez dago neandertalek sua pizten zutela erakusten duen behin betiko arrazoirik, ados.
Ohiko lexiak

Aztergaia: sua piztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

suabe
1 adj. Heg. Leuna. Hitzak neurtuz, ahots doinu suabe eta baketsuz galdegin zion emakumeari ea zer egin behar zuen berak.
2 Heg. (Adizlagun gisa). Joan egin zen, atea suabe eta emeki itxiz.

Aztergaia: suabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 2005-11-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan suabe sarrera: OA ("Bere itzegitean afable eta bere kondizioan suabe"), Iraz ("Remedio erraza eta suabea nire pekatuen barkazioa alkanzatzeko"), Cb EBO ("T suabeago egiteko tt bi orobat eskribitzen dituzte"), Cb Just ("S. Luis txit suabea"), BOEans ("Aitzea musika bat ain suabea"), Gco II ("Eranzuera suabe batek besteren kolera autsiko du"), AA III ("Kanta suabeak"), BOEanm 1299 ("Zeren den suabea nire uztarria eta arina nire karga"), Bil ("Auxen [biyotza] eskeintzen dizut / guztizko suabe"), Mdg ("Sua du suabe"), Zuzaeta ("Beste batzuk dagoz suabe, manso, bigun eta agradu onekoak"), EusJok II ("Suabe artu ditu / Alonsok idiak"), Uzt EBT ("Berriro ere baserritarrai / itz egingo'iot suabe"), Lopategi in Uzt Noiz ("Bertsotan gogor eta / lanian suabe, / bertsolariyak ola / ibiltzen gerade").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

suabe (eta xuabe) 23: T. Ureta 3 (adib.: "biziki leunagoa da eta suabeagoa", "txit leuna ta suabea"), Batx Franci ("Baina irrifar ere egiten zuen, irrifar xuabe bat bere lankide gertuenaren ohorez"), J. Sarrionandia ("haizea suabea eta hotza"), P. Sastre ("lerro batean hasi ziren gorputza suabe astinduz"), Hizkilimin/3 ("Orain egin lehenengo froga doinu suabeakaz"), ap. I. Gaminde ("lurre ifinten dotzu asukere moduen suabe"), Lasa Denboraldi ("Dena zen anehunka gizakume xarmant, kontzertu espiritual xuabea, indarra eta bakea, anbizio zindoak, zer dakita?"), BertsoPaper 2 ("oso suabe suabe"), Egunk 1993 ("Suabe ibiltzen naiz, gorputzari egur handirik eman gabe"), Joxe M. Lertxundi ("goxo ta suabe"), J. Otaegi ("Euria badator leun eta suabe zuhaitzaren orrietan behera"), J.A. Mujika ("esan diot suabe-suabe"), Musika/6 ("Diapasoia hartu eta dardarrean jarriaz, soinu suabe bat somatu zen"), Perretxikuak 1995 ("Mamia elastikoa da, larruaren antzekoa, zurixka eta perretxiko usainekoa, zaporea suabea edo azido samarra du"), Arte modernoa ("Pinturako obra baten ertzen trataera lauso, desdibujatu edo xuabeari ezar dakiokeen deitura"), Amonaren botika ("puntu horietan masaje suabe bat egin"), J. Osoro ("Nik ez nekien nola egiten zen baina berak suabe eraso zidan"), X. Gereño 2 (adib.: "Danborra jotzen hasten da, xuabe..."), Esaizu/4 (" euri xuabeak"), Bapatean/98 ("Seme suabeago").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

suabe : AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

suabe : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CEeta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onartzera eragiten du errealismoak

aski erabilia da, lehen eta orain (baina Hegoaldean bakarrik), eta nekez saihestuko da Hegoaldean (zaporeez mintzatzean, adibidez).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Heg.

suak hartu
1 ad.-lok. Su hartu. Ai, andrea, gure etxea suak hartu du.
2 ad.-lok. Haserre bizian jarri. Suak harturik joan zen. || Hartzen du urlia suak eta garrak eta ez da haren ahotik agertzen biraoa besterik.

Aztergaia: suak hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu. Cf. lo hartu, loak hartu, lo(a)kartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

su sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

suak hartu du mendi-hegal osoa. Cf. su hartu .

sualdi
iz. Sutea. Finlandian, sualdi batean, hogeita hamar etxe erre dira.

Aztergaia: sualdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

suan
1 adb. (Ezkerrean determinatzaile bat hartzen duela). Infernuko suan erretzera.
2 adb. Ipar. eta naf. Sua dagoen lekuan, suaren gainean. Ik. su(r)tan. Artoa suan erre behar da. Eskua suan eman nezake.
Loturak

Aztergaia: suan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1 infernuko suan. 2 Ipar. eta Naf.: behar dela artoa suan erre.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an/-tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

su sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

eltzea surtan (nahiz suan) jarri du amak; ikatza surtara (nahiz sura) bota du; eltzea surtatik (nahiz sutik) atera du. Cf. sutan .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. sutan.

subalternitate
iz. Gizartean, behe mailako klase batekoa edo talde marjinatu batekoa izatea. Feminismoak oso modu integratzailean aztertzen ditu subalternitatearen aurpegi guztiak. Azkueren Parnaso euskalduna euskal literatura subalternitate egoeratik ateratzeko ahalegin gogoangarria da.

Aztergaia: subalternitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh61 2022-10-18 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 61; subalternotasun 8 / ETC: 108; subalternotasun 11.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0. / Euskalterm: 0.

Bestelakoak

EHn ez dago subalterno.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Espezializatua.

subbarietate
iz. biol. Landareen sailkapenean, barietate bat banatzen den azpisailetako bakoitza.
subdiakono
iz. erl. Diakonoa baino maila bat beheragoko elizgizona. Ik. sudiakre. Ottaviano izeneko aita santuaren subdiakono batek ahots ozenez santuaren mirariak irakurri zituen.

Aztergaia: subdiakono

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Erl.

subdominante
iz. mus. Eskala diatonikoaren laugarren gradua.

Aztergaia: subdominante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 2001-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mus.

subdukzio
iz. geol. Bi plakaren arteko mugimendu konbergentearen bidez, dentsitate handiena duen plaka dentsitate txikiagoa duenaren azpian sartzea. Subdukzio eremuak.

Aztergaia: subdukzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 2001-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Geol.

suberaketa
iz. teknol. Suberatzea. Tratamendu termiko baten bitartez, beira suberaketa-punturaino berotzen da.

Aztergaia: suberaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

suberaketa 8 (eta birkristaltze-suberaketa, s.-egitura, s.-tratamendu): Elhuyar (titulu batean: "Suberaketa"), MetalurFisi 1993 7 (adib.: "Suberaketa azpikritikoan, hotzetako konformaziorako xaflei aplikatzen zaien birkristaltze-suberaketa kontsideratuko da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

suberaketa : DFrec 3 (J. Gonzalez eta E. Lazaro), AB38 2, HiztEn, Euskalterm 22 (suberaketa zuri, s.-instalazio...) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

suberaketa : ElhHizt (recocido, destemple del acero), HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Teknol.

suberatu, subera, suberatzen
du ad. teknol. Altzairuaz eta kidekoez mintzatuz, berriro berotu. Altzairu hau gogorregia dago eta eraman ezazu Txomorenera labean subera dezaten.

Aztergaia: suberatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

suberatu, subera, suberatzen. du ad. 'altzairua-eta berriro berotu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

suberatu, subera, suberatzen.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

altzairua-eta berriro berotu.

subertsibo
adj. Ezarritako ordenaren eta ohiko balioen aurka borrokatzen dena. Kanta subertsiboak.

Aztergaia: subertsibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

subersione bat bakarrik jaso da, Lç (2 P 2,6: "Eta Sodomako eta Gomorrhako zibitateak ilhaundurik subersionetara kondemnatu ukhan ditu, eta egin ukhan du exenplu liraden gaixtoki bizi liradenen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ager. banakoak dira subertsio (G. Nazabal: "Argazkilariek diote: jadanik ezin daiteke originaltasunik eman, alegoria, parodia, subertsioa baizik jabetzapeneko kontzeptu berriaren bidez") eta subersibo (F. Zubiaga: "Deskuidoan burrukariak honagino etorri eta neure lan "subersiboa" ohartuz, bortatzea-edo otu ez dakien, ia osatu daukadan lehen kuadernoa kurtxoian gorde eta beste hau hasi dot").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

subersio : DFrec 1; subertsio : DFrec 2, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 2 ("subertsio-ahalegin" 1); eta EEgunk; Elhuyar Hiztegia; subersibo : DFrec 3; subertsibo : AB50 3, HiztEn, Euskalterm 3, eta EEgunk; Elhuyar Hiztegia; 3000 Hiztegia.

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

batzordean bada horren premia ikusten duenik; eta baita jazarri-ren bidetikoez aski dela dioenik ere.

subertsio
iz. Ezarritako ordenaren eta ohiko balioen aurkako borroka. Gizarte ordena suntsitzeko eta subertsioa zabaltzeko.

Aztergaia: subertsio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

ik. oharra s.u. subertsibo.

subespezie
iz. biol. Bizidunen sailkapenean, espeziea banatzen den taxonomia-taldeetako bakoitza, espezieko beste banakoetatik bereizten dituzten zenbait ezaugarri duten banakoez osaturik dagoena. Orangutanen eta txinpantzeen artean gertatzen den bezala, badira gorilen artean ere subespezie bereiziak, hau da, ezaugarri morfologiko desberdinak dituztenak.

Aztergaia: subespezie

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 2001-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

sub- osaerakoak: cf. azpi- osaerakoez aipatuak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

subfamilia
iz. biol. Bizidunen sailkapenean, familia banatzen den taxonomia-taldeetako bakoitza, bere barnean hainbat genero hartzen dituena.
subgenero
iz. biol. Bizidunen sailkapenean, generoa banatzen den taxonomia-taldeetako bakoitza, bere barnean hainbat espezie hartzen dituena.

Aztergaia: subgenero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

subgenero 1, Azurm ("bertsolaritza, euskal literaturan, ez bait da forma bat gehiago, subgenero bat —vulgoaren arte poetikoa—, baizik eta oinarrizko forma bat").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

subgenero : HiztEn (Biol.), Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

subgenero : ElhHizt (Biol.) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1999-06): hurrengo itzulirako.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

subil
iz. Beheko suan erretzen den enborra. Suak erasotzen dio subilari.

Aztergaia: subil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
subilaro
iz. Gabon eguna.

Aztergaia: subilaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aro.

subiranismo
iz. Lurralde baten subiranotasunaren alde egiten duen mugimendu politikoa. Hauteskundeetan subiranismoak argi irabaziz gero, ondorengo urratsa independentzia aldarrikatzea izango litzateke.

Aztergaia: subiranismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): subiranismo 34: Berria 30 (adib.: “Baina ez dago legez kanpo independentziaren edo autodeterminazioaren edo subiranismoaren defentsa”), Argia 4 (adib.: “Eskema horiek indartsuak dira, subiranismoaren aldeko indarrak bideratzeko benatako eskemak herri mailan garatzen diren horiek dira”); subiranotasun 603: Deia 13, Consumer, Berria 286, EiTB 119, Jakin 58, Argia 119, DiarioVasco 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: subiranismo 2, Berria (“gure herriaren etorkizuna subiranismoan bermatuta”, “subiranismoak praxi erreal batean sartu behar du”); subiranotasun 481: Berria 396, Herria 1, Joseba Zulaika 44, Koro Navarro 8, Filosofiako gida 6, Xabier Arregi 6, Piarres Xarriton 4, Iñaki Heras 4, Andres Urrutia 4, Amaia Lizarralde 2, Esteban Antxustegi 2, Karlos Zabala, Markos Zapiain, Bernardo Atxaga, Pello Zabala.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: “subirano, subiranotasun, subiranismo, subiranista (subirautza*).”

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es soberanismo / fr souverainisme: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

subirano, subiranotasun arautuak.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, onartzekoa.

subiranista
adj./iz. Subiranismoarena, subiranismoari dagokiona; subiranismoaren aldekoa. Ideia subiranistak bultzatzeko. Aldarrikapen subiranistak ez duela herritarren nahia islatzen. Subiranistak duela hamabi urte baino gehiago dira egun Quebecen.

Aztergaia: subiranista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): subiranista 447: Berria 363 (adib.: “Polo subiranista ez da Lizarra-Garaziren oinordekoa, beste gauza batzuen artean Lizarra-Garazi elkargune askoz zabalagoa izan zelako”), EiTB 7 (adib.: “behin eta berriz bilgune subiranista baten alde egiten duela”), Argia 76 (adib.: “Guk polo subiranista eratzea beharrezko ikusten dugu, baina eraginkorra izateko hainbat pauso asumitu behar dira lehenik”), DiarioVasco (“Deban ere, ezkertiar, abertzale eta subiranisten arteko indar bilketa eman behar da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: subiranista 67, Berria (adib.: “Aralarrek «ezker subiranista zibila» egituratzea izango du xede”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: “subirano, subiranotasun, subiranismo, subiranista (subirautza*).” BerriaEL2013: “soberanista* e. subiranista.”

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es soberanista / fr souverainiste: Elhuyar: - / Nolaerran: subiranista / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, onartzekoa.

subirano
1 adj. Goiena, oroz gainekoa. Ik. gehien 5; nagusi 6. Gauza guztien kreatzailea eta nagusi subiranoa. Aingeruen eta gizonen Andre subiranoa. Juje subiranoa mundura jausten denean, nork jasan haren soa? Ohore subirano eta loria neurrigabe batengatik.
2 adj. Inoren mendeko ez dena. Estatu subiranoak.

Aztergaia: subirano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazio-oharrak s.u. soberania.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea
subiranotasun
iz. Inoren mendeko ez denaren nolakotasuna edo egoera. Autonomia ez da subiranotasuna. Ukrainaren subiranotasuna sendotzeko.

Aztergaia: subiranotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
subjektibismo
iz. Gauzak iritzi edo ikuspegi pertsonalen arabera soilik ikustean oinarritzen den jarrera edo teoria. Subjektibismoak etikaren balio unibertsala edo objektibotasuna zalantzan jartzen du.

Aztergaia: subjektibismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-je(k)t-.

subjektibo
1 adj. Subjektuari dagokiona. Genitibo subjektiboa.
2 adj. Burutik edo gogotik at izatasunik ez duena. Denbora errealitate subjektiboa dela diote.
3 adj. Norberaren aurreiritzien, interesen edo zaletasunen mende dagoena. Gustuak subjektiboak dira. Munduaren ikuskera subjektibo bat.

Aztergaia: subjektibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-je(k)t-.

Izenondo erreferentzialak

-ibo izond. erref.

subjektibotasun
iz. Subjektiboa denaren nolakotasuna. Subjektibotasun gehiegiak arimaren ahuldadea erakusten omen du.

Aztergaia: subjektibotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-je(k)t-.

subjektu
1 iz. Pertsona, pentsatzen duen edo aritzen den izaki gisa hartua. Subjektu aktibo izan nahi dugu, ez pasibo; gizarte honetako kide izan nahi dugu.
2 iz. hizkl. Perpaus batean, predikatuan esaten dena dagokion pertsona edo gauza. Euskal perpausa honela bereizten omen da: subjektua, alde batetik, eta predikatua, bestetik. Perpaus baten subjektua aditz sintagmaren ezkerretara doan izen sintagma da.

Aztergaia: subjektu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

sujet- hasiak 140 dira, suiet- 137; suiekt- 4 , subiekt- 1 eta subiet- 1; a) 'gaia, motiboa' adierakoak 131 dira, IE-ZuAm: subiekt 1 (EZ Eliç); suiekt 2 (EZ Man); subiet 1 (EZ Eliç); suiet(a) 54 (horietan suiet 26, suieta 3): G 1 (Etxde JJ), IE 49 (Lç, EZ, Harb 7, Gç, Hm, Ch, He Gudu, Mih, Bordel 10, Gy, Ox, Etcham, Mattin 5, Xa 12), ZuAm 4 (Tt); sujet 73 (horietan süjet 29): L-BN 40 (EZ, SP Phil, Mih, Dh 10, Jaur 8, ChantP, Etcham, Ox, Balad 4, Xa), ZuAm 33 (Mercy 3, Etch 18, AstLas, Xarlem, UskLiB 6, Casve SGrazi 3); b) 'gizabanakoa, mendekoa' (eta 'mendeko izan') adierakoak 125 dira: b1) iz.ak 57: suiet (eta suiet(a) 3, suieta 1) 19: L-BN 18 (Lç 8, EZ, Gç, Bordel, Elsb Fram, Mattin), ZuAm 1 (Tt Onsa); sujet (eta sujeta 1, süjet 15) 30: L-BN 13 (Gç, Dh 6, Jaur, ChantP, Balad, Zerb Azk), ZuAm 17 (Etch 14, Xarlem, AstLas, CatS); sujeto (eta sujetu 1) G 8 (Xe, JanEd, Tx 5, Noe); b2) izond.ak 68: suiekt 2 (Lç, EZ); suiet 63: L-BN 57 (Lç 54, Harb, SP Phil, He Gudu), ZuAm 6 (Tt Onsa 3, CatLan 3); sujet (eta 2 süjet) 3 (EZ; CatS); c) 'perpausaren arartegabeko osagaia' adierako sujeto 4 (MEIG); d) besteak: suietatu 1 (Mong) eta sujetatu 21: G 19 (Cb 11, Xe, JanEd, AzpPr, Ud, EusJok), IE 2 (EZ, Bordel); subiekzione 1 (Lç Ins), suiekzione 34 (Lç 33, EZ); sujeto [adlag.] 1, G (Cb Just).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

suiet- 1, sujet- 70, subjet- 45, subjekt- 50; a) 'gaia, motiboa' adierakoak 11 dira: suhet 1 (P. Bordazarre); suiet 1 (Herriz Herri); sujet (+ süjet) 9: IE 7 (E. Inchauspe, P. Bordazarre 3, Casve 3), EB 2 (Vill, J. Apalategi); b) 'gizabanakoa, mendekoa' adierakoak 55: subjekto 1 (E.J. Hezkuntza Saila); subjektu EB 16 (J. Sierra 2, X. Mendiguren B., L.M. Bandres, S. Goñi 3, UZEI 3, M. Haranburu 2, Ekonomiaren hastapenak 4); subjetu EB 2 (J. Azurmendi, M. Haranburu); sujet EB 5 (Saioka-7, J. Apalategi, X. Kintana); sujeto 17: B 2 (Y. Elorriaga), EB 15 (J.M. Lasagabaster, A. Azkargorta, J. Erzibengoa, A. Lertxundi, K. Aldalur, K. Izagirre, J. Agirre, Larrun, El Día); sujetu EB 14 (M. Pagola 5, J. Azurmendi 5, Ipuinak, Larrun 1990, BEO); c) 'perpausaren arartegabeko osagaia' adierakoak 42: subjektu EB 12 (J.M. Goñi 3, A. Eguzkitza 4, J. Ortiz de Urbina, UZEI 4); subjetu EB 10 (J. Ortiz de Urbina 6, Gramatika batzordea 4); sujeto 19: B 2 (Y. Elorriaga), EB 17 (P. Goenaga 8, J.M. Larrarte 2, J. Bergara, J.A. Agirre 6); sujetu EB 2 (M. Etxeberria); d) besteak: sujetatu 1 (J. Gartzia); subjektibismo EB 2 (UZEI), subjetibismo 4: G 1 (Filosofiaren kondaira 1965), EB 3 (M. Pagola, L.M. Mujika, G. Barandiaran); subjetibista G 1 (Filosofiaren kondaira 1965); subjektibitate EB 2 (Jakin 1989, Lan Kide Aurrezkia), subjetibitate EB 5 (J. Zulaika, X. Iturpe, J.M. Lasagabaster, Larrun 1990, Euskal kulturaren urtekaria 1985); subjetibizatzaile 1 (X. Mendiguren B); subjektibokeri(a) 1 (E. Etxezarreta); subjetiboki EB 2 (Larrun 1990, G. Garate); subjetibotasun 2 (Jakin 1967; Euskal hizkuntza eta literatura); sujetutasun 1 (B. Gandiaga); subjektibo EB 15 (Jakin 1989, X. Mendiguren B, EUSTAT, Kalakari IV, UZEI, N. Balluerka, B. Urkizu, Sinisterik ezak zer?), subjetibo EB 18 (J.L. Davant, E. Etxezarreta, I. Zuazo, A. Azkargorta, Larrun 1990, J. Azurmendi, E. Kortadi, B. Bakaikoa, G. Garate, L.M. Mujika, La Voz de Euskadi, Hemen), subjetibu 1 (X. Lete), sujetibo 1 (Jaunaren Deia 1972), sujetibu 1 (J. Azurmendi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

subjektu : DFrec 5, AB38 1, HiztEn, LurE ("ik. subjetu"), Euskalterm 42; subjektibatu: Euskalterm 1; subjektibismo: HiztEn, Euskalterm 5; subjektibista: Euskalterm 2; subjektibitate: HiztEn, Euskalterm 1; subjektibo: DFrec 5, AB38 2, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 25; subjektibotasun: DFrec 8, HiztEn, Euskalterm 3; subjektukeria: DFrec 1; subjektutasun: Euskalterm 1; subjetibo : DFrec 8, AB38 1, AB50 1, LurE; subjetibismo: DFrec 1, LurE; subjetibista: LurE; subjetiboki: DFrec 1, LurE; subjetibotasun: DFrec 2, LurE; suieto : AB38 4; sujet : DFrec 5, AB50 3, HiztEn-LurE; sujeta 'gaia': AB38 1; 'gizabanakoa': AB38 4; sujetu : AB50 1, HiztEn ("ik. subjektu"), LurE; sujeto: DFrec 7, AB38 3.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-je(k)t-: cf. adjektibo.

subjuntibo
iz. Mendeko perpausen aditzaren gramatika moduetako bat, egoera edo ekintza desirazko edo iritzizko gisa adierazten duena. Subjuntiboa euskaraz, -(e)n edo -(e)la menderagailuez hornituriko -dadi- edo -deza- laguntzaileen saileko adizkiak izendatzeko erabiltzen da. Subjuntiboko orainaldia, lehenaldia. Subjuntiboko adizkiak desagertuz doaz hizkuntza askotan.

Aztergaia: subjuntibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-bj-.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Hizkuntzalaritza (Hizkl.) espezialitate-marka ere erantsi.

 - Erabakia: BAgiria (1999-09-24): subjuntibo, baina subjektu onartu dira.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-10-05) Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

subkarpatiko
adj. Lurraldeez eta kidekoez mintzatuz, Karpato mendien oinetan dagoena.

Aztergaia: subkarpatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ik. 154. arauan, "Transkarpatia / Rutenia Transkarpatikoa (-a) / Ukraina Subkarpatikoa(-a)".

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-05-29): Onartua.

subklase
iz. biol. Bizidunen sailkapenean, klasea banatzen den taxonomia-taldeetako bakoitza, bere barnean hainbat ordena hartzen dituena. Baso hauetako espezie nagusia koniferoen subklaseko zuhaitz bat da.

Aztergaia: subklase

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 2001-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

subkontziente
1 iz. psikol. Psikearen zatia, kontzientea ez dena, baina haren jokamoldean eragina duena. Ik. inkontziente. Subkontzienteari buruzko teoriek egin zuten Freud ezagun.
2 adj. psikol. Egoera psikikoez mintzatuz, kontzientea ez dena, baina gizabanakoaren jokamoldean eragina duena. Surrealismoak mekanismo automatikoak eta subkontzienteak bultzatzen ditu.

Aztergaia: subkontziente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Jakite-arloak

Psikol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

sublimatu, sublima, sublimatzen
1 du ad. psikol. Instintu bulkada bat moralki edo sozialki onargarriagoa den ekintza bihurtu. Ez dagoela bere maitemina sublimatzeko gai ez den maitemindua baino izaki arriskutsuagorik.
2 da/du ad. fis. Gorputz bat egoera solidotik gas egoerara pasatu, egoera likidotik igaro gabe. Udaberrian, Eguzkia gehiago berotzen hasten denean, gainazal horretatik gertu dagoen karbono dioxidoa sublimatu egiten da.

Aztergaia: sublimatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

sublima, sublimatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: ZTHB-HB bateratzea - Osoko Bilkura (2015-11-27): sublimatu, sublima, sublimatzen. 1 du ad. Psikol. 2 da/du ad. Fis. [lehenengo adiera zehaztu eta bigarrena sortu, cf. EH]

sublimatze
1 iz. psikol. Instintu bulkada bat moralki edo sozialki onargarriagoa den ekintza bihurtzea.
2 iz. fis. Gorputz bat egoera solidotik gas egoerara pasatzea, egoera likidotik igaro gabe.

Aztergaia: sublimatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu sublimatze , sublime formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sublimatze 3: J-L. Davant ("Aipatzen nuen sublimatze haren ondorioz"), Sirimiri/6 2 (irudi batean: "Solidotzea / Sublimatzea / Likidotzea / Sublimatzea"); sublime 5, Azurm (adib.: "Ikaratuta ez da sublimearen esperientziarik posible! [...] Gizon-emakumeari sublimearen ikuskizunak bere burua errebelatzen dio").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sublimatze : AB38 2, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Psikol., Fis.

sublimazio
1 iz. psikol. Sublimatzea. Mendeetan txertatu diguten sufrimenduarekiko ikuspegi kristauak oinazearen sublimaziora ohitu gaitu.
2 iz. fis. Sublimatzea. Liofilizatze prozesuan, izotza sublimazioz lurrun bihurtzen da. Sublimazio puntu ezberdineko solidoak.

Aztergaia: sublimazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 2001-12-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

subliminal
1 adj. Oharmenari ihes egiten diona. Ik. oharkabeko. Pertzepzio subliminala.
2 adj. Publizitateaz, mezuez eta kidekoez mintzatuz, hartzaileak ohartuki jaso ez arren, haren jokaeran eragina duena. Zientzialari askok argi kritikatu dugu eslogan horren bidez kontsumitzaileari bidaltzen zaion mezu subliminala. Publizitate subliminala.

Aztergaia: subliminal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): subliminal 34: Aizu (“Hortzmugaren Ez zuten nik ikusitakoa kontatu , Deabru Beltzak taldearen Drumbreak , The Chapertonsen Boom! , Subliminati Corporationen Le cabaret subliminal ... orotariko lanak izango dira ikusgai”), Elhuyar (“Baliteke norbaitek pentsatzea mezu horiek produktuen osaerari buruz informatzeko helburu soila dutela, baina zientzialari askok argi kritikatzen dugu eslogan horren bidez kontsumitzaileari bidaltzen zaion mezu subliminala”), Berria 18 (adib.: “Publizitatea kultura ekoizpen bat dela sinets araztea lortu dute merkatariek, kultura bera publizitate subliminal bat baino ez delarik azkenean”), EiTB 2 (adib.: “Zinemagile independienteek umeen munduan jarri dute interesa azken aldian eta kasu honetan Wes Anderson, 'Los Tenembaums' bezalako filmeen egilea, da gazteenen mundura hurbiltzen dena, eskulangintzazko zinemarekin eta mezu subliminalekin”), Jakin (“Salamancako Artxiboaren adibideak, neurri horretan, oxigenoa eman behar digu guztioi, frogatuta geratu baita lana gogor egin eta tinko eutsiz gero totalitarismoa eta bere baitako aberrazio subliminal eta ideologikoak menderatu daitezkeela”), Argia 8 (adib.: “Inolako mezu subliminalik gabe, ageri-agerian: Nafarroako Erresumako buruzagiek neskatikoek printzesa altruista heldugabeak izatearekin amets egitea nahiko lukete”), DiarioVasco (“Lehen, mezu subliminalaren bidez bultzatzen gintuzten kontsumitzera”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: subliminal 7: Berria 3 (adib.: “Irudiaren garrantzia eta zinearen gaitasun subliminala ezagutzen duen gizon baten hautua baizik”), Xabier Olarra (“Haren ustez, ordea, bazen tartean "gogo-jarduera edo konputazio subliminal"en bat, bukatutakoan emaitzak kontzientziara jaurtitzen zituena”), Anjel Lertxundi (“Horren eraginez edo, barra-barra erabiltzen ditugu karga moral sekulakoa darien eta inoiz bukatzen ez diren kizun prometeikoak, kutsu sublimina moralista eransteraino euskal bizitza egunerokoari: euskaldunok, antza, dena dugu kizun.”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Apaizen sermoiari propaganda ofiziala eta film amerikarretako publizitate subliminal guztia erantsita”), Hasier Etxeberria (“Onak eta gaiztoak bereizten dituen bokaleen arteko joko subliminala Estatu Batuetatik etorri zen guregana, aldaketatxoan ezer jokoan ez balego bezala”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es subliminal / fr subliminal: Elhuyar: subliminal / Nolaerran: - / Zehazki: subliminal / Labayru: subliminal / Adorez5000: subliminal.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da eta hiztegiek jasoa.

subnormal
1 adj./iz. g. g. er. Pertsonez mintzatuz, buruz atzeratua. (Gaur egun gutxiespen balioa du). Subnormal plantak eginez.
2 adj./iz. (Irain hitz gisa). Zu bezalakoengatik dago mundua horrela, subnormal hori!

Aztergaia: subnormal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Subnormal: Subnormal".

subordena
iz. biol. Bizidunen sailkapenean, ordena banatzen den taxonomia-taldeetako bakoitza, bere barnean hainbat familia hartzen dituena.
subproduktu
iz. Prozesu industrialetan, produktu nagusiaz gain lortzen den bigarren mailako produktua.

Aztergaia: subproduktu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du.

subrogatu, subroga, subrogatzen
da/du ad. zuz. Norbaitek edo zerbaitek, erlazio juridiko batean, beste norbait ordeztu. Emakidadun berria beti subrogatuko da jatorrizko emakidadunaren tokian. Etxea erosteko edo hipoteka kreditua subrogatzeko finantzaketaren bila bazabiltza, gure banketxean baldintza onenak dituen hipoteka aurkitu ahal izango duzu.

Aztergaia: subrogatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

subrogatu 1, BAO 1992 ("Eskatzaile guztiak subrogatu egingo dira ehizaketa garatzen den bitartean gerta daitezkeen balizko urratze edo kalteetan"); subrogazio 1, UZEI ("Oreka hori mantentzen laguntzen dute, ganantzialtasun-presuntziotik jariatzen den ondasunen komunikazio-joeraren kontra, lehenengo eta behin, ondare pribatiboak ondare komunera itzultzeak, eta alderantziz, zeintzuk ohiki kontsortzioaren bukaeran egiten baitute hori, eta tamaina mugatuago baina efikazago batean, subrogazio errealak ere bai, zeina kontsortzioak irauten duen bitartean egiten baita").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

subrogatu : HiztEn, Euskalterm 1; subrogatzaile : Euskalterm 2 (subrogazio[zko] sinonimoarekin; 'subrogatorio' itzuliak); subrogazio : HiztEn, Euskalterm 6 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

subrogatu : HiruMila (subrogar), ElhHizt (Zuz. subrogar); subrogazio : HiruMila (subrogación), ElhHizt (Zuz. subrogación) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

subroga, subrogatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Zuz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'subrogatu/subrogazio. Nazioarteko hitz horiek barneratzea komeni da (ingelesez, subrogate, subrogation; frantsesez, subroger, subrogation; alemanez, subrogieren, einsetzung in j-s Rechte)'

 - Erabakia: BAgiria (1999-09-24): 'bigarren itzulirako utzi dira'.

subrogazio
iz. zuz. Subrogatzea. Hipotekaren subrogazioa egitera behartzen dituzte bezeroak.

Aztergaia: subrogazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zuz.

subsidiario
adj. Erantzukizunez, arauez eta kidekoez mintzatuz, sail nagusia ordezkatzen duena edo haren euskarri dena. Arratzu-Ubarrundiako Udalak arau subsidiarioak aldatu ditu kanpina egin ahal izateko.

Aztergaia: subsidiario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 2001-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Arau subsidiarioak: Normas subsidiarias".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

arau subsidiarioak.

subsidiariotasun
iz. Subsidiarioa denaren nolakotasuna. Subsidiariotasun printzipioa.

Aztergaia: subsidiariotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
subsidio
iz. Oinarrizko dirulaguntza, Administrazioak edo erakunde ofizial batek ematen duena. 30 euroko igoerak balioko die zuzenean gutxieneko soldata jasotzen duten langileei, eta subsidioa jasotzen duten langabeei.

Aztergaia: subsidio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2001-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

oinarrizko laguntza.

substantibo
iz. hizkl. Izena. Ahalegin zaitez substantiboak, adjektiboak, izenlagunak eta aditzak gehiegi ez errepikatzen.

Aztergaia: substantibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-bst-.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Izena (hots, = "izena") eta izenondoa?'

 - [E210]: 1- Hizkuntzalaritza (Hizkl.) espezialitate-marka ere erantsi.

 - Erabakia: BAgiria (1999-09-24): 'Gauzak daudenetan uztea erabaki da'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-10-05) Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

substantzia
1 iz. Gaia, gauzak osatzen dituzten materia motetako bakoitza. Lehiaketan ezin izango da inongo substantzia ilegalik hartu lorik ez hartzeko. Zeliakoak glutena duten janariak jaten dituenean, substantzia horrek hesteari erasaten dio.
2 iz. fil. Berez den gauza, berez existitzen dena. Ni, arima naizen aldetik, substantzia naiz.

Aztergaia: substantzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Fil.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-bst-.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Fil. (cf. sustantzia : "sustantzia gutxiko gizona").

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: Argitu beharra dago zein den bakoitzaren eremua, eta adierazi zer esan nahi den sustantzia gutxiko salda edo gizona esaten dugunean. (2010-01-05)

substratu
1 iz. Zerbaiten oinarrian dagoen gauza. Nire olerkien substratua beti izango da berbera, bizitza eta bizitzako zerak.
2 iz. hizkl. Lurralde jakin batean mintzo den hizkuntza zabaldu aurretik hitz egiten zen hizkuntzak geroagoko horretan utzitako arrasto fonetiko, morfologiko, sintaktiko edo semantikoen multzoa. Ik. superestratu. Irlanderaren ez-indoeuropar substratua.
3 iz. biol. Landareak eta animalia batzuk finkaturik bizi diren tokia. Ereitea haziak lurrean edo substratuan jartzea da, ernatu daitezen. Hostoak arre kolorea ez hartzeko, substratua lehor samar mantendu.
4 iz. geol. Azterketa-eremuaren azpian dagoen eremua. Gainazalaren itxuratik abiatuta, has gaitezke aurreikusten substratuaren ezaugarriak.
5 iz. kim. Erreakzio kimikoetan, entzima baten eragina duen gaia. Teknika horretan, substratu bat hainbat konposatu kimikorekin nahasten da, oso tenperatura altuetan.
6 iz. fil. Substantzia. Iragana eta geroa denboraren egiazko substratua den orainaldiaren inguruan moldatzen dira.

Aztergaia: substratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:09 2001-12-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

subtropikal
adj. geogr. Tropiko inguruetako eremu epeletakoa, eremu horiei dagokiena. Landare mota hori inguru subtropikaletan bizi ohi da. Klima subtropikal epela du Zimbabwek.

Aztergaia: subtropikal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 2001-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Geogr.

suburdina
iz. Egurrari eusteko beheko suan jartzen den burdinazko euskarria, gehienetan hankaduna izaten dena. Beheko sua beltz, lauso, errauts tantarik gabe, eta suburdinak diz-diz.

Aztergaia: suburdina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

su-burnia 2: It Fab ("Erori ta jo zuan / erruz su-burnia, / eta idiki zion / buruan zauria"), Or Eus ("Iztarpean su-burnia"); su-burdin 1, Hb Egia ("Lehertzen bazintu [bulunbarien adarrak] su-burdinekin"); eta OEH argitaratuan, gainera: suburdina (etasu burdina) 2: HerVal ("Bi su burdina arriñaturik"), Canc. pop. ap. DRA ("Sukaldian zoin eder den / suburdina letoinez").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

suburdina 1, X. Mendiguren B. (metahizkuntza: "Behe-suko sukaldera sartzen bagara kapitxaliak [Urdiñarbe] kapitxuliak [Ibarreko S. Justo], eta suburdina [Baigorriko Doneztebe]"); suburni (eta su-burni) 4: F. Urkia 3 (adib.: "Suburniak — Eltzeai ez erortzeko jartzen zaizkien arri ala burniak"), K. Olaetxea ("Henaio eta Alto de la Cruz-eko aztarnategietan aurkituriko su-burniak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

suburdina : HiztEn (Egurra pilatu edo eusteko beheko suan jartzen den burdinazko euskarrietako bakoitza, normalean hankaduna izaten dena), Euskalterm 1 (morillo) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

suburdina : ElhHizt (morillo, caballete para poner leña), HiruMila (morillo, caballete de hierro que sostiene la leña en el hogar), Casve EF (sübürdüin: barre transversale du foyer pour soutenir le bois), HaizeG BF (suburdin: fer à repasser), Lh DBF (suburdin: 1 barre transversale appuyant sur les deux chenets et servant à retenir le bois qui brûle; 2 chenets, landiers; 3 fer à repasser), DRA (suburdin: 1 morillo, caballete de hierro que se pone en el hogar para apoyar la leña; 2 trashoguero de hierro; eta suburdiña: morillo, caballete de hierro que sostiene la leña en el hogar), PMuj DVC (su-burdin: 1 morillo del hogar; 2 asador, espetón, hurgón, espiche; 3 plancha de planchar); su-burni : PMuj DVC (morillo del hogar) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Grafiari oharra zor zaio

hitz bakarrean idatzia proposatu da, hala egiten dutelako hiztegiek eta.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

suburu
iz. Sukaldearen edo beheko suaren gaineko inbutu modukoa, kea bildu eta tximiniara bideratzen duena. Antzinako sukalde zahar suburu zabalekoa.

Aztergaia: suburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(sukaldearen gaineko inbutu modukoa, kea tximiniara bideratzen duena).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz hori euskaraz askotan erabiltzen da tximinia adierazteko, eta komenigarri izan daiteke zerrendara biltzea'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-09-24): 'ez da onartu'.

sucre
iz. Ekuadorko diru unitatea, dolar estatubatuarra ezarri zen arte.

Aztergaia: sucre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-07-17
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sucre: HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, HiruMila, ElhHizt, EuskHizt.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Ekuador.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dolar estatubatuar (lehen sucre): Estilo Liburua.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

sukre: Zehazki (sucre).

Erdaretako formak

... de Antonio José de Sucre, general venezolano; unidad monetaria de Ecuador.

Bestelakoak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu ap. OEH-EEBS.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Diru zaharrak (historiakoa; gaur, dolar estatubatuarra da Ekuadorko dirua).

c/k maileguetakoa berrikustekoa da. Hiriaren izena -c-duna da 38. arauan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: sucre iz. (Ekuadorko diru zaharra)

sucretar
1 adj. Sucrekoa, Sucreri dagokiona.
2 iz. Sucreko herritarra.
sudandar
1 adj. Sudango Errepublikakoa, Sudango Errepublikari dagokiona. Sudandar nekazariak.
2 iz. Sudango Errepublikako herritarra. Sudandar batek egin omen zituen irudiak.

Aztergaia: sudandar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 38.

Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

sudiakre
iz. Ipar. erl. Subdiakonoa.

Aztergaia: sudiakre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

sudiakretarzün (eta süsdiakretarzün) 2: Bp I ("Zonbat ordenü da? Zazpi: apeztarzüna, diakretarzüna, sudiakretarzüna, akolita, exorzista, irakurzale, eta borthaalzaingoa"), CatLan ("Zoin dira Ordena Geihieenak? Apheztarzüna, Diakretarzüna eta Süsdiakretarzüna").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sudiakre (eta sous-diakre 1) 5: Zerb Herr 1946 ("Sudiakre egin ondoan zabaldu zen aitari"), Herr 1946 4 (adib.: "Mousde Aranederrek khantatu du lehen meza jaun arxipreta saihetsian, bi adixkide diakre sous-diakre", "Gure herritar Bertrand Iratxet larunbatean sudiakre ordenatu dute").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sudiakre : DFrec 1 (Herr: "Ordenatu ditu [...] hogoi ta bi sudiakre") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm // eta 'subdiácono' itzuliak Euskaltermen: epistolari 1, subdiakono 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

sudiakre : EuskHizt (Ipar. [fr.] subdiakonoa) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal subdiácono / sous-diacre formen ordainak: diakon-orde : PMuj DCV; esker-lagun : PMuj DCV (en misas de tres); subdiakono : HiruMila; sudiakre : Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB // Ez dugu aurkitu ap. HiztHand, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Jakite-arloak

Erl.

Forma baten adiera(k)

subdiakonoa.

sudoku
iz. Denbora-pasako jokoa, karratu bat osatuz jarririk dauden 9 laukietan eta horietako bakoitza osatzen duten 9 laukitxoetan 1etik 9rako zenbakiak jartzean datzana, betiere zutabe, errenkada edo lauki berean zenbakirik errepikatu gabe eta hasieran jarririk dauden zenbakien laguntzarekin. Garunarentzat eraginkorrago duzu oinez ibiltzea sudokuak egitea baino.

Aztergaia: sudoku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-03-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): sudoku 21: Elkar, Aizu, Berria 12, EiTB 3, Argia 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: sudoku 1, Iñigo Aranbarri.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu sudoku formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es sudoku / fr sudoku: Elhuyar: sudoku / NolaErran: sudoku / Zehazki: - / Labayru: sudoku / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

sudun
adj. Batez ere Ipar. Sua duena. Zuzi suduna.

Aztergaia: sudun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

sudun 3 aldiz agertu da (Hb Esk: "sudun arno", "sudun edaria"; "Edaten zuten xorta arno sudunetik, Ekharri izaten nonbait urrunetik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sudun : LurE; beste hiztegietan: DRA ("Hura zen zuzi edo lanpa suduna eta argia. Haristoy Juan 5, 35. Behin gaztigu izigarri bat igorri zioten Jainkoak: sudun sugeak, eta heien xixtaz asko hil ziren. Zelaiberri, Herria, 27-8-1959"); Elhuyar Hiztegia; 3000 Hiztegia.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Ipar. 'sua duena'.

Lantaldearen irizpideak
Gaur erabiltzen den ikusiko da aurrenik

ik. zein bizi-indar duen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. batez ere.

sudupil
iz. g. er. Sudur zuloa. Sudupil irekiekin haizea sumatzen du.

Aztergaia: sudupil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

sudupil 6: Harb ("Kaprestuaz eta bridaz hers itzatzu heken sudupilak"), Or Mi ("beorrak sudupil-begi-belarrieri eragiten zien"), Ibiñ Virgil 4 ("belarri-ikara eta zain-ikara dabil eta irrintzika sudurretan bildu sua sudupilletatik dariola", "sudupilletara dioakio odol beltza eta mingain latzak eztarri aunditua ersten dio", "sudupillak itxi ta aoko arnasa eragozten zaio", "zerura begira, sudupil irikiekin aizea sumatzen du"); sudurpil 3, EZ ("Sudurpilletarik ere xinta hori husuak", "Khirats eta urrin gaixto lezeko zikhiñena / Igaten zaio sudurpil meheetan barrena", "Beharriak badituzte ez aditzen ordean, / baita sudurpillak ere ez usnatzen ordean"), eta ap. DRA: Inza EsZarr ("Zu ez bezalako sudurpilleko nagusiek egondu dire tximinipe ontan"); mustupiletako 1, Hb Egia ("eman gogo dio mustupiletako bat"), eta OEH argitaratuan, mustupileko 1, GAlm 1931 ("Tardieu minixtro nagusia aurdikitzen dute gorri-beltzek. Chautemps haren ordainak mustupileko bat hartu du"); mustupilka 2: JE Bur ("Doidoiak egin du ez bainiz mustupilka erori aldarearen oinetarat"), Zub ("paso batez aurtikitzen du lurrerat mustupilka"); eta OEH argitaratuan, gainera: Dv (1 Sm 17,49: "Filistindarra mustupilka erori zen lurrera"; Ib. 5,4: "Atzeman zuten mustupilka lurrean hedatua"), SoEg Herr 1957 ("Gobernuko alki ederretan jarriak mustuilka lurrerat eror-arazi beharrez"), GAlm 1937 ap. DRA ("Oraiko egunean ogi motak mustupilka badira"), eta hor aipatu, bai, baina testu-lekukotasuna jaso gabeko Ducq Erroma ap. DRA, SoEg Herr 1955 ap. DRA; mustupildu 1, JE Ber ("Sabela ethentzen zitzaion, hausten gerruntze konkortua, mustupiltzen bere aurpegi oiesa"); mustupilkatu 1, JEtchep ("Bainan horra nun lur huntako aiseria berriek bake eta zorion gozo hori mustupilkatu behar zuten egun batez, duela bortz urte abantxu egunez egun") // Ik. gainera OEH argitaratuan mustulipako (ik. mustupileko) eta testu-lekukotasunik gabeko mustupil eta mustupiltsu .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu sudu(r)pil-, mustupil- formarik.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mustupil : HiztEn, LurE; mustupiletako : HiztEn, LurE; mustupilka : HiztEn, LurE; mustupilkatu : HiztEn, LurE; mustupilkatze : LurE; sudupil : LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mustuilka : DRA (de bruces); mustulipako : DRA (caída de bruces); mustupil : EuskHizt, HiruMila (1 jeta, morro; 2 pl.: facciones), ElhHizt (Ipar., jeta, morro), EskolaHE, Casve EF (figure, visage), HaizeG BF (figure, museau, face), Lh DBF (1 bouche, lèvres, museau; 2 traits du visage; 3 figure, face; 4 nez), PMuj DVC (1 facciones del rostro, aspecto exterior, semblante, rostro, cara, faz; 2 morro, hocico, jeta; 3 mandíbula, quijada; 4 frontispicio, cara); mustupilaka : PMuj DVC (boca abajo, de bruces, postrado); mustupilako : HiruMila (caída de bruces), Lh DBF (coup sur le nez, la figure, le groin), PMuj DVC (bofetada, sopapo, puñetazo en la cara); mustupilan-beera : PMuj DVC (cabeza abajo); mustupilatsu : HiruMila (mohino, na; enfadadizo, za), Lh DBF (boudeur), DRA (mohino, enfadadizo), PMuj DVC (irritable, enfadadizo); mustupildu : HiruMila (abofetear), DRA (abofetear); mustupileko : HiruMila (1 bofetada; 2 carota, cara grande), Casve EF (1 coup sur le visage; 2 chute sur le visage; 3 visage disproportionné), HaizeG BF (coup sur le visage), Lh DBF (1 coup sur le visage; 2 chute sur le visage; 3 visage disproportionné), DRA (1 golpe en la cara; 2 carota, cara grande), PMuj DVC (1 jetazo, mojicón; 2 carota, cara grande, bofetada, sopapo, porrada); mustupiletako : EuskHizt, ElhHizt (Ipar., bofetada, torta, guantazo, sopapo), EskolaHE, PMuj DVC (ik. mustupilko); mustupilka : EuskHizt, HiruMila (1 de bruces; 2 a bofetadas; 3 a puñados, con abundancia), ElhHizt (de bruces, boca abajo), EskolaHE (AS), Casve EF (sur le visage), HaizeG BF (tomber sur la figure), Lh DBF (sur la figure), DRA (1 de bruces; 2 a bofetadas; 3 a puñados, con abundancia), PMuj DVC (mustupilka erori: 1 caer rostro en tierra, boca abajo, de bruces, de hocicos; 2 cabezada del ternero al mamar; 3 sapada, caída de bruces); mustupilkatu : EuskHizt, HiruMila (1 darse de bofetadas; 2 caerse de bruces repentinamente), ElhHizt (1 caerse de bruces; 2 dar, recibir bofetadas), EskolaHE, Casve EF (1 frapper à coups répétés sur la figure; 2 tomber à chutes répétées sur la figure), HaizeG BF (frapper à coups répétés sur le visage), Lh DBF (1 frapper à coups répétés sur la figure; 2 tomber à chutes répétées sur la face), DRA (1 darse de bofetadas; 2 caerse de bruces repetidamente); mustupilkatze : EuskHizt; musturika : Lh DBF (var. de mustupilka); musturikatu : HaizeG BF (tomber la face en avant), Lh DBF (tomber la face en avant), DRA (caer de bruces); sudupil : EuskHizt, ElhHizt (fosa / ventana nasal: de los animales), EskolaHE, PMuj DVC (hocico, jeta, morro); sudupiletako : PMuj DVC (moquete); sudurpil : Lh DBF (1 cartilage du nez; 2 museau du boeuf), DRA (eta sudurpill), PMuj DVC (cartílago, ternilla, tabique de la nariz) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBBk soildua (1999-06).

Lantaldearen irizpideak
Gaur erabiltzen den ikusiko da aurrenik

ik. zein bizi-indar duen, eta mustupil-ekiko erlaziorik baduen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

sudur-zuloa.

sudur
1 iz. Giza aurpegiaren erdiko irtengunea, bi zulo dituena, bekokiaren eta goiko ezpainaren artean dagoena eta usaimenaren organoa daukana. Sudurraz usnatzea edo usain egitea. Sudur handiko gizona. Sudur luzea, kakoa, motza. Begiak triste, sudurra luze. Sudurretik odola zeriola. Sudur azpiko bizarrak. || pl. Ezin jasanezko urrina, sudurretan barna sartzen zena.
2 iz. (sudurra baino urrunago ikusi ez, sudurraz haratago ikusi ez eta kideko esapideetan, 'bista laburra izan' adierarekin). Sudurraz haratago ez zuen ikusten. Baina ez zuen ikusten sudurra baino urrunago.
3 iz. (sudurra baino urrunago behatu, sudurra baino harago ikusi eta kideko esapideetan, 'inguruarekiko edo etorkizunarekiko interesa erakutsi' adierarekin). Bai, egin dezagun lan orok batean, eta jakin dezagun sudurra baino urrunago behatzen. Sudurra baino harago inork ez du ikusten, inork ere ez du sinesten ingelesak beren alde eta beren herriaren alde ari direnik borrokan.
4 iz. Animaliez mintzatuz, giza sudurraren egiteko bera duen organoa. Ik. mutur 1. Badira euliak zaldiei eta beste abere batzuei sudurretik sartzen zaizkienak. || pl. Ehiza txakurrak ditu zorrotzak begiak eta zorrotzak sudurrak.

Aztergaia: sudur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: sudur(-)hauts, sudur(-)zapi.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: sudur-zulo .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Eta honen ondoan sudur-zulo agian" (1997-01-21)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Azpisarrerak erantsi: sudur harro, sudur makur, sudur zapal. || 1- Maiztasun handikoak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-10-05) Forma berririk ez da orain erantsiko (lantaldeak proposatu duena, bai, jasoko da).

sudur hauts, sudur-hauts
iz. Tabako hautsa, sudurretik hartzen zena. Sudur hautsaren ontzia.

Aztergaia: sudur hauts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hauts.

sudur hezur, sudur-hezur
iz. Sudurreko hezurra. Emakumeak gorputz osoan ubeldura ugari zituen eta sudur hezurra hautsita zuen.
sudur kako, sudur-kako
iz. Sudurreko kakoa; kako itxurako sudurra. Ile zutak gabardina bezain beltz, sudur-kakoa irtena, ezpain meheak, begi handi eta biziak. Haren sudur-kakoa eta haren ximurrak, ez ziren esatekoak.

Aztergaia: sudur-kako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SUDUR-KAKO (V-gip ap. Elexp Berg), SUDUR GAKO. a) (Adj.). De nariz ganchuda. "Flakosta sur-kaku batekin zeuan berbetan" Elexp Berg. Arpegiz, sudurkako, begi-bizi, okotz-zorrotza. Ldi IL 40. Errialde orotako euskotar-yendakiak, sudur gaku, luze ta motz-txapeldun. Herr 18-10-1956, 2. Arpegi zurbilla, sudur kakoa [Ezekiel]. Erkiag BatB 127. b) (Sust.). Gancho, curva de la nariz. Ille zutiak gaberdia bezin beltz, sudur-kakoa irtena, ezpain meiak, begi aundi ta biziak. NEtx Antz 136. Aren sudur-kakoa ta aren arpegi azal ximurrak, etziran esatekoak. NEtx LBB 178.

adib: kako 4 (Izenondo gisa). Kakoaren itxurakoa. Aurpegi zurbila, sudur kakoa. // sudur 1 iz. Giza aurpegiaren erdiko irtengunea, bi zulo dituena, bekokiaren eta goiko ezpainaren artean dagoena eta usaimenaren organoa daukana. Sudurraz usnatzea edo usain egitea. Sudur handiko gizona. Sudur luzea, kakoa, motza. Begiak triste, sudurra luze. Sudurretik odola zeriola. Neskato sudur-motz bat etxeratu zuen. Sudur azpiko bizarrak. Sudur puntan. || pl. Ezin jasanezko urrina, sudurretan barna sartzen zena. // irten 8 (Era burutua izenondo gisa). Begiak biziak, sudur-kakoa irtena.

sudur(-)kako 7, Elkar (“Nafarroa Beherean aurkitzen ari nintzen jende gehien-gehienen gisara, ohiko mehartasuna areagotua zitzaion ministro beskoiztarrari, sudur-kako handia are nabarmenago eginez”, “Emakume beltzaran bat zen, 30 urte ingurukoa, sudur kakoa eta hortz horixkak zituena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

sudur(-)kako 18: Josu Zabaleta 4 (“Bazuen mirotzaren itxura pixka bat: sudur kakoa, begiak sartuak eta distiratsuak.”), Urtzi Urrutikoetxea 2 (“Horietako baten ezagutza egin dut, lagun ere egin naiz: ile urdineko gizon txikia da, sudur kakoa, berak ere ikurrik gabeko hiruki gorria darama eta, bizpahiru zifrakoa izan ez arren, betiere itxurosoa den milako zenbakia.”), Iñaki Mendiguren 2 (“Bere sudur kakoarekin eta mehatxuka, Snape maisua irten zen armairutik, begiak dir-dir zituela Nevilleri begira”), Hasier Etxeberria 2 (“Aurpegiko azala eta kera ere halakoxeak ditu, mendikoarenak: zain urdin txikiz beteta ditu matrailak, burua soil, belarri-gingilak luze, eta sudur kakodun bat du bi begien arteko gidari.”), Aingeru Epaltza (“Gizon mehe segaila zen Leizarraga, sudur-kako handi baten jabea”), Koro Navarro (“Bevan andrearen aurpegia ikusi genuen leihoan, kristalaren kontra jarria, zanpatua sudur kakoa, estutuak ezpainak, eta lasterka egin genuen Eversley Road aldeko bide osoa, baldin eta salto egiten bazuen”), Jose Morales (“Hormatik, Bagration sudur-kakoak ikusmin handiz begiratzen zion eskatu-eskaini hari”), Fernando Rey 2 (“Dendako jabea gizon handikote bat zen, gizena, bizar beltz usukoa eta sudur-kakoa”), Felipe Juaristi (“sudur kakoa eta ezpain-lodia bera”), Iñaki Zabaleta (“Ile luze kizkurrekoa, sudur kakoduna, lodia, berrogeita hamarren bat urte, ezta?”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sudur sarreran.

sudur mintz, sudur-mintz
1 iz. Batez ere pl. Sudur zuloak bereizten dituen kartilagoa. Zezena lotzen da sudur mintzetatik.
2 iz. Batez ere pl. Sudur barrua estaltzen duen muki mintza. Printzesaren ile-adatsa usaindu zuen eta krabelin urrina etorri zitzaion sudur mintzetara.
3 iz. Batez ere pl. Muturra. Katamotzaren sudur mintzetako bizar lodi gogorrak.
sudur mintzo, sudur-mintzo
iz. Sudur hotsa duen mintzoa, sudur zuloetako traba edo akatsen baten ondorio dena. Sudur mintzoa du horrek.
sudur punta, sudur-punta
1 iz. Sudurraren punturik irtenena. Batzuetan hogei minutu baino gehiago ezin izaten ziren egin han kanpoan, sudur-punta eta behatz puntak izoztu eta gogortu egiten zirelako. Jostunek urratu txikiena ere konpontzen dute, betaurrekoak sudur puntan dituztela. Musu bat eman zidan sudur puntan.
2 iz. (Irudizko adieran, aurrean bertan dagoena adierazteko). Bat-batean, ikasmahaiko grafitiak ikusi nituen neure sudur-puntan bertan. Lainoaren erruz, ia ezinezkoa zen sudur puntatik haratago ezer ikustea. || Batzuek barre egin zioten sudur puntan.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper