10 emaitza pila bilaketarentzat - [1 - 10] bistaratzen.

pila1
1 iz. Gauzak elkarren gainean edo ondoan ipinita egiten den multzoa, bereziki inolako antolamendurik gabea. Ik. pilo; meta. Edozein belar pila ez da meta, ezta han-hemendiko idazlan sorta ere aldizkaria. Harri pila bat. Pila bat egin eta su ematea. Baserritar kaiku pila handia dago gizontxoari begira. Hizkuntza ez dela handik eta hemendik bilduriko gai pila, aitzitik sistema bat, bere egitura duen sistema. Pilan hartu eta eraman zituen. Pilan jarri.
2 iz. Kopuru handia. Kilometro pila bat egin genuen. Hura ume pila!
pila2
iz. Energia kimikoa energia elektriko bihurtzen duen tresna. Ik. bateria. Pilak behar dituzten jostailuak pilak jarrita ekartzea eskatzen da.
pilaka
adb. Kopuru handian. Ik. metaka; mordoka; multzoka. Jendea pilaka etorri zen. Batasunera bidean baditugu, pilaka, hori baino kontu larriagoak.

Aztergaia: pilaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-04-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

pila 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

pilaketa
iz. Pilatzea; horren ondorioa. Ik. metaketa; buxadura; buxatze. Ordainlekuetan hamasei kilometroko auto ilarak izan ziren lehengo astean, baina pilaketak arintzen ari dira. Jende pilaketak arrisku une larriak sortu zituen.

Aztergaia: pilaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 2001-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta [da] edo nire iritziz sartzekoa" (1996-08-19)

pilare
iz. arkit. Zirkularra ez den sekzioa duen zutabea. Tebasko errege jauregiko pilareak.

Aztergaia: pilare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-04-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
pilastra
iz. arkit. Hormari atxikia den zutabea. Arkitektura klasikoan pilastra gutxi dago, egitura-elementuak ezinbestekoak baitziren eraikinentzat.

Aztergaia: pilastra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2001-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

pilastra 3, NekazArkit 2 ("Eta hauen aurrean, etxe bat aurkitzen da, bi oinekoa, toskanar pilastra hagitz oiesen arteko sarrera dintelduarekin", "Bere eskantzu-ertzak pilastra banatan desarroilatzen dira"), SEIE ("Lehenik kalostra daukagu teilategalaren ordez; neurri itzeleko pilastrak, pisu bat baino gehiago egiten dutela, okuluak, erdiko baoaren enkoadre hautsia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

pilastra : HiztEn, Euskalterm 5 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

pilastra : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (DLLF): pilastre; en (Collins): pilaster; it (S. Carbonell): pilastro; de (Langenscheidts): Wandpfeiler.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, eta beharrezkoa dirudi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Arkit.

Forma baten adiera(k)

hormari atxikia den zutabea.

pilates
iz. XX. mendean J. H. Pilatesek sortu zuen entrenamendu metodoa, ariketa fisikoak eta mentalak uztartzen dituena, gorputzaren eta buruaren arteko oreka eta batasuna lortzea helburu duena. Kirola eta erlaxazioa uztartzen dituzten ekintzak ez dira faltako ikastaroan, hala nola pilatesa eta yoga.

Aztergaia: pilates

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): pilates 93: Deia (“Igeriketa, cycling, funtional training, gimnasia, pilates, aerobic eta batuka dira eskeintzen diren kurtso batzuk”), Consumer 11 (“Pilates metodoa”), Berria 5 (adib.: “Pilates saio ustela, zentzugabea, bederatzi dantzari taldeko koreografia lan inozo bat irudikatzen hasieratik amaiera arte”), EiTB 5 (adib.: “Daily Mail egunkariari eskainitako elkarrizketa batean, modeloak hainbat urtez pilatesa eta luzaketak praktikatu dituela kontatu du eta "oso osasungarria" dela esan du”), Argia 2 (adib.: “Hau guztia ongi dago, baina klubaren itxura hartzen ari da, sistemak bultzaturik: makramezaleak, pilates… eta euskararenak”), DiarioVasco 69 (adib.: “Pilates eta spinning orduak gehitu egin ditu gimnasioak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: Ez dugu aurkitu pilates forma.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: pilates. Ariketa fisikoa egiteko metodo bat, Joseph Pilatesek asmatua.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Wikipedia: “En el año 2000, tras un proceso legal que duró cuatro años y que enfrentó a Sean Gallagher, que había registrado la marca “Pilates”, con Ken Endelman y Balanced Body Inc., el término fue considerado como un nombre genérico para un tipo de ejercicio, como yoga o karate”.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da eta beste gabe jasotzekoa Kirol. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

aurten pilatesa egingo dut.

pilatu, pila/pilatu, pilatzen
1 da/du ad. Gauzak, pila bat osatzen dutela, bildu. Ik. metatu. Portuan izugarrizko jendetza zegoen pilatua. Zabal-zabal ipini behar dira, ez pilaturik. Elkarren gainean pilaturik. Jakina jakinaren gainean pilatuaz. Berria berriaren gain pilatzen da, izan ere, egungo bizimoduaren itobeharrekin.
2 du ad. Kopuru handian bildu. Inguruko gehienak ondasun ustelkorrak pilatzen saiatzen ziren bitartean, besterik bildu zuen berak. Dirua pilatu.

Aztergaia: pilatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1996-04-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

pilatu, pila(tu), pilatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

pilatu, pila(tu), pilatzen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: horretarako Egiategi zuberotarrak maiz erabiltzen arpilatu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-09-21) Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

pilatzaile
iz. Aipatzen dena pilatzen duen pertsona. Gauean, Zeus hodei-pilatzaileak haize bat bidali zuen, eta ekaitz handi bat izan zen itsasoan eta lurrean.

Aztergaia: pilatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-04-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
pilatze
iz. Gauzak, pila bat osatzen dutela, biltzea; kopuru handian biltzea. Txitxarren bizimodu kantaria inurrien pilatze-lana baino laketago zitzaion.

Aztergaia: pilatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-07-04 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper