10 emaitza soil bilaketarentzat - [1 - 10] bistaratzen.

soil
1 adj. Lursail edo eremuez mintzatuz, landarerik ez duena. Lehen arboladiz betetako mendiak, soilak agertzen dira gaur. Gure mendiak soil eta gorri gelditu dira. Lur soil eta larrutuak. || Basoetako zuhaizti denak soil-soil eta hezur hutsetan gelditu ziren.
2 adj. Lagungarri edo apaingarri guztiez gabetua. Egia soila. Jakite soila hitz-jario alferretatik bereizten. Hemingwayren kontatzeko modu soila, elkorra itxuraz. Poesia huts-soila, edertasun biluziaren ispilu izan nahi lukeena. Zinema jator honek aski du irudi soila, itxurazko edergarri berri horiek jantzi gabe. || Soineko soil-soil batekin zihoan.
3 adj. Burusoila.
4 (Izen gisa). Gizona eta gizartea bere soilean, itxuratu duten inguruneaz aparte.
5 adj. Hutsa, aipatzen denaz besterik edo bestelakorik ez duena. Pentsatze soilak buruko ile guztiak lazten zizkidan. Ez nintzen, beraz, teknokrata, baizik teknikari soil. Soldadu soil direnak.

Aztergaia: soil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: soilik, soil-soilik.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

soilik, soil-soilik.

soil-soilik
adb. soilik-en indargarria. Antzinatasunak ematen dio soil-soilik hitz bati jatortasuna. Gorputz atalek ematen diguten laguntza soil-soilik dugula. Ez dut horrenbestez esan nahi oker ibili garenik; pausoak ongi neurtu beharrean aurkitzen garela diot soil-soilik.
Loturak

Aztergaia: soil-soilik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1996-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

bikoiztapenak: aditzondo bikoiztu jantziak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

soil sarrerari dagokion azpisarrera.

soil-soilki
adb. Soil-soilik. Izen hori liburu zaharretarik ezagutzen dut, soil-soilki.

Aztergaia: soil-soilki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki bikoiztapenarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

soilki sarreraren azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

soil-soilik.

soildu, soil/soildu, soiltzen
1 da/du ad. Buruaz eta kidekoez mintzatuz, ile gabe gelditu edo utzi; burusoildu. Ik. karsoildu; mutildu2; bipildu 1; uldu. Soiltzen hasten bazaik buru handi hori, argi egingo dio mundu guztiari. Adinak soiltzen ohi ditu buruak.
2 da/du ad. Landareez mintzatuz, hosto-adarrak galdu edo kendu; mendiez edo bestelako lursailez mintzatuz, landareak galdu edo kendu. Ik. inausi 1; kimatu 1;  + xedarratu; gorritu 3; larrutu 3; pelatu2; bakandu 3. Neguak soildutako basoa. Eskuareaz soildurik utziko dute gaztainaren inguru guztia. Gure mendiak soilduta, erdi biluzik.
3 da/du ad. Lagungarri edo apaingarri guztiez gabetu; sinplifikatu. Kontsonante multzoak berez soilduko lirateke, euskaltasunak lehengo indarra gorde balu. Euskal hiztegia murrizten eta soiltzen. Labur beharrez genbiltzan, biribiltasun betegin baten bila, eta lar eta gehiegizko zirudien guztia soildu egin behar genuen.

Aztergaia: soildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

soildu, soil(du), soiltzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

soildu, soil(du), soiltzen.

soilgune
1 iz. Oihan edo belardi batean, zuhaitzik edo landarerik gabeko gunea. Pago arteko soilgune batean.
2 iz. Ilerik gabeko azal zati txikia.

Aztergaia: soilgune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une.

soilik
1 adb. Bakarrik, eta ez besterik, eta ez gehiago, eta ez bestetan. Eskualde horretan guztian ez zen euskaraz soilik egiten: euskararen aldamenean bazegoen beste hizkuntzaren bat. Segiziokoen artean ez daude soilik bere garai eta garaitsukoak. Ez ditugu soilik ahoz belarrirako poemak galdu; horietaz gainera, liburu inprimaturik aski deuseztatu dira.
2 adb. Bakarrik, lagunik edo kiderik gabe.
Loturak

Aztergaia: soilik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1996-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

soil sarrerari dagokion azpisarrera.

soilketa
iz. Soiltzea. Ik. murrizketa. Jorra eta soilketa guztiak egin behar dira neguko ilbeheretan.

Aztergaia: soilketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

mozketa, soilketa.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

soilki
adb. Soilik. Ez euskaraz soilki, ezta, haatik, erdara hutsez ere.
Azpisarrerak

Aztergaia: soilki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: soil-soilki .

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

soiltasun
iz. Soila denaren nolakotasuna. Olerki horiek estalki soila, bitxi nabarmenik gabea daramate; irakurle hausnarzalea behar soiltasun horren egokitasuna dastatzeko.

Aztergaia: soiltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua
soiltze
iz. soildu aditzari dagokion ekintza. Ik. soilketa. Gramatikaren atal bat soiltzeak beste atalen neurri bereko soiltze bat eragiten duenean, orduan sumatzen dugu bide zuzenetik gabiltzala. Basoen soiltze prozesuari aurre egin ezean, hogei urtean basoak galduko ditu Ekuadorrek.

Aztergaia: soiltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau101
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper